Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “EAJri erre egiten dio Etxebizitza Lege berriak, higiezinen merkatuan espekulazioa saihesten duenak”

Alderdi nazionalistak arau berriari agertu dion erresistentzia lan-erreformari, fortuna handien gaineko zergari edo garraiorako laguntzei emandako ezetzekin parekatu du

Nora Abete bizkaitar hiriburuko alkatetzarako hautagaiak auzoentzako 100 neurriko plan bat iragarri du eta urtero aztertzeko konpromisoa azaldu du

Teresa Laespada: “Ekitaldi handiez haragoko kultur politika bat behar dugu”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la candidata a la Alcaldía de Bilbao, Nora Abete, y la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, EAJ alderdiak Etxebizitza Lege berriari erakutsitako oposizioa kritikatu du, herritarren kezka nagusietako bati erantzuna eman nahi dion arau bat denean. Andueza pozik azaldu da datorren aste honetan Diputatuen Kongresuan onartuko den lege horretaz, etxebizitza duin bat baldintza eskuragarrietan izateko eskubidea bermatu nahi duena. Eta atsekabea azaldu du alderdi nazionalistak ez duelako azaldu zein alorretan gertatzen den “aipatzen duen eskumen-inbasio hori”. “EAJri erre egiten dio Etxebizitza Lege berriak, higiezinen merkatuan espekulazioa saihesten duenak”, adierazi du.

Nora Abete Bilboko alkatetzarako buru izango duen hiri horretako udal zerrenda aurkezteko ekitaldian, eta Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusigaia ondoan zuela, Anduezak gogora ekarri ditu, halaber, EAJk enpresa energetiko eta finantzarioei zerga aplikatzearen gainean erakutsitako errezeloak, gaur egun mendekotasun laguntzen %80 finantzatzen dutenak, edo fortuna handien zergaren edo garraio publikoaren laguntzen gainean erakutsitakoak. 

Beste alde batetik, buruzagi sozialistak azpimarratu du akordioa, kontsentsua edo ilusioa direla Nora Abetek nahi duen hiri-proiektua zehazten duten hitzak: “etorkizuneko erronkez, herritarren arazoez eta arazo horiek konpontzeko politikez dihardu”, esan du. Eta auzoen arteko berdintasunaren, mugikortasun iraunkorraren, inor bazterrean utziko ez duen zainketa-eredu baten eta enpleguaren aldeko borrokaren gisako ardatzak dituen proiektu bat dela azpimarratu du. Esparru horretan eman diren beste mugarri batzuk aipatu ere ditu, etorkizuneko Enplegu Legea edo Lanbideren erreforma, esaterako, biak ala biak Idoia Mendia lehendakariordeak sustaturikoak.

Ez da lehen aldia.
Lan-erreformarekin, fortuna handientzako zergarekin eta garraiorako laguntzekin gertatu zitzaion. Orain, berriz, Etxebizitza legearekin.

EAJri erre egiten dio Etxebizitza Lege berriak, higiezinen merkatuan espekulazioa saihesten duenak. #DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/G53fsWC639

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 23, 2023

“Lasaitasun handia ematen dit hau bezalako zerrenda bat aurkeztea, ziurtasun bat da, Bizkaiak eta Bilbok behar dituzten aurrerapen sozialerako eta aurrerabiderako Euskal Sozialisten bermea dute eta. Garai honek eskatzen dituen eraldaketa handietan erabakimenez aurrera egiteko bermea gara”, adierazi du.

Sozialistek gobernu ezberdinetan duten lidergoa eta garrantzia nabarmendu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta Nora Abetek Bilbo mugikortasunean erreferentziazko hiri izan dadin egindako lana edo enpresen trantsiziorako planak edo Teresa Laespadak Aldundiak sustatutako gazte enplegua jarri ditu adibide modura. 

100 neurri auzoentzat

Ekitaldiko mintzaldian, Bilboko alkatetzarako hautagaiak esan du “28 pertsona konprometitu” dituela, “Bilbok berriro bultzada berri bati ekin eta etorkizunari anbizioz eta ilusioz begiratzeko gogor lan egiteko prest” daudenak, anbizioa eta ilusioa direlarik, Noraren hitzetan, “proiektuaren zutabearen bi hitzak”. “Hiriko kale eta auzo guztietara eraman nahi ditut”, esan du.

“Toki eta tradizio ezberdinetatik datozen pertsonak dira, sektore ekonomiko ugaritakoak, prestakuntza oso diferentearekin, eta zeharkakotasuna txertatzen dio taldeari, oso beharrezkoa den tasun bat aurrean ditugun erronkei heltzeko. Jubilatuak, ikasleak, euren enpresetatik zerbitzu publikorantz urratsa eman duten pertsonak.  Norberaren konturako eta besteren konturako langileak. Guztiak, Euskadiko Alderdi Sozialistak Bilborako duen proiektuarekin konprometituak”, zehaztu du.

Nora Abetek, gainera, auzoetarako Plan bat iragarri du, 100 neurri biltzen dituena. “Esku-hartze handiak eta txikiak. Jendeari bizitza erraztuko dioten esku-hartzeak. Horientzat gobernatzeko asmoa dut. Udal-eskumena izan ala ez. Ez naiz eztabaida horietan katramilatuko. Herritarrak arazo bat edo proposamen bat dutenean guregana etortzen direlako”, esan du. Eta hau gaineratu du: “Bilboko alkate izaten naizenean, proposamen guztiek erantzuna jasoko dute, urtero azalduko dut zergatik egin ahal izan diren batzuk eta beste batzuk ez, edo zergatik atzeratu diren”.

Kultura eta bizikidetza

Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagai denak, bere aldetik, kultur politikan aldaketa baten beharra dagoela esan du, “ezin delako oinarritu ekitaldi handi batzuetan edo ezin delako zuzendu azpiegitura handien monolaborantzara”.

Ekitaldi hori Liburuaren Egunean egiten ari zela gogoratu ondoren, “kultura lehen mailako beharra” dela esan du, gizartearen ondarea dela, eta beraz, “erraztu eta zaindu” egin behar dela horrako aukera.

“Sozialistentzat, kultura da bizikidetza positibo eta inklusibo bat eraikitzeko tresna bat. Miquel Icetak gogorarazten zigun basakeriaren kontrakoa. Kultura, eraldaketa sozialerako plataforma. Libreagoak eta berdinagoak egiten gaituelako”, adierazi du.

Horren haritik, gutxieneko kultur-zerbitzu batzuk gehitzeko, pertsona guztientzat eskuragarri jartzeko eta herritarren parte-hartzerako duen konpromisoa azaldu du. Era berean, “gizarte pluralago, anitzago, kolore anitzagoko eta mestizaje handiagoko baterantz” urratsak ematearen alde azaldu da.