Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Apirilaren 15a: Omenaldia Rodolfo Aresi. Ezinbesteko sozialista

1. argazkia

Euskal Sozialistek Rodolfo Ares, duela gutxi joan zaigun alderdikidea, omenduko dugu apirilaren 15eko larunbatean. Ekitaldia Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango da –hiri horren alde borrokatu zuen eta egin zuen lan nekaezinki–, eta izenburu hau izango du: “Rodolfo Ares. Un socialista imprescindible-Ezinbesteko sozialista”

Rodolfo Aresek lehen urteetan erakundeetan egindako jarduna oroituko dugu, Bilboko Udalean eta Bizkaiko Foru Aldundian egindako lana, alegia. Ildo horretan, azpimarratu beharrekoa da bizkaitar hiriburua eraldatzearen eta Bilbao Ria 2000 bezalako ekimenak martxan jartzearen alde egin zuen lana. Azpimarratu beharrekoa da, halaber, alderdiari eskaini ziona Bizkaiko zuzendaritzako kide izanez, idazkariorde nagusi gisa, eta baita Euskadiri ere Antolakuntzako idazkari gisa edo hauteskunde koordinatzaile gisa hainbat eta hainbat unetan. Guztiak erabakigarriak izan ziren orain dugun Euskadi eratzeko.

Ezinbesteko, izan ere, eremu batean zein bestean, ekitaldiaren lemak dioen moduan. Halaxe izan zen, halaber, “Gobernu aldaketaren” mugarrian eta Patxi Lopez Lehendakaritzara sartzean. Rodolfo Aresek zioen hori zela gehien gogobetetzen zuenetako lorpen politikoa. Ezinbestekoa, nola ez, lehenik kaleak berreskuratzean, terroristek eta horien babesleek hartuak baitzeuden, zero tolerantziaren politikarekin, eta, gero, bakea lortuta, une horretan protagonista nabarmenak izan zirenen zerbitzura eta horien eskutik: Jose Luis Rodriguez Zapatero, Alfredo Perez Rubalcaba lagun mina, Jesus Eguiguren edo Patxi Lopez bera.

Rodolfo Ares adiskide aparta izan zen bere ibilbide osoan, baita alderdiko eta Legebiltzarreko erantzukizunak utzi zituenean ere. Belaunaldi oso bati erreleboa ematen lagundu zuen, aurrena Idoia Mendia egungo lehendakariordeak eta gero Eneko Andueza gure idazkari nagusiak gorpuztu dutena, beti horien eta gainerako alderdiaren eskura egon zelarik haren beharrean izan ziren guztietan. Sinetsita gaude familia sozialistak erantzungo diola Rodolfo Ares omentzeko egiten dugun bezalