Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Begoña Gil: “Jendea babesten duen, eskubide eta askatasunetan urratsak ematen dituen eta herrialdea eraldatzen duen proiektu baten parte gara”

Alfonso Rodriguez Gomez de Celis-ek Pedro Sanchezen Gobernuaren lorpenak azpimarratu ditu, adibidez pentsioen erreforma, “eskubideetan murrizketa bakar bat izan gabe eta oinarri sozialaren babesarekin aurrera atera dena”

1. argazkia
La Secretaría del Área de Política Institucional del PSE-EE, Begoña Gil, junto al Secretario de Política Municipal del PSOE, Alfonso Rodríguez Gómez De Celis | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Udal Konferentziaren irekiera-ekitaldian, PSOEko Udal Politikaren idazkariak dei egin die sozialistei gizarte-zerbitzuak babestera, onestasunari berriz heltzera eta bizikidetza berregitera zuzendutako ekintza instituzional bat defendatzeko

PSE-EEko Erakunde Politikako idazkarik, Begoña Gilek, esan du sozialismoa herrialdea aldatzen ari dela, jendea babesteaz eta eskubideen lorpenean aurrera egiteaz gain, udalerririk txikienetik hasi eta Espainiako Gobernuraino lideratzen ari den politikekin. Ministroaren esanetan, eraldaketa horiek ekologia, berdintasuna eta jarduera ekonomikoa bezalako alorrei eragiten die.

“Herrialde hau eraldatzen ari den proiektu sozialdemokrataren parte izateak ematen duen indarra dugu, udalerri txikienetik, Larrauletik, hasi eta Espainiako Gobernuraino. Jendea babesten duen proiektu bat, bi krisi izugarriren erdian herritarrei inoiz ez bezala laguntzen diona; eskubide eta askatasunetan sozialistek bakarrik dakiten bezala urratsak ematen ari dena, eta, gainera, herrialdea alor eta maila guztietan eraldatzen ari dena: eraldaketa ekologikoa, iraultza digitala, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna aldaketa-eragile gisa, ezagutzaren aldeko apustua…”, joan da aletzen.

Begoña Gilek eman dio hasiera, Alfonso Rodriguez Gomez de Celis PSOEko Udal Politiken idazkariarekin batera, PSE-EEk Donostian maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen bezperetan egin duen Konferentzia politikoa. Foro horretan, alkate eta zinegotzi sozialistei zuzendu zaio, politika aurrerakoiek jatorria udaletan dutela gogoratzeko.

“Eta ez pentsa Espainiako Gobernuaz bakarrik ari naizenik edo Eusko Jaurlaritzan sozialistek egiten duguna bakarrik dudanik gogoan; zuek egindakoari buruz ari naiz, alkate eta zinegotzi zaretenoz ari naiz, dena behetik hasten delako eraikitzen, politika sozialista guztiek udalerrietan dute euskarria… habe hori gabe ez litzateke ezer egongo”, adierazi du.

"Ilusioa eta gogoak ditugu #M28-ren aurrean. Iraultza mordo bat dugu zain gauzatzeko. Badauzkagu erantzunak. Badauzkagu proposamenak. Sozialdemokrazia delako erreferentzia aldaketa horien aurrean.
Eta aldaketa guzti horiek udaletatik hasten dira”

🗣️ @Bego_Gil_#PorUnaEuskadiMejor pic.twitter.com/qx0hPHX6Et

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 10, 2023

PSE-EEko erakunde arduradunak zehaztu du udalak direla bizilagun batek arazoak dituenean dei egiten duen lehen atea, edo udala dela kalteberenek jasotzen duten lehen laguntzaren altzoa, eta Txiki Benegas historikoa ekarri du gogora, udalei eta udal politikari “txikitasunaren Sozialismoa” esaten zionean. “Horregatik gara munizipalistak. Horregatik dira sozialistentzat horren garrantzitsuak udal eta foru hauteskundeak. Habe hori gabe ezin delako ezer eraiki… Esperientziak berak ere esaten digu, inoiz ez ditugu irabazi autonomikoak edo orokorrak aurretik udal-hauteskundeetan emaitza on bat lortu gabe”, adierazi du.

Eta tokiko gobernuetan sozialistek betetzen duten eginkizuna azpimarratu du. Haren esanetan, sozialistak “egonkortasunaren euskarri, pluraltasunaren berme eta beste batzuk iparra galdu eta benetako beharrei heldu ordez euren obsesio partikularrei eman ez daitezen eragozten duen iparrorratza” dira, oposizioan direnean “defendatzea merezi duen alternatiba sozialista bat badela” erakutsi izan dutelarik.

