Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Eneko Andueza: “Dauden baliabide guztiak erabili behar ditugu premiazkoenari erantzuteko eta gehiengo soziala, langile klase ertaina, babesteko”

• PSE-EEren idazkari nagusi eta Legebiltzarreko bozeramaile denak koalizioko gobernuak martxan jarriko dituen neurriak aztertu ditu, Espainiako Gobernuak Ukrainako inbasioaren ondorioak arintzeko hartutakoen osagarri izango direnak
• Politika Orokorreko Bilkuran esan du Espainiako Gobernua berriki Eusko Jaurlaritzari zuzendu zaiola transferentzien negoziazioetan “fase berri bat zabaltzeko”

1. argazkia
Eneko Andueza interviene en el Pleno de Política General en el Parlamento Vasco. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile denak “gure esku dauden baliabide guztiak martxan jartzeak” duen garrantzia azpimarratu du “pertsonak babesteko” eta Errusiak Ukraina inbaditzeak Euskadiren ekonomian eta, beraz, euskal etxeetan eragindako ondorioak arintzeko. “Berehalakoari gizarte-ezkutu batekin erantzun behar diogu, gainera datorkigunaren aurrean gehiengo soziala babestearren. Espiritu horri lotuta dago lehendakariak Hitzartuz programarekin iragarritako neurri-sorta, Espainiako Gobernuak bultzatzen dituenen ildotik doazenak. Premiazkoa denari erantzuteko eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzeko beharra berresten dugu, pertsonak babesteko eta inor atzean ez uzteko”, azpimarratu du.

Eusko Legebiltzarrean egin den Politika Orokorreko Bilkuran, esan du neurri horiek “Gobernu zentraletik eta euskal Gobernutik, arlo sozialetik hasi eta ekonomikoraino, lan arlotik energetikoraino, bereziki herrialdeko gehiengo sozialarentzat bizitza eramangarriagoa egiteko dagoeneko bultzatzen ari garen erreformei” gehitzen direla. Horren haritik, balioa eman dio sozialistek gobernuetan egiten ari direnari “krisiari eman beharreko erantzuna austeritatea eta murrizketak” izan ez daitezen, duela hamar urte gertatu zen bezala. “Izan ere, ez da gauza bera eskuinak gobernatzea edo sozialistak gobernu guztietan egotea, ez delako berdina gehien daukan gutxiengo horrentzat gobernatzea edo egonkortasuna, konpromisoa eta ezberdinen arteko akordioak eskatzen dituen gehiengo sozial horrentzat gobernatzea”, zehaztu du.

 “Bazegoen beste modu bat krisiari aurre egiteko, posible zen beste agenda bat”, erantsi du, “sozialistak Euskadin, Espainian eta Europa osoan aurrera eramaten ari garena da, pizgarrien bidezko politika bat gure enpresentzat eta gizarte-ezkutu sendo bat inor atzean gera ez dadin”. Emaitzak bistakoak dira, erretiroa hartua duten 560.000 pertsonek errebalorizaturik ikusi dituzte euren pentsioak, 43.000 pertsona Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera jasotzen hasi dira, gasolinarentzako hobariak ezarri dira, eta argiaren eta gasaren BEZaren jaitsiera edo garraio publikorako deskontuak”, kontatu du bozeramaile sozialistak.

 “Premiazkoari” aurre egitearen eta Errusiak Ukrainia inbaditu ondoren sortutako ezegonkortasun agertokiari erantzuteko berehalako neurriak hartzearen garrantzia azpimarratu eta gero, Eneko Anduezak epe luzera begiratzearen eta “bide-orri handiak diseinatzearen” alde azaldu da etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Ildo horretan, esan du espainiar eta europar erakundeek elkarrekin batera lan egin behar dutela, eta gogoratu du Euskadi ez dela “irla bat; ezin da itsu egon geure inguruan gertatzen denari, nekez hel diezaiekegu euskal gizartearen arazo eta erronkei Europa osoko arazo eta erronkak aztertzeari ekin gabe”.

Erronka horien artean, sektore energetikoarena aipatu du eta poza adierazi du Eusko Jaurlaritza Euskadirako lantzen ari den Kontingentzia Energetikorako Plana dela eta, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak prestatutakoa osatzera etorriko dena. “Beste behin, erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa erronka globalei erantzuna emateko”, nabarmendu du.

Kontu horri buruz, “berehalakoari erantzuteko aurrezpen energetikorako neurrietan aurrera egiteko, dibertsifikatzeko eta erreserbak handitzeko beharra” aipatu du, baina baita “atzerapen gehiago onartu ezin duen trantsizio energetiko horretarantz urratsak emateko ere, energia berriztagarrien hedapena izanik lehentasunezko helburuetako bat”.

Negoziazioen fase berria

Azkenik, PSE-EEren liderra euskal autogobernuaren kontuaz mintzatu da eta gogoratu du euskal sozialistek “autogobernu gehiago eta hobeagoa eta Gernikako Estatutua oso-osorik betetzea” defendatuko dutela beti. Horren haritik, esan du “Pedro Sánchez presidente denetik eman izan dela azken urteotan aurrerapenik handiena autogobernuan, guztira hamaika transferentzia eskualdatu direlarik”, horietako asko zeharo garrantzitsuak, adibidez Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera, espetxe-erakundeen kudeaketa edo errepideko garraioa.

 

 “Lehendakari, badakizu azken egunotan komunikazioa egon dela Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, eta hark esan dizula une hau aproposa dela negoziazioen fase berri bat prestatzeko”.

🗣️@enekoandueza#HacemosEuskadi pic.twitter.com/eXvbCuzcd6

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) September 22, 2022

 Datu horiekin, galdera hau egin du: “zein dira, bada, batzuk hainbestetan aipatzen dituzten eta behin eta berriz gertatzen omen diren ez-betetze horiek?” Hori esan ondoren, gogoratu du “biltzen dituen 100 eurotatik 96” kudeatzen dituela Euskadik, agerian utziz zer autogobernu maila lortzera iritsi izan den. Eta lehendakariari zuzendu zaio, gogoratuz azken egunotan komunikazioa egon dela Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, eta Espainiako Gobernuak esan diola uste duela “une hau aproposa” dela negoziazioen fase berri bat prestatzeko.

Bide-orria

Eneko Andueza “nahikoa gogobeterik” azaldu da koalizioko Gobernuaren martxarekin. “Gobernuak bide-orri argi bat eta gehiengo zabal bat du aurrera egiteko. Sozialistak gogobeterik sentitzen gara herrialdearen erakunde nagusietara egonkortasuna eta norabide progresista ekartzeagatik; gu gabe, ziur gaude beste lehentasun batzuk izango zituztela”.

Hala, poztu egin da legegintzaldiaren lehen zati honetan Eusko Jaurlaritzak bete izan dituelako bere helburuak. Anduezaren iritziz, horrek “aurrean ditugun hilabeteei beste lurralde eta herrialde batzuk baino berme ziurrenik handiagoekin” heltzeko aukera emango digu. “Ekin diogun ikasturte hau guztioi datxezkigun erronka garrantzitsuekin dator”, adierazi du.

Berehalakoenen artean, datorren urterako aurrekontuak aipatu ditu, eta esan du horien prestaketarako sozialistek lanean jardungo dutela “jasoko dituzten lehentasunak eta politikak baliagarriak izan daitezen jendearentzat eta euren benetako beharrei erantzun diezaieten”. “Hori da azken urteotan egin izan duguna eta orain ere egin behar duguna, behar horien artean erosketa-zerrenda, argiaren faktura edo anbulatorioan artatuko nauen medikurik egongo den bezalako auzi adierazgarriak daudenean. Ongizate-estaturik gabe ez dago gizarte-kohesiorik, eta kohesiorik gabe ez dago hazkunde iraunkorrik denboraren joanean”, erantsi du.

Idoia Mendia lehendakariordea buru duen saila prestatzen ari den Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren eta Enpleguaren legeak ere aipatu ditu, Memoria Historikoaren Legea, Mugikortasun Jasangarriarena eta Etxebizitzaren Itun Soziala Iñaki Arriola sailburuaren ardurapean, edo Javier Hurtado sailburuak sustatzen duen Kontsumitzaileen Estatutua.