Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Eneko Andueza: “Aurrekontu-akordioa berria da, edozein aldarrikapen subiranista baztertzen duelako”

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du 2022rako euskal kontuek Ganberaren %80ren babesa jasoko dutela Bilduren abstentzioarekin

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la rueda de prensa en el Parlamento Vasco. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du euskal Aurrekontuek “Ganberaren %80tik gorako babesa” lortuko dutela EH Bilduren abstentzioarekin, eta iragarritako akordioak Gobernuaren eta hori osatzen duten bi talderen lanerako izango den bermea nabarmendu du. Anduezak Eusko Legebiltzarrean gogoratu du aurrekontuen onarpena lehendik ere bermatuta zegoela PSE-EEren eta EAJren gehiengo absolutuarekin, baina egoera ekonomikoak eta “bidezko susperraldia" sustatu beharrak balorazio positibora daramala EH Bildu ere akordiora gehitu izanagatik.

 

Momentu zail batean, akordioak finkatzen ditugu Euskadin eta Espainian.

Eta hori posible da Sozialistok gobernu guztietan gaudelako eta esparru politiko osoan akordioak posible egiten ditugulako. pic.twitter.com/7uW8qkoIYD

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 2, 2021

 

“Garrantzi handiko une batean gaude, COVIDaren pandemiak eragindako krisi latz batetik irteten, eta guztion ahalegina eskatzen dute gure zerbitzu publikoak indartzeak, enplegua sortzeak eta hori kalitatezkoa izateak, inor atzean gera ez dadin politika sozialak bermatzeak eta, finean, bidezko susperraldi batean urratsak emateak. Gobernu honek posible egin du hori eta kontsentsu zabalak lortu ditu aurrera egiteko eraldatzeko bere bokazioan, elkarrizketa sozialean eta Legebiltzarreko elkarrizketa politikoan", adierazi du.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaile ere denak akordioaren edukia aipatu du, kanpoan geratu direlarik abertzaleen aldarrikapenak, eta uste du “bere iraganaren gaineko osoko zuzenketa" dela EH Bilduren erabakia.

“Hiru alderdi politikok parte hartzen dugun akordio hori berria dela azpimarratu izan da, baina nik esango nuke haren edukiengatik dela berria, baztertu egiten duelako identitatearekin zerikusia duen edozein kontu, bi indar subiranistek bertan parte hartu arren. Eta hori ez da kasualitatearengatik gertatzen, akordio horretan Alderdi Sozialista dagoelako gertatzen da. Erraza da pentsatzea bestelako akordio bat izango litzatekeela Alderdi Sozialistaren parte hartzerik gabe hitzartuko balute EAJk eta Bilduk”, esan du. Eta adierazi du beste indar batzuek erakartzeko gaitasunak agerian uzten duela EAJrekin euskal erakunde gehienak gobernatzeko hitzarmenaren sendotasun eta “osasun ona”.