Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aparteko 270 milioi funts inbertitu ditu legegintzaldi honetan

Turismo, Merkataritza eta Turismo Sailak 53,4 milioi €-ko aurrekontua du 2024rako, %1,5 gehiago

1. argazkia
El consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, durante la comparecencia en el Parlamento Vasco para explicar los Presupuestos vascos de 2024 en su correspondiente departamento | Foto: Socialistas Vascos

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Sailaren 2024rako aurrekontuak aurkeztu ditu. Sailburuak gogorarazi du legealdi honetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak funtsetako —batez ere ezohiko funtsetako— 270 milioi euro inbertitu dituela turismoaren eta merkataritzaren sektoreko enpresen lehiakortasuna, digitalizazioa eta jasangarritasuna babestu, bultzatu eta sustatzeko. 150 milioi pandemiako erresistentzia fasearen barruko laguntzetarako erabili ziren, eta beste 120 milioi Next Generation funtsek eta Lehentasunez Jarduteko Eremuek eman dituzte

@DptoTurComCon-ek 431 milioi € inbertitu ditu legegintzaldi honetan #turismo#merkataritza sektoreak bultzatzeko.

??161 milioi ohiko aurrekontukoak
??150 milioi Erresistentzia Planekoak ezohiko funtsekin
??120 milioi #NextGenerationEU funtsenak eta Lehentasunezko Jarduketa Eremuenak pic.twitter.com/o6HGBlSCfm

— Javier Hurtado (@JHurtadoGV) November 8, 2023

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 53,4 milioiko aurrekontua izango du 2024. urterako, hau da, ohiko aurrekontua %1,5 haziko da 2023koarekin alderatuta. “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ohiko aurrekontuak %38 egin du gora 2021etik 2024ra bitartean, ezohiko funtsetako 270 milioiko ekarpena kontuan hartu gabe”.

Turismoa eta Ostalaritza

Turismo eta Ostalaritza arloaren aurrekontua 20 milioikoa da, eta horietatik 10 milioi Basquetouri transferitzen zaizkio. Turismo-sektoreko enpresen babesari dagokionez, funtsezko 4 ildo daude sektorea indartzeko eta eraldatzen laguntzeko

  • EMET ekintzailetzarako eta turismo enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak, 1,3 milioi eurorekin.
  • Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak, lankidetza- eta kudeaketa-erakundeei zuzentzen zaizkienak, 1,27 milioi euroko aurrekontuarekin.
  • Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak (CTP), guztira 000
  • Eta laugarren ildoa elkartegintza indartzera zuzentzen da, 700.000 eurorekin.

 

Basquetour

BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentziak 10 milioi jasoko ditu, eta, hartara, %4,8 handituko da ekarpena. Aurrekontuko partida nagusia helmugako marketinera eta komertzializaziora zuzentzen da. 5,1 milioi dira, hau da, %4,1eko igoera izango du. Nazioarteko sustapena indartzeko apustu handia egingo da, batez ere urrunekoa.

Beste 1,6 milioi gobernantzarako jarriko dira, hau da, enpresen, erakundeen, sektore publikoaren eta pribatuaren edo Euskal Turismo Sarearen, besteak beste, arteko lankidetza sustatzeko ekintzetarako. Hala, %6,6ko hazkundea izango du.

Bestalde, 1,13 milioi jarriko dira lehiakortasuna sustatzeko, %1,6ko hazkundearekin. Horren barruan sartzen da Turismoaren Kode Etikoari eman beharreko bultzada, dagoeneko 620 euskal enpresa baino gehiago atxiki baitira. Barne hartzen ditu, halaber, Europako programak, lehiakortasun-sareak, turismo-helmuga adimendunen programak eta turismo-jasangarritasun integraleko sistemak.

 

Merkataritza

Merkataritza arloak 21,6 milioi euroko aurrekontua du. Zuzendaritza horren aurrekontu-partiden artean, nabarmentzekoa da merkataritzako diru-laguntzen programen etengabeko berrikuspena eta hobekuntza.

Merkataritza dinamizatzeko merkatarien elkarteei zuzentzen zaien Hirigune programak %6,7ko igoera izango du joan den urtekoarekin alderatuta —1,87 milioi izatetik 2023-2024 deialdian 2 milioi izatera pasa da—. Merkataritzako Bulego Teknikoek, berriz, 2 milioiko aurrekontua izango dute merkatariei laguntza teknikoa emateko.

Saltokiak modernizatzeko programak 4 milioi euroko gehieneko zuzkidurari eusten dio. Kontuan izan behar da 2 urtetan 1,3 milioitik 4 milioira igo dela. Izatez, programa hori zuzenean merkataritzara bideratzen da eta merkatarien inbertsio-premiei eragiten die, saltokien beharrezko modernizazioa sustatuz.

Merkataritza Zuzendaritzaren proiektuak —horien artean daude eus-commerce, Berriz Enpresa, Retail Euskal Eskola edo Enfokamer merkataritzaren behatokia— Eusko-Ganberekin elkarlanean garatzen dira. Egun, nahiko finkatuta daude, etengabeko bilakaeran dira eta emaitza onak dituzte. Proiektu horiek eutsi egiten diote bere aurrekontuari, guztira 2,77 milioi eurorekin.

Azkenik, nabarmentzekoak dira ekintzailetzarako programa berrirako 1,45 milioiko partida eta berrikuntzako Hub-erako 1 milioi euroko partida.

 

Kontsumobide

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren aurrekontua 8,07 milioi eurokoa izango da 2024an, eta horietatik 6,68 milioi Sailaren transferentziari dagozkio. Aurrekontua %2 handitu da 2023koarekin alderatuta.

Kontsumobideren 2024rako aurrekontuak ikuspegi bikoitza du. Batetik, kontsumitzaileei kalitateko informazioa eta tresnak ematen eta ahalduntzen jarraitu nahi du, eta, bestetik, aurrekontuak kontuan hartzen du 2023an indarrean sartu dela Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu berria.

Ildo horretan, 2024. urtean 481.730 euroraino handituko dira kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzak, hau da, %5 gehiago.

Era berean, kontsumitzaileei arreta emateko udal-bulegoetarako 2023-2024 deialdia 1,16 milioi euroraino hazi da.

“Azken batean, oraindik aldaketak eta ziurgabetasuna nagusi diren egoera batean, 2024. urtea funtsezkoa izango da turismo jasangarriaren eredua sendotzeko, merkataritza-ereduaren eraldaketa bultzatzeko eta kontsumitzaileen eskubideak bultzatuko dituen kontsumo-lege berriaren oinarriak finkatzeko” adierazi du amaieran sailburuak.