Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herritarrek merezi dute sozialistek gobernatzea Espainia, herrialde honen antz handiena duen alderdia garelako”

PSE-EEko idazkari nagusiak “ezkutuan ibili nahi izatea” leporatu dio PPri, eskuin muturrarekin dituen hitzartzeko asmoak ez azaltzearren.

Daniel Senderos: “Eskuinak lau urte Gobernuaren lana gerarazten eman dituen bitartean, sozialistek herritarren behar ekonomiko eta sozialei erantzuten eman izan ditugu”

Julia Liberal: “PPk gobernatzen zituenen arabar erakundeak eta Raxoi zenean Espainia lideratzen, bere historiako murrizketa eta atzerakadarik handienak izan zituen gure aireportuak”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los cabeza de lista socialistas por Álava, Dani Senderos y Julia Liberal, la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Alderdi Sozialista da Espainiaren antz handiena duen alderdia, herritarren idiosinkrasia eta beharrak hobekien ordezkatzen dituena. Azken urteotan lortu izan diren aurrerapen sozialak sozialisten politiken eskutik etorri izan direla defendatu du Anduezak.

“Herritarrek merezi dute sozialistek gobernatzea Espainia, herrialde honen antz handiena duen alderdia garelako. Ezagutzen dugun Espainia hau guk egin izan dugulako. Gure eskutik etorri izan direlako aurrerapen guztiak, eta egoerarik makurrenetan herrialde honen onena ateratzeko gauza izan garelako”, adierzi du.

Herrialdearen gehiengo sozialaren mesedetan Pedro Sanchezen Gobernuak bultzatu izan dituen neurriak goratu ditu Anduezak Gasteizen egindako ekitaldi politiko batean, Daniel Senderos Diputatuen Kongresurako zerrendaburua eta Julia Liberal Senaturako hautagaia ondoan zituela. Buruzagi sozialistaren iritziz, “hain da ona” orain arte lortu izan dena, “eskuin muturrek nahi duten doi-doi kontrakoa” dela. “Izugarri pozik uzten gaitu horrek”, azpimarratu du.

Eskuinak datorren U23ko hauteskundeak irabazteko dagoen arriskuaz ohartarazi du buruzagi sozialistak; “ez dakigu zer pentsatzen duten, baina badakigu zeri dioten gorroto”, esan du horiei buruz. Eta kritikak egin dizkio PPri boterea lortzeko eskuin muturrarekin hitzartzeko bere asmoak “ezkutatu” nahi izateagatik.

Ez dute erakusten bere programa politikoa.
Ez dute erakusten bere programa ekonomikoa.
Ez dute-eta.

Ez dakigu zer pentsatzen duten, baina badakigu zeri dioten gorroto.

Guk maite duguna gorrotatzen dute. #Adelante#EspañaAvanza#VotaPSOE pic.twitter.com/vgZinAELC1

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 7, 2023

“Gorroto diote pluraltasunari, guztiek euren modura pentsatuko duten Espainia bat nahi dutelako. Gorroto diote aniztasunari, familia mota bat bakarrik nahi dutelako. Gorroto dute Ongizate Estatua, aberatsenak gehiago izatea eta txiroenak gutxiago izatea nahi izaten dutelako. Gorroto diote berdintasunari, ez dituzte-eta eskubide berberak nahi emakumeentzat eta gizonentzat. Herritarrek merezi dute guk gobernatzea herrialde hau, Alderdi Popularraren doi-doi kontrakoak garelako”, esan du.

Inbertsioaren bultzadari, murrizketak

Julia Liberal Senaturako arabar hautagaiak, bere aldetik, Pedro Sanchezen Gobernuari esker Arabarentzat lortu izan diren proiektuak eta aurrerapenak azpimarratu ditu. Forondako aireporturako inbertsioa gogoratu du beste batzuen artean, horren egoera txarra PPren murrizketekin eta horren potentzialitatearen garapen nabarmena sozialisten konpromisoarekin lotuz.

“Maroto Gasteizko Udalaren buruan, Javier de Andres Foru Aldundiaren buruan eta Raxoi Espainiaren buruan zirenean, bere historiako murrizketa eta atzerakadarik handienak izan zituen gure aireportuak. 24 orduko zerbitzua eta MIPa (Mugako Ikuskapen Postua) galdu zituen orduan Forondako aireportuak, eta berreskuratu egin ditugu sozialistak gobernu zentralean eta euskal erakundeetan jarri garenean, are zabaldu egin dugu MIP ordutegia, dagoen eskari handiagatik”, esan du.

