Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Omenaldia Isaias Carrascori

Eneko Andueza: “Adei Carrascoren lekukotzak hilketak bakoitzean isildu zirenak interpelatzen ditu, Euskadin hil egiten zelako nazionalista ez izateagatik”

Sandra Carrasco “Orain dela 15 urte ETAk bizitza suntsitu zigun… Hari bizitza kendu zioten eta guri, berriz, etorkizuna familia bezala. Ez zen nahikoa izan erailtzearekin, pasatu behar izan genuen guztia etorri zen gero”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañando a los familiares de Isaías Carrasco, concejal socialista asesinado por ETA, poco antes de la ofrenda floral realizada en su memoria | Foto: Socialistas Vascos

Orain dela 15 urte ETAk eraildako Isaias Carrasco sozialistaren omenaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan du memoria oso eta leial baten beharra dagoela Euskadin terrorismoarekin gertatu zenari buruz, ez ahazteko Euskadin nazionalista ez izateagatik hil egiten zela isildu zutenen isiltasuna, bai eta familiak eta, zehazki, zinegotzi sozialista zenaren semeak jasan izan zuen jazarpena bezalako gertakizun oso larriak argitzeko ere. Orain dela egun batzuk, Adei Carrascok, egun 19 urte dituen mutilak, El Diario Vasco-ri aitortu zion bullyinga jasan zuela ikastetxean aita hil ondoren, Isaiasen seme izateagatik. 

“Lezioa eman diguzu. Zure aita oso harro egongo litzateke, erakutsi duzulako bera bezain bihoztuna zarela. Neu ere oso harro sentitzen naiz zugatik, oso ausarta izan beharra dagoelako gorrotorik eta erresuminik gabe hitz egiteko. Zure egiak jende asko interpelatzen du, egun adinekoak diren zure ikaskideak, jada aitortu dezaketenak eman zizuten tratua ez zela egon merezi zenuen pare, jasaten ari ziren bullyinga hutsaltzen saiatu zen andereñoa interpelatzen du, gorroto hori ezarri zuten gurasoak interpelatzen ditu, erailketa, bahitze edo hertsapen bakoitzaren aurrean isilik egon ziren eta bestaldera begiratu zuten erakunde eta pertsonak, ez zutenean esaten Euskadin nazionalista ez izateagatik hiltzen zela”, adierazi du. 

Isaias Carrasco “sozialista izateagatik” erail zuela ETAk esan du Anduezak. “Komeni da ez ahaztea, batzuetan esan ohi delako sozialistaren bat hil zutenean ezberdin pentsatzen zuelako hil zutela, hori egia da, baina hori ez da guztiz bidezkoa, Isaias ezberdin pentsatzen zuelako hil zutelako, ez nazionalista ez izateagatik. Kontuan izan beharreko xehetasuna da”, esan du.

Duela 15 urte ETAk #IsaiasCarrasco erail zuen #Arrasate-ko kale honetan bertan #Mondragon.

Sozialista izateagatik hil zuten.
Nazionalista ez zelako erail zuten.

Ez dadila ahaztu #Euskadi-n nazionalista ez izateagatik hiltzen zutela.

Eta egon zirela isilik egon zirenak.  pic.twitter.com/KBbh4U5fB7

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 12, 2023

Sandra Carrascok, Isaiasen alabak, ere hartu zuen hitza urtero bezala Navas de Tolosa kalean, tirokatu zuten tokian, egindako omenaldi-ekitaldian. Bere hitzaldian, EH Bilduko zinegotziei aurpegiratu die zutik ez jarri izana Arrasateko Udalean ostiralean egin zen minutu bateko isilaldian, eta ez zietela abisatu aitzakia gisa erabiltzea leporatu zien. “Ez zineten altxatu ez zizutelako eman gogoa”, esan du. 

Bere amak, Marianek, lagundurik egon da Sandra Carrasco eta EH Bilduko ordezkariei aurpegiratu dizkie horrelako jarrerak, gogoratuz iraganean omenaldi batera etorritakoak zirela. “Haietaz ez zen gehiago ezer jakin”, esan du, besteak beste EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriarteri aipu eginez, ordezkaritza hartan egon baitzen. “Azkenean urrats bat eman zela pentsatu nuen. Inozoa ni. Ez zen haietaz ezer gehiagorik jakin, eta ez dut uste arbuiatuta sentitu zirelako izan zenik, une oro saiatu baikinen ez zitezen deseroso sentitu. Ez dut uste deseroso sentitu zirelako izan zenik, ahal zen guztia egin genuelako horrela izan ez zedin”, esan du. 

Era berean, deitoratu egin ditu Ahal Duguko zinegotziaren adierazpenak, esan baitzuen triste sentitzen zela isiltasuneko minutua ez zelako Bizikidetzaren Batzordera eraman. “Eta nik galdetzen diot, plaka jartzerakoan ez zinen triste sentitu ama eta ni ikustean gure kontakizuna azaltzen eta nola sentitzen ginen kontatzen? Zeren gogoratzen dizut horren ondoren eurekin batera bozkatu zenuela hori jartzearen kontra. Hor ez zenuen tristurarik sentitu”, esan du.

 “Orain dela 15 urte ETAk bizitza suntsitu zigun. Mugarri bat izan zen hori guretzat. Hari bizitza kendu zioten eta guri, berriz, etorkizuna familia bezala. Ez zen nahikoa izan erailtzearekin, pasatu behar izan genuen guztia etorri zen gero. Urte gogorrak, zailak gero, paper bat jarri ziguten etxe azpian hura gertatu eta hilabetera, presoentzako dirua eskatuz, edo etxe aurretik igarotzen ziren manifestazioekin, ordura arte inoiz pasatu ez zirenean, amak jaso zituen irainak, anaiak ikastetxean jazo zuen bullyinga”, kontatu du eta, hala eta guzti, gauzak etorkizunean aldatu egingo direlako itxaropena ez duela galtzen esan du.

PSE-EEko idazkari nagusiaz gain –Isaias Carrascoren adiskide mina zen–, omenaldian egon dira, halaber, lagunak, militanteak eta familiarekin harreman estua duten kargu sozialistak, esaterako Rafaela Romero, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria, Cristina Gonzalez Arabar Sozialisten idazkaria, Iñaki Arriola sailburua eta Txarli Prieto Legebiltzarreko presidenteordea, Maider Lainez Andoaingo alkatea edo Txema Olabeaga senataria, beste batzuen artean.