Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Aroa Jilete: “Sozialistek onartu dugu etxebizitzarako eskubide subjektiboa, Ongizate Estatuaren bosgarren oinean bihurtu nahi dugu”

Arabako zerrendaburuak Altsasu eta Miranda artean aldirietako zerbitzu berri baten alde azaldu da Langraiz Okan, “hiriarteko garraio-zerbitzuak indartu eta osatuko dituena”

Michel Montesek, berriz, Idoia Mendia lehendakariordeak “gure gazteentzako enpleguaren alde irmo” eta Javier Hurtadok “Lorategi Botanikoa bultzatzeko” Eusko Jaurlaritzan egindako lana goratu du

Adrian Fernandez: “Hauteskundeak biren kontua direla saldu nahi digute, ez dagoela nazionalismoaz haragoko Euskadirik. Zer izango da, hortaz, euskaldunak bezain espainiarrak sentitzen garen milaka pertsonez?

1. argazkia
Aroa Jilete junto a Michel Montes, Adrián Fernández, Cristina González y Javier Hurtado. Foto: Socialistas Vascos

Apirilaren 21erako hauteskundeetako Arabako zerrendaburuak, Aroa Jiletek, argi eta garbi utzi du Euskal Sozialistek gauzak aldatu nahi dituztela “herritarren bizitza hobetzeko”, eta “esparru guztietan egiteko gauza” direla erakutsi izan dutela. Horren haritik, Etxebizitzaren kontua aipatu du, eta gogoratu du etxebizitzarako eskubide subjektiboa bultzatu eta onartu izan dutela: “Hori egin duen erkidego bakarra gara Nafarroarekin batera, eta Ongizate Estatuaren bosgarren oinean bihurtu nahi dugu”. 

Arabako hautagaik Langraiz Okan egindako ekitaldi politiko batean egin ditu adierazpen horiek, Michel Montes bertako alkatea eta Adrian Fernandez hautagaia ondoan zituela. Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak egin izan duen lana nabarmendu du Jiletek, eta gazteen emantzipazioan laguntzeko abian jarritako ekimenak aipatu ditu, adibidez, alokairuko etxebizitza bat izateko 300 euroko laguntza, Arabako 2.000 gazteri emantzipatzeko aukera eman diena. “Eta sozialistek abiarazi izan baditugu politika horiek, hobetu ere egingo ditugu, gazteentzako etxebizitza babestu publikoaren erreserba %50eraino igota”, adierazi du.

“Zuen botoa giltzarri da datorren #A21-en. Ezin gara geratu etxean, ikusi dugulako eskuinak nola indargabetzen dituen sozialistek konkistatutako eskubide eta askatasunak.
Badakigu, halaber, zer gerta daiteken erakundeak independentisten eskuetan uzten baditugu. Ez batzuk, ez besteek… pic.twitter.com/1U3XKbZpIA

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 9, 2024

Mugikortasunaren auzia ere hizpide izan du Jiletek, batez ere hiriburuetatik kanpo dena, eta PSE-EEk Altsasu eta Miranda artean aldirietako zerbitzu berri bat sustatzeko duen asmoa azaldu du, “hiriarteko garraio-zerbitzuak indartu eta osatuko dituena”. Garraio Saila engaiatuta dago dagoeneko ekimen horretan. “Sozialistak Arabako udalerrien aldirietako zerbitzuen lotura hobetzeko lanean ari gara, eta 26 urtetik beherako gazteentzat, langabetuentzat eta bonu sozialaren onuradunentzat txartelak doan izateko konpromisoa berresten dugu”, adierazi du.

Merkataritza eta Turismo Sailak egindako kudeaketa ere aipatu du, Europako funtsetatik etorritako 116 milioi eurorekin, zuzenean udalerrietara joan izan direnak turismo jasangarria eta tokiko merkataritza sustatzeko eta merkatuak eraldatzeko eta bultzatzeko.

Botoa Alderdi Sozialistari emateko eskatuz eman dio amaiera hautagaiak bere hitzaldiari, “ikusten ari garelako zer gertatzen ari den eskuinak gobernatzen duen beste autonomia erkidego batzuetan, sozialistek konkistatutako eskubideak eta askatasunak indargabetzen ari baitira. Badakigu, halaber, zer gerta daiteken erakundeak subiranisten eta independentisten eskuetan uzten baditugu. Ez batzuk, ez besteek, ez dute pentsatzen herritarren benetako beharretan”, amaitu du.

Iruña Okako alkateak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako sailak zuzentzen dituzten sozialistek Iruña Oka bezalako udalerrietako bizi-kalitatea hobetzearren egindako ekarpen galanta aipatu du. “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari esker, gure lorategi botanikoa erreferentea da gaur egun Araban. Javier Hurtado sailburuari eta Aroa sail horretako zuzendariari esker, lorategi botanikoak milioi bat euro izango du ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egindako bere apustuan”, adierazi du. Eta Lanbiden “Idoia Mendia gure lehendakariordeak gure gazteak kontratatzeko erabakia irmotasunez defendatuz” egindako lana eskertu du.

Adrian Fernandezek, bere aldetik, aitortu du desberdintasun sozialen kontrako borrokak eraman duela, nagusiki, politikara, “sozialistentzat nahiko argi dagoena, baina galdera EAJri eta EH Bilduri zuzentzen zaionean baina nahiko duda-mudakoa dena”. “Batzuk saltzen digute zalantzan direla eraikuntza nazionala ala politika sozialak lehenesteko kontuan, baina benetako unea heltzen denean aurrenekoa lehenesten dute. Eta besteek ez dute zalantzan jarri ere egiten. Hauteskundeak biren kontua direla saldu nahi digute, ez dagoela nazionalismoaz haragoko Euskadirik. Zer izango da, hortaz, euskaldunak bezain espainiarrak sentitzen garen milaka pertsonez?”, adierazi du.