Julia Liberalen esanetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) iritsiera lehentasuna da sozialistentzat eta urratsak ematen ari dira errealitatea izan dadin. “Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioari eta Iñaki Arriola alderdikidea buru duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari zor diogu hori”.

Senaturako zerrendaburuaren hitzetan, “Lehendakariarentzat ez da izan lehentasuna Madrilekin lotzea, guretzat bai, ordea. Eurek Frantziarekin lotzea besterik ez dutenean pentsatzen, guk uste dugu Gasteizek komunikazio-lotune garrantzitsua izan behar duela Madrilekin eta Europarekin”.

Arabar sozialistek Madriletik Pedro Sanchezen Gobernuarekin egin izan dituzten hainbat jarduketa ere aletu ditu, besteak beste, Aldaialdean eskatzen duten ikastetxea desblokeatzea, Borinbizkarrako pasabidearen konponketa, baita Zabalgana gasteiztar auzoan ere, eta Gasteizko Mercedes Benz fabrika eraldatzeko emandako laguntza aipatu du, premium monobolumen elektriko bat garatzeko eta ekoizteko proiektuaz gain. Eta Armiñongo bide-saria kentzea, Armiñongo loturaren hobekutza-obretara zuzendutako 16 milioiak eta Europako funtsetatik arabar lurraldera etorri diren inbertsio potoloak ekarri ditu gogora.

PPren boikota

Daniel Senderosek, Kongresurako arabar zerrendaburuak, Alderdi Sozialistak gidatutako Espainiako Gobernuak arabarrei ekarri izan dizkien onurak aletu ditu. “Eman nahi dut eta eman ahal dut horren berri, zeren eta eskuinak lau urte Gobernuaren lana gerarazten eman dituen bitartean, sozialistek herritarren behar ekonomiko eta sozialei erantzuten eman izan ditugu. Legegintzaldi oso konplexu baten erdian egin izan dugu, zorigaiztoetan kikildu gabe, kemenari eta lanari helduta. Beste behin, erakutsi izan da sozialistek Madrilen gobernatzen dugunean herrialdeak eta Arabak aurrera egiten dutela”.

Babes sozialean eta lan eta ekonomia arloan egin izan diren inbertsioak eta hobekuntzak aipatu ditu horren erakusgarri. Jundizko intermodalaren proiektuaren alde egindako apustua azpimarratu du Senderosek, “Espainiako eta Europako logistikarako epizentroa izan dadin, 27 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, iraunkortasun hirukoitzaren alde eginez horrela, hots, iraunkortasun sozialaren, ekonomikoaren eta ingurumenekoaren alde”. Edo Garoñako zentral nuklearraren eraispena eta bidezko trantsiziorako hitzarmena, Erriberabeheiti, Gaubea eta Lantarongo udalerriak barne hartuz, horien ekonomia suspertzeko.

Besteak beste, Nerbioi Goiko saneamenduaren proiektua, Laudioko eta Amurrioko tren geltokien modernizazioa eta zaharberritzea eta Araban autokontsumo energetikorako egin den garapen eta zabalpena aipatu ditu, “Alderdi Popularrak onartu zuen eguzki-zerga ingargabetzeari esker, orain berriz ere jarri nahi dutena ‘tasa’ itxurapean, sektore fotovoltaiko guztia arriskuan jarrita”. Hor daude, halaber, pentsioen eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera edo arabarren enplegua babestu duten ABEEak.

Bukatzeko, Senderosek esan du Alderdi Popularraren arren lortu izan direla lorpen horiek guztiak. “Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu izan direlako lortu izan da hori guztia, Alderdi Popularrak boikoteatu baina helburu horretan porrot egin ondoren. Sanchez presidenteak lortu zituen Europako Funtsekin gertatu zen bezala, Alderdi Popularra hori lehertzen saiatu zen Bruselan Espainiara eta Arabara irits ez zitezen, jarrera desleial batekin, Europar Batasuneko historian orain arte ikusi ez zena”.