Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Sozialistak kogobernantzaren eta berrikuntzaren alde Euskadiko Turismoaren garapen iraunkorrerako bidean

Maider Etxebarria: “Sinestezina da PPk Gasteizi buruz hain gaizki hitz egitea. Nik horren kontra borrokatuko dut. Oso harro nago gure hiriaz, Arabaz, Euskadiz eta Espainiaz”

Cristina González: “Ez dakit dagoen ezkerreko eta eskuineko turismorik, baina badakit badaudela turismo inklusiboa eta turismo baztertzailea. Turismoa berdintasunaren eta aurrerabidearen adierazle izan behar du”

Javier Hurtado: “Badakit boladan dagoela aldarrikatzea, kritikatzea edo prentsa-ohar oso gogorrak ateratzea norberaren burua nabarmentzeko edo interes politikoa lortzeko. Guk ez dugu horrela lan egiten. Gure telefonoarekin, gure bilerekin, maila guztietako erakunde arteko lankidetza bidez egiten dugu lan”

Fernando Valdés: “Feijóori entzun diogu egonkortasun-plana defendatzen; hori ez dira Europako funtsak, murrizketak dira”

1. argazkia
Fernando Valdés, Cristina González, Javier Hurtado y Maider Etxebarria, en el acto de Vitoria | Foto: Socialistas Vascos

Erakundeen arteko lankidetzak, kogobernantzak, modu erabakigarrian laguntzen du turismoaren sektoreak iraunkortasun kontuan ezarrita dituen helburuak lortzeko, funtsezko gakoa da hori horren hazkunde eta garapen antolaturako. Europako funtsen laguntzaz iraunkortasun-planak finantzatzea edo turismo-jomuga adimentsuak deritzanen garapena dira adibide batzuk.

Hori izan zen konklusio nagusietako bat PSE-EEk Gasteizen antolatu izan duen “Turismoa, eraldaketa eta garapena” jardunaldian. Ekitaldi horretan, kudeaketa publikoan ardura duten lau administrazio-mailak bildu izan dira Arabako hiriburuan: Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua, sozialistak direla horien guztien zuzendaritzan eta buruan.

Topaketa Maider Etxebarria alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi denak gidatu izan du eta, besteak beste, Cristina González Arabako ahaldun nagusiorde eta Enplegu Sustapenaren, Merkataritzaren eta Turismoaren sailburuak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Fernando Valdés Estatuko Turismo idazkariak hartu dute parte bertan.

✊Sozialistak kogobernantzaren eta berrikuntzaren alde #Euskadi-ko #Turismo-aren garapen iraunkorrerako.

Hori izan da #VitoriaGasteiz-en egin izan dugun “Turismoa, eraldaketa eta garapena” jardunaldiaren konklusio nagusietako bat. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/WTzn8hbrbf

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 25, 2022

Maider Etxebarriarentzat, Turismoa jarduera ekonomiko eta sozial bat da dagoeneko, eta sozialistek hori mahairatu nahi dute Gasteizentzat eta arabar lurralde osoarentzat nahi den hazkunde-ereduaz hitz egiten denean horren aukera guztiak iker daitezen. Sail horren eta ekonomiarekin eta enpleguarekin lotutako beste batzuen arduradunak azaldu du sektorearen digitalizazioak gero eta garrantzi handiagoa duela hobetzera begirako aukerak planteatzen direnean, bidaiaria “hiperkonektaturik” dagoelako, eta esperientzia digitalak eta teknologikoak sustatuz gero handitu egiten direla enpresentzako eta erakundeentzako aukerak.

 “Administrazioek eta enpresek turismo adimentsuarekin lotutako zerbitzuak sortu ditzakegu, iraunkortasuna eta berrikuntza uztartuta”, adierazi du, esanez sektorea eraldaketa-prozesu batean murgilduta dagoela hirian, besteak beste honako faktore hauek esku hartzen dutelarik: mundu mailako ekonomia, pandemia, ingurumenarekiko kontzientzia edo aurrerapen teknologikoa.

Alkateordeak Helmuga Turistiko Adimentsuak (HTA) proiektuaren nondik-norakoak aletu ditu. Proiektu hori SEGITTUR Turismo Berrikuntzak eta Teknologiak Kudeatzeko Espainiako Merkataritza Elkartearen ekimen bat da, Turismoaren Estatu Idazkaritzaren sustapenarekin, eta gasteiztar hiriburua horren parte da.

Gasteizek hainbat HTA helmugen sareko parte izatea lortu zuela 2020an azpimarratu du Maider Etxebarriak, jarraian zehazten diren bost ardatz handiri lotutako 400 betekizunen azterketa gainditu eta gero: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna. Helmuga Turistiko Adimentsua da abangoardiako teknologian oinarrituta eta datuak erabiliz helmugaren garapen iraunkorra eta irisgarritasuna bermatzen duena. Ikuspegi horren helburu nagusien artean, turistaren esperientziaren kalitatea hobetzea dago, baina baita bertako biztanlearen bizi-kalitatea hobetzea ere.

