Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Ekain Rico: “Euskal sozialistok zorioneko gaude pandemiaren aurkako legeak lortu duen babes zabalagatik. Funtsezko tresna da Covidaren aurkako borrokan"

Euskal Ganberako Osasun bozeramaileak oso balorazio positiboa egin du Elkarrekin Podemosek ekimenari emandako babesaren gainean, eta gainerako taldeei ere dei egin die ekimenera gehitu daitezen

1. argazkia
El portavoz de Salud en el Parlamento Vasco, Ekain Rico, durante la rueda de prensa.

Eusko Legebiltzarreko Osasun bozeramaileak, Ekain Ricok, oso balorazio positiboa egin du Pandemia Kudeatzeko Neurrien Legea babesteko Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioari buruz. Ekain Ricorentzat, “funtsezko” tresna da Covid-19a borrokatzeko. Laguntza horrekin, ekimena babes zabalarekin aterako da aurrera, 75 legebiltzarkideetatik 47rena, gutxienez, izango baitu. Euskal Ganberan egin duen agerraldi batean, ekimena babestera deitu ditu oposizioko gainerako taldeak ere, guztien kontuan den borroka baterako indarrak batzeko.

PSE-EEk eta EAJk pasa den martxoaren 26an erregistratutako lege-proposamen horrekin, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek “tresna eraginkorrak” eman nahi dizkiete euskal administrazioei “bizi dugun arrisku egoerari erantzuteko, pandemiari aurre egitea ahalbidetuko digun osasuneko eta prebentziozko neurriekin, bai egun bezala birusa atzeraka doan unetarako bai egoeraren balizko okertzetarako.  “Herritarren osasuna bermatzera zuzendutako lege bat izango da”, erantsi du.

📃#Covid-a Kudeatzeko Neurrien Legea @EkainRico: @socialistavasco alderdiak balorazio positiboa egiten du pandemiaren kontra egiteko erremintak emango dizkigun arau baterako @PodemosEuskadi taldearekin lortutako akordioari buruz, gorabehera maila guztietarako osasuneko eta prebentziozko neurri zehatzekin pic.twitter.com/sJoJBEeyqY

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 9, 2021

 

Elkarrekin Podemosek arauari emandako babesa hizpide hartuta, esan du badutela hori onartzeko behar den gehiengoa baina bi taldeek egoki ikusi dutela indar gehiago batzea. Horren harira, dei egin die alderdi guztiei, ekimenera gehi daitezen. Talde moreak jarrera ona erakutsi zuen eta, ondorioz, elkarrizketa prozesu bati ekin zitzaion, akordio batekin amaitu dena.

Osasun bozeramaileak Elkarrekin Podemosen adibideari jarrai diezaiotela eskatu die gainerako alderdiei, eta proposamena eztabaidatuko den osoko bilkuran, hilaren 24an, euren botoa eman diezaiotela, haren iritziz “Covidaren kontrako borrokak guztien eta gutako bakoitzaren ahalegina” eskatzen duelako.