Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk 2023an garraio publikoarentzako laguntzak bermatzea eta etxebizitzen alokairuaren kenkariak handitzea proposatzen du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaría del Área de Política Institucional, Begoña Gil, durante la rueda de prensa ante los medios de comunicación | Fuente: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek, gobernatzen dituzten erakundeetan, abian jarri dituzte 2023an garraio publikoarentzako laguntzak eta erabiltzaileek une honetan eta urtea amaitu arte sistema ezberdinetan (trena, metroa, tranbia, autobusa…) dituzten deskontuak erabiltzen jarraitzea bermatzeko beharrezko jarduketak.

Horrez gain, inflazioaren ondorioak arintzeko proposatutako neurri fiskalen artean, PSE-EEk etxebizitzen alokairuko kenkariak igotzea proposatu du, bai errentariei, bai errentatzaileei, etxebizitzarako sarbidea errazteko eta prezioei eusteko asmoz.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri du Garraio eta Mugikortasun arloetako arduradun sozialistek laguntza horiek sustatuko dituztela, izan Eusko Jaurlaritzan, izan foru aldundietan zein udaletan. Laguntzak %50era iristen dira hiru lurraldeetan.

Eneko Anduezak Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria eta Rafaela Romero, Carlos Ibarlucea eta Miguel Angel Viar Garraio arloko arduradun diren foru diputatuak, Nora Abete Bilboko zinegotziaz gain, ondoan zituela iragarri du hori.

PSE-EEk 2023an garraio publikoarentzako laguntzak bermatzea eta etxebizitzaren alokairuaren kenkariak igotzea defendatzen dugu.
Euskal erakundeek geure ardura egikaritu beharra dugu oraingoa bezalako une batean.  #HacemosEuskadi pic.twitter.com/vleGVQNzaj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 25, 2022

“Gure helburua da beste konpromiso berri bat lortzea 2023an garraioarentzako laguntza berriak gaitzeko, ekitaldi osorako bermaturik egongo direnak. Euskal erakundeok geure ardura egikaritu beharra dugu. Gogoratu nahi dut eskumen hori gurea dela eta herritarrei erantzun eraginkor bat eman beharra diegula, horren arduradunak garen aldetik”, adierazi du Anduezak.

Bi proposamenek izango duten kostuaren balorazioa ere egin du Anduezak, 180 milioi ingurukoa izango da, 80 garraio publikorako diru-laguntzentzat eta 100 kenkarietarako, eta uztailean PFEZerako iragarritako 250 milioi euroko deflaktazioarekin alderatu du.  

Begoña Gilek, bere aldetik, egoera ekonomikoak gizarte-geruza zabalei eragiten diola gogoratu du, baina neurriak harantzago doazela garraioaren kasuan, horren erabilpena sustatzeaz gain iraunkortasun handiago ere lortu nahi baita, eta alokairuaren kasuan, prezioei eusteko xedea duelako.

“Erakusten ari gara krisi bati aurre egin daitekeela hori jasaten duten herritarrak albora utzi gabe, eskuinak 2008 egin izan zuen bezala. Aitzitik, herritarrak babestea eta inor bere zoriari emanik ez uztea da gure nahi nagusia”, azaldu du.

Erakunde Politikako idazkari denak alokairuaren kenkariak igotzeko proposamena zehaztu du. Igoera errentarientzat zein errentatzaileentzat izango da. Maizterren kasuan, PSE-EEk proposatzen du egun dagoen %20ko kenkaria –izaera orokorra du– %35eraino pasatzea, eta gaur egun kolektibo jakin batzuen (familia ugariak, gazteak, etab.) mesedetan dagoena %50eraino heltzea, gutxienez. Foru ogasunek egun ezarrita dituzten topeak aldatzea ere proposatzen du.

Errentatzaileen kasuan, Ogasun bakoitzak bere espektroa du lurralde bakoitzean tratamendu fiskalari dagokionez, baina alokairuen prezioak eusteari lotuta egongo den formula bat proposatzen du PSE-EEk. Neurri hori aplikatuko da, baldin eta jabeek beren higiezinen errentak Eusko Jaurlaritzak alokairuaren merkatuari buruz argitaratzen duen estatistikaren batez besteko errentarekin bat badatoz.