Alkateordeak deitoratu egin du Gasteizko PPk hiriaren horren irudi ezkorra eskaini nahi izatea. “Sinestezina da nola hitz egin daiteken hain gaizki gure hiriaz. Nik horren kontra borrokatuko dut, oso harro nago gure hiriaz, Arabaz, Euskadiz eta Espainiaz”, adierazi du.

 

Ezkerrekoa eta eskuinekoa?

Cristina Gonzálezek, Arabako PSE-EEren idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordeak, bere aldetik, berdintasunaren eta aurrerabidearen adierazletzat hartu du turismo-jarduera, eta ezkerreko turismorik eta eskuineko turismorik dagoen ez dakien arren alde nabarmena dagoela esan du eredu baten eta bestearen artean. Eta, turismo baztertzailea kontrajarriz, turismo inklusibo baten alde azaldu da, “turismo sortzaile gisa pertsonen irisgarritasuna indartuko duena, turismo kontsumitzaile gisa pertsonen irisgarritasuna hobetuko duena, garatzen den toki gehiagotara zabalduko dena, turismoari buruzko erabakiak hartzean parte-hartzea handituko duena, turismoa ez dadin egon soilik operadore handien esku, bertako biztanleen eta turisten arteko elkarrekiko ulermena eta begirunea sustatuko duena, diferentzia sozialak betikotu eta areagotuko ez dituena”.

Cristina Gonzálezentzat, Turismoak gizarte- eta lan-baldintza duinak bermatu behar ditu, bertan lan egiten dutenentzat tamainakoak izango direnak, horiek ere oporrak dituztenean turista izateko aukera izan dezaten. “Turismoa denok garelako, sozialistak etorkizuneko turismora zuzentzen gara, inklusibora, gizarte-kalitatea duenera, guztientzako aukerak eta abaguneak eskaintzen dituenera. Turismo gehiago dago egun, turista gehiago daude, banaketarako politika ekonomiko eta sozialek, berdintasunerako eta enplegu egonkorrerako politikek, lan-baldintza hobeagoenak, pentsio igoerenak, pertsonak gehiago hurbiltzen dituztelako turismo aukeretara”, adierazi du.

Enplegu Sustapena, Merkataritza eta Turismo sailaren foru arduradunak azpimarratu duenez, turismo-jarduerak etengabe berrikusten eta bilakatzen daude, eta ingurumenarekiko kontzientzia bezalako elementua eta mundu aldakor batekin lotutako beste batzuk hartzen dituzte kontuan. Cristinaren esanetan, bidaiatzea “aurreiritzientzat, intolerantziarentzat eta hertsikeriarentzat ondorio latzak” dakartzan ariketa bat da.

Cristina Gonzálezek Turismoaren alderdirik sozialena azpimarratu nahi izan du: “Turismorako aukera hautatzeko askatasunaren, denbora izateko autonomiaren, berdintasunaren eta aurrerabidearen beste zeinu bat gehiago da”. Eta Gasteizko eta Arabako eskaintzaren elementu batzuk azpimarratu ditu, Gipuzkoari eta Bizkaiari ere aplikagarriak liratekeela esan eta gero, hots: klimaren segurtasuna, airearen eta uraren kalitatea, gatazkarik ez egotea, segurtasun objektibo eta subjektiboa, mugikortasuna, osasun-arreta, merkataritza-, kultura- eta aisialdi-eskaintza, naturarekin harremana izatea, hotel- eta jatetxe-eskaintza, edo dibertsifikazioa.

 

Turismo arduratsua, turismo iraunkorra

Javier Hurtado sailburuaren hitzetan, turismo arduratsua sustatzeak onurak komunitatera zuzenduko diren eredu bat sustatzea esan nahi du, eta ez bakarrik arlo ekonomikoan. Eta ezinbestekotzat jo du parametro horiekin aritzea, bai ikuspegi indibidual batetik, bai turismo-eragileen eta Administrazioaren aldetik.

Beraz, turistak bidaiatzeko era jakin baten aldeko hautua egitea bilatzen da, aldi berean tokiko garapenerako ere lagungarri izango dena, ondorio ekonomiko positiboa sortuz jarduera horretatik, eta ondarea eta ingurumena ere zaintzen lagunduz. Turismo-eragileek antzeko erantzukizuna dute euren eguneroko jardueran erantzukizun sozialak eta iraunkortasuna txertatzen. Eta lankidetza publiko-pribatua eta erakundeen arteko lankidetza aipatu ditu berriz ere, benetako gobernantza bat, erantzukizun indibidualari eta korporatiboari gehitu beharreko elementu giltzarri eta sektorearen garapen eta hazkunderako faktore erabakigarri gisa, baina, oroz gain, jarduera horien iraunkortasuna bermatzeko funtsezko faktore gisa.

 “Lau administrazio ordezkaturik daude hemen, baina norabide berean lankidetzan aritu behar gara. Badakit boladan dagoela aldarrikatzea, kritikatzea edo prentsa-ohar oso gogorrak ateratzea norberaren burua nabarmentzeko edo interes politiko bat lortzeko. Guk ez dugu horrela lan egiten. Gure telefonoarekin, gure bilerekin, maila guztietako erakunde arteko lankidetza bidez egiten dugu lan”, adierazi du. 