“Neoliberalismoak porrot egin zuen. Gure unea da, etorkizun itxaropentsu hori eraikiko dugu herritarrekin, berdintasuna eta justizia soziala oinarritzat hartuta. Munduaz ari naiz, bai. Baina zuetaz ari naiz, zeren eta, ez ezazue inoiz ahaztu, dena udalean hasten da, eta, hor, zuek zarete arkitekto handiak”, esan du, ordezkari sozialista guztiei azken lau urteotan egindako lanagatik eskerrak emanez amaitzeko.

 “Feijook kaleak sutan jartzea nahi du”

Alfonso Rodriguez Gomez de Celisek, bestalde, Espainiako Gobernuak ekarri dituen lorpenak azpimarratu ditu, pentsioen erreforma, esate baterako, eta proposatutako aldaketak langileen ordezkariekin atera izan direla aurrera, “oinarri sozialaren babesarekin eta eskubideetan murrizketa bakar bat ere egin gabe”. Eta, horren beste aldean Nuñez Feijoo PPko liderrak frantziarren bezalako erreforma defendatu izana kritikatu du, “kaleak sutan jartzen dituena eta zerbitzu publikoetan atzera egin eta desegiten dituena”.

PSOEren Udal Politikaren idazkari eta Diputatuen Kongresuko lehen presidenteorde denak gogoratu du botere legegilearen zatiketa politikoak ez duela eragotzi legegintzako 200 ekimen baino gehiago aurrera ateratzea, eta esan du sozialistentzat “derrigorrezkoa” dela herritarrei Gobernu sozialistak gauzatu dituen lorpenak helaraztea. Eta Pedro Sanchezen Exekutiboak markaturik zituen helburu guztiei pandemia batek ekarri dituen zailtasun guztiekin heldu behar izan diela gogoratu du, eta “ereduzko” txertaketa-prozesu batekin erantzun ondoren eta “zerbitzu publikoen kalitateari PPrekin erori ziren baino gehiago erori gabe eutsi eta gero” Ukrainaren inbasioaren ondorioak etorri izan direla.

Rodriguez Gomez de Celisek adierazi du Gobernu sozialistaren helburuak zirela PPk politika sozialen alorrean murrizketekin suntsitu zuen guztia berriz konpontzea, Alderdi Popularrarekin ustelkeria sistemikoagatik galdu izan zen onestasunera berriro heltzea eta bizikidetza berreskuratzea, independentistek Katalunian egindako erreferendumarekin eta popularrek emandako erantzunarekin “hautsitako Espainia horretan”.

"@sanchezcastejon-en Gobernuak #pensionespúblicas-en erreforma bat onartu du bere etorkizuna bermatzearren, gazteenak ere kontuan hartuta, eta akordioekin. Feijook nahiago du Frantziako erreforma egitea, kaleak sutan jartzeko”.
🗣️ @gomezdcelis 

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 1, 2023

PSOEren zuzendaritzako udal eremuko arduradunak esan du PPrekin ezin dela “ezertarako kontatu” eta sozialistak beste babes batzuk bilatu beharrean izan direla helburu horiei erantzuteko. “Ahal dugunekin egiten dugu”, esan du. Eta Udal Konferentziara bertaratutako 300 partaide ingururi eta sozialista guztiei gonbit egin die jendeari galde diezaioten ados al dauden pentsioak hilean, batez beste, 100 euro igotzearekin edo beketarako diru gehiago egotearekin, ABEEkin, lan-erreformarekin, haurren pobreziaren eta genero-indarkeriaren kontrako borrokarekin, edo herrietan eta hirietan gune atseginagoak, jasangarriagoak, gaitzearekin edo alokairuko etxebizitza soziala sustatzearekin.

Rodriguez Gomez de Celisek aitortza egin nahi izan dio ETAren terrorismoaren mehatxuaren aurrean tinko eutsi zioten euskal zinegotzi eta alkateen ereduari eta lanari. “Gaur egun, errealitatea bestelakoa da, zorionez”, esan du. Eta esan du udaletan dela sozialistek “euren lana hobeto egiten” dutena, eta maiatzeko hauteskundeen ondoren Euskadin eta Espainia osoan sozialistek gobernatzen dituzten udalerri gehiago egongo direla iragarri du.