Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hezkuntzaren Legeari buruzko akordioak Euskadin eredu bakarra, murgiltzearena eta elebakarra ez ezartzen lagunduko du”

PSE-EEko idazkari nagusia pozik azaldu da EAJrekin adostutako zuzenketengatik “La mirada larga. Retos de futuro para la ciudadanía vasca [Begirada luzea. Euskal herritarren etorkizuneko erronkak]” liburuaren aurkezpenean

1. argazkia
cretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a Begoña Gil, Ekain Rico y Alfredo Retortillo | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, pozik azaldu da EAJrekin Hezkuntza Legeari buruz lortutako akordioagatik. Anduezaren iritziz, egungo testuarekin euskal familiek nahi duten eredua aukeratu ahalko dute euren seme-alabentzat. “Hezkuntzaren Legeari buruzko akordioak Euskadin eredu bakarra, murgiltzearena eta elebakarra ez ezartzen lagunduko du”, adierazi du.

Buruzagi sozialistaren hitzetan, testu berria “oso positiboa” da, Gobernu Kontseiluak apirilean onartu zuen testua “zuzentzeko aukera” ematen duelako. “Gure ikasleek denik eta errendimendu onena izaten eta, aldi berean, ahalik etorkizun onena aukeratzen lagunduko die”, adierazi du. 

Gobernu Kontseiluak onartu zuenetik testua hobetzeko jarri duten interesa gogoratu du Eneko Anduezak Ramon Rubial Fundazioak argitaratutako La mirada larga liburuaren aurkezpenaren aurretik. “Onartu egin genuen zegokion legegintzaldi-ibilbideari bide emateko, argi dago, baina esan genuen ez geundela ados testuarekin eta zuzentzeko eta hobetzeko tartea zegoela”, azaldu du.

PSE-EEko idazkari nagusia Begoña Gil, Ekain Rico eta Alfredo Retortillorekin batera azaldu da –EAJrekin negoziatu duen ordezkaritzako kideak dira hirurak– eta elkarrizketarako dei egin du eta beste indar politikoei euren proposamenak aurkeztera gonbidatu ditu. “Beti hobe izaten da honelako lege batek ahal den babes handienak izatea”, esan du. Eta “euren proiektu subiranista defendatzeari emanik” daudenak kritikatu ditu. “Gu ez gara bide horretan egongo, horixe ezetz”, azpimarratu du. 

“Gu beti interes orokorraren ildotik joango gara, jendeak eredua hautatzeako askatatasuna izatea bermatzera zuzenduko gara, kontrako murgiltze batera eramango gaituen eredu elebakar esklusibo bat saihestera”, adierazi du. 

#HezkuntzaLegea-ri buruzko akordioak #Euskadi-n hizkuntza-eredu bakar bat, murgiltzekoa eta elebakarra dena saihesten lagunduko du.
Euskal Sozialistak oso pozik gaude. pic.twitter.com/9tV5NGXlSn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 3, 2023

Liburuaren aurkezpenean, Anduezak esan du lege hori “oinarri ona” dela “herrialde-proiektu bat eraikitzeko eta etorkizun oparo baterantz abiatzeko”. PSE-EEko idazkari nagusiak esan du pandemiak markatutako urte zail batzuen ondoren “erronka batzuk ate joka” direla eta “gizarteari eragiten dioten arazoak identifikatzea eta konponbideak jartzea” dagokiela. “Sozialdemokraziak duen bertuteetako bat da garaiei aurreratzeko bokazioa dugula biharkoa erakitzeko”, adierazi du.

Iñigo Calvok, liburuaren koordinatzaile eta koegile denak, etorkizuneko erronka gisa biltzen diren hamaika gaiak azaldu ditu, “begirada luzeari gailendu den urrats laburraz” ohartarazi du eta metafora batez baliaturik azaldu du gizarte honek ezartzen digun erritmoan sarturik gertatzen zaiguna: “kosta egiten zaigu etapa osoa, karrera osoa ikustea, bizikletari pedalkadaka garen bitartean burua eskulekuan sartuta dugulako”.