Hurtadok gogoratu du turismoaren sektoreak euskal BPGren %6,4 dela, 100.000 familiari ematen diola lana, zeharkako inpaktua izanez beste milaka familia gehiagorengan ere ostalaritza, merkataritza, garraioa edo banaketa bezalako sektoreetan duen garrantziagatik. “Turismoa Euskadiri aberastasuna dakarkion industria bat da, ez bakarrik aberastasun ekonomikoa, baita soziokulturala ere”, gogoratu du sailburuak, eta ukatu egin du “benetako industriaren” aurrean “industria txikia” omen denaren etiketa.

 “Kontua ez da iraunkortasuna bilatzea, kontua da hori politika eta ekintza guztietan txertatzea”, adierazi du sailburuak, eta esan du Euskadik denbora daramala turismo iraunkor bat lantzen, eta eskaintzaren dibertsifikazioari, kalitateari eta, besteak beste, urteko sasoietatik kanpoko politikei esker, zikloturismoa, ekoturismoa edo turismo industriala bezalako eskaintzekin, 3,8 miloi bisitari lortu zirela 2019an, nahiz eta ikuspegi sozialista sekula ez den izan ahal den bisitari gehien lortzearen aldekoa. Eta Europako funtsek sektorearen iraunkortasuna, lehiakortasuna, berrikuntza eta digitalizazioa indartzeko betetzen duten betekizuna nabarmendu du.

Horrez gain, Turismoaren Kode Etikoa, Turismoaren Munduko Erakundeak garatu zuen mundu mailako kodearen printzipioak biltzen eta egokitzen dituena, eta Garanpen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuak aipatu ditu. Euskadiko 600 turismo-enpresa atxiki dira, dagoeneko, egitasmo horri.

Erakundeen arteko lankidetzari dagokionez, Hurtadok adierazi du turismo adimentsuak betekizun garrantzitsua betetzen duela helmugen kudeaketa integrala bezalako prozesuetan sektoreko enpresekin batera, edo helmugaren monitorizazioa erabaki estrategikoak hartzeko. Bi esparru horietan, euskal administrazioak Segittur-ekin ari dira elkarlanean. Eta, adibide gisa, Next Generation funtsen inbertsioa helmugako turismoaren iraunkortasun-planetara nola bideratuko den aipatu du, Euskadira 67 milioi euro ekarriko baititu hiru urtetan, horietatik 24 milioi dagoeneko martxan jarrita direlarik 11 helmuga biltzen dituen lehen deialdi batean. “Koordinazio-lan itzela, maila guztietan. Euskadiren proposamena izan zen, gainera, udal eta aldundiez gain eskualdeko elkarteak ere batu zitezen proiektu horietara”, azaldu du.

Javier Hurtadorentzat, sektorea indartsua izateko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko, kalitatezkoa izan behar du horko enplegua ere. Sistema sendo bat behar da, negoziazio kolektibo baten babesa duena eta patronala konprometituta, sindikatu sendoak eta sektorea sustatzen dakiten instituzio batzuekin, prestakuntza edo enpresen lehiakortasunerako programak bultzatzen dituztenekin.

 

Pertsonek osatutako sektorea

Fernando Valdés Estatu idazkariak, bere aldetik, esan du lehen aldia dela iraunkortasunean eta dibertsifikazioan oinarritzen den politika eraldatzaile bati heltzen zaiola Europako funtsen inbertsioari eta erakundeen arteko lankidetzari esker. “Hori ezinezkoa zatekeen erakundeen arteko leialtasunik eta lankidetzarik gabe, eta zuen kasua ereduzkoa da”, adierazi du Euskadiri erreferentzia eginez. Haren iritziz, kogobernantza administrazio guztien egiteko moduan txertatu behar da.

Pedro Sánchezen Gobernuak Covid-19aren krisiari emandako erantzuna eta PPk 2008an sortu zen krisiari emandakoa kontrajarri ditu Fernando Valdések. “Enplegua bi urtetan berreskuratu dugu, eta BPGren zifrak ere berreskuratzetik hurbil gaude. PPren Gobernuak zazpi urte behar izan zituen”, adierazi du. Eta esan du eskaintzen zaiola “turismo sektoreari arreta ezkerraren eta eskuinaren administraziotik”. “Feijóori entzun diogu egonkortasun-plana defendatzen; hori ez dira Europako funtsak, murrizketak dira”, adierazi du.

Turismo-industriak duen garrantzia azpimarratu du Valdések, “gure herrialdearen industria nagusiena” baita, “pertsonek osatzen duten sektore” bat. Eta Europako funtsek 2019an, pandemia aurretik, 84 milioi bisitari lortu zituen jarduera batean eragiteko duten gaitasun eraldatzailea nabarmendu du, nahiz eta ordurako agerikoa zen gehiegizko kontzentrazioa ematen zela helmuga eta urte-sasoi jakin batzuetan.