partekatu
• Maiatzaren Lehena
Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak borrokatu izan du gehien langileen alde, eta etorkizunean lan-eskubideen alde gehien borrokatuko duen alderdia izango da”
PSE-EEko idazkari nagusia izan da ordezkaritza sozialistaren buruan Maiatzaren Lehenaren manifestazioan, eta Lan Erreforma, pentsioen errebalorizazioa edo Lanbideren erreforma bezalako mugarriak aipatu ditu

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Alderdi Sozialista dela langileen eskubideak gehien defendatu dituen alderdi politikoa, eta etorkizunean ere hala izango dela bermatu du. Anduezak adierazi du harro dagoela erakunde horren buru izateaz, eta esan du langile klasea defendatzea izan dela erakunde horren lehentasuna sortu zenetik, eta lan-erreforma edo pentsioen errebalorizazioa aipatu ditu Maiatzaren Lehenaren harira UGTk eta CCOOk Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzera zihoanean. Testuinguru horretan eta, besteak beste, Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia eta Idoia Mendia lehendakariordea alboan zituela, Espainiako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak prekarietatea borrokatzeko, laneratzea bermatzeko edo Gutxieneko Soldata igota soldaten baldintzak hobetzeko abiatu izan dituzten ekimenak azpimarratu ditu.
#Maiatzarenlehena-n kalera atera gara enplegu eta soldata duinak aldarrikatzera.
@psoe da âž• gehien borrokatu izan duena langileengatik eta etorkizunean âž• gehien borrokatuko duena Euskadin eta Espainia osoan lan-eskubideen alde. pic.twitter.com/ciJMPOJ6ja
— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 1, 2023
Eta hau erantsi du: “Eta ez ezazue izan zalantzarik alderdi honek lanean jarraituko duela, Euskadin ari garen bezala, Lanbide berrituko dugu eta Euskadin historian izango dugun lehen Enplegu Lana onartuko dugu. Hori guztia, dugun tresnarik onenaz baliatuta egiten dugu, hots, elkarrizketa soziala, akordioen bilaketa, alderdi eta gizarte-eragileen arteko adostasuna, enplegu askoz duinagoa, finkoa eta lan-eskubide gehiago dituena ahalbidetzeko.