Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk "akordio zabaletatik eta askatasunetik” euskararen sustapenerako duen konpromisoa erakutsi du

Kanpaina bat sareratu du #euskara365egun hashtag-arekin Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEk bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldiekin sareetan jarritako kanpaina eta adierazpen baten bidez, zeinetan aldezten baitu euskararen inguruko aurrerapen handienak akordio zabalen ondorio izan direla, eta etorkizunean etorriko direnak ere akordio zabalen fruitu izan beharko direla.

Euskararen Nazioarteko Egun honetan, Sozialistok berretsi nahi dugu euskararen sustapenarekin dugun konpromisoa. Eremu guztietan, une guztietan.

Sozialistak euskararen sustapenaren aldekoak gara, bai, baina baita askatasunaren defendatzaileak ere.#euskara365egun pic.twitter.com/4JsT9iISoQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 3, 2021

Adierazpena Eneko Andueza Euskal Sozialisten idazkari nagusiak egin du, eta sozialistek euskararen sustapenarekin “eremu guztietan eta une guztietan” duten konpromisoa nabarmendu ondoren gogora ekarri du alderdi honek parte hartu duela euskararen inguruan hartu izan diren erabaki handi guztietan, “Estatututik hasi eta Normalizaziorako Legearekin jarraituz”.

Ikasketak euskaraz egiten zituzten ikasleen tituluen baliozkotzea, sektore pribatuan ezarritako zehapenak kentzea edo Euskal Hezkuntza Publikoaren Sisteman euskararen beraren garapena Euskal Sozialistek bultzatu izan zituztela gogoratu ondoren, Anduezak adierazi du sozialistak euskara sustatzearen aldekoak direla baina baita askatasunaren defendatzaileak ere, eta kontu hori, askatasunarena, izango dela “euskararen inguruan etorkizunean izango ditugun eztabaidak gidatuko dituen ardatza”.

“Askatasuna nahi duzun hizkuntzan bizitzeko, askatasuna Administrazioarekiko harremanean, askatasuna nork nahi duen hizkuntzan lan egiteko, euskara gutxietsi gabe baina hori ez dakiena ere baztertu gabe”, adierazi du. Eneko Anduezarentzat, "euskararen inguruko aurrerapen handienak akordio zabalen ondorio izan dira beti, eta etorkizunean izango ditugunak ere akordio zabalen emaitza izan beharko dute. Sozialistek bide horretan egingo dugu lan”.

Adierazpena sareetan #euskara365egun izenburua daraman kanpaina batekin lagundurik egin da. Kanpaina horretan, hain zuzen, hainbat buruzagi eta kargu sozialistek bereziki gogoko dituzten euskarazko liburu edo diskoak partekatzen dituzte.