• BERRIA
Berriak
partekatu
Eneko Andueza: “Igandean botoa Alderdi Sozialistari ematera joan behar da guztiontzako gizarte bat izateko, eskubide eta askatasun gehiagorekin”
PSE-EEko idazkari nagusiak esan du gasteiztarrek Alderdi Sozialistaren gobernu bat nahi dutela, ezbairik gabe

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, boto sozialista mobilizatzera dei egin du datorren M28-ko hauteskundeei begira. Berdintasuneko gizarte bat, justizia sozialean oinarritua eta herritarrak eskubide eta askatasun gehiagorekin defendatuko dituena, bermatzeko sozialistek hauteskundeetan emaitza on bat lortzeak duen garrantzia gogoratu du Anduezak. “Igandean botoa Alderdi Sozialistari ematera joan behar da guztiontzako gizarte bat izateko, eskubide eta askatasun gehiagorekin. Boto sozialista balio duen botoa da, eraikitzailea eta pertsonengan sinesten duena”, esan du.
Eneko Anduezak kanpainari amaiera emateko ekitaldian hartu du parte Cristina Gonzalez Arabako ahaldungaiarekin eta Maider Etxebarria Gasteizko alkategaiarekin batera, eta esan du sozialistek “ilusioaren kanpaina” garatu izan dutela, beste batzuk “nazionalistago nor den neurtzen” aritu izan diren bitartean. “Buruan goaz, eta badakite irabazi egingo dugula. Guztiek Alderdi Sozialistaren kontra eginez amaitu da”, adierazi du.
Igandean botoa Alderdi Sozialistari ematera joan behar da guztiontzako gizarte bat izateko, eskubide eta askatasun gehiago izango dituena.
Boto sozialista balio duen botoa da, eraikitzailea eta pertsonengan sinesten duena. #LoQueVotasImporta #VotaPSOE pic.twitter.com/OaAqHTwZSr
— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 26, 2023
Buruzagi sozialistak nabarmendu du bere alderdia “bermea” dela EAJren eta EH Bilduren arteko itun nazionalistarik ez dadin egon, “eurentzako herri bat” ekarriko lukeena. “Hori gertatzen delako, gerta daitekeelako eta iraganean gertatu zelako. Elkarri mokoka dabiltza orain, baina komeni zaienean elkartzen dira”, adierazi du. Eta Lizarrako Ituna edo Ibarretxe Plana jarri ditu adibide modura.
EAJk sozialistei EH Bilduren mesedetan alkatetzak kentzeko EAJk duen jarrera ere deitoratu egin du Anduezak. “Hemen alderdirik bada haiekin itunak egiten esperientzia duena, EAJ da hori”, ohartarazi du. “Alderdi Sozialistari botoa ematea da hori saihesteko modurik onena”, adierazi du.
PSE-EEko idazkari nagusiak kritikatu egin ditu Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzak, Patxi Lopezen Gobernua lardaskeria izan omen zela esatean. “Batzuei urduritasunak gaina hartu die, iparra galdu dute. Gu Eusko Jaurlaritza haren buruan ginenean, Rafa Bengoa zegoen Osasun Saila gidatzen. Eta buruan eurak direnean, Gotzone Sagardui dago”, adierazi du. “Horrekin dena esanda dago”, azpimarratu du. Eta Lopezek lideratu zuen gobernu sozialista harekin Euskadiko bazter guztietara “duintasuna itzuli” zela gogoratu du.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza. “Pretendemos hacer de la memoria el instrumento clave para una sociedad justa, pacífica y libre y una convivencia democrática”
• BERRIA
Eneko Andueza: “El PP no tiene un proyecto de país y busca artimañas, como sus apelaciones a un tamayazo, para sacar sus intereses adelante”
• BERRIA
Eneko Andueza: “La derecha debería saber que fracasó el 23J; no van a poder cambiar el resultado y habrá un Gobierno socialista en España”
• BERRIA
La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, y el alcalde de Portugalete, Mikel Torres, en los órganos de gobierno de la Femp
• BERRIA