Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bilera Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroarekin

Eneko Andueza: “Liskarretan baino askoz gehiago sinesten dugu kogobernantzan, herritarrek baloratzen duten zeran, pentsioen igoeran, esaterako”

PSE-EEko idazkari nagusia Elma Saiz ministroarekin bildu da Espainiako Gobernuaren lehentasunak ezagutzeko eta sozialistek euskal erakunde guztietatik lankidetzarako duten prestutasuna helarazteko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, ha mantenido una reunión con la ministra de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, Elma Saiz,

PSE-EEko idazkari nagusiak bilera bat egin du Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroarekin, Elma Saizekin, Espainiako Gobernuak alor horietan dituen lehentasunak lehen eskutik ezagutzeko. Sozialistek euskal erakundeetatik lankidetzan aritzeko duten interesa helarazi dio Anduezak ministroari. Izan ere, interes hori lehendik ere helarazia zioten Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin eta Alfonso Gurpegui Enpleguko sailburuordearekin aurretik egindako bilera batean.

“Ministroak badaki sozialisten lankidetza erabatekoarekin konta dezakela erakunde guztietan, eta PSE-EEk askoz gehiago sinesten duela kogobernantzan tirabiretan eta liskarretan baino. Herritarren zerbitzura gaude, aintzat hartzen dituztelako euren beharretan pentsatzen duten gobernuen egintzak eta ahalegina, pentsioen igoerarekin gertatu den bezala”, adierazi du Anduezak.

Bileran, besteak beste, gai hauek jorratu dituzte: etorkinen harrera-sistemaren transferentzia, Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren eskualdaketa, pentsioen balioen igoera edo Euskadin Diru-sarrerak eta Inklusioa Bermatzeko Sistemaren Legearekin abian jarritako inklusio-sistema, Idoia Mendia lehendakariordeak sustatu izan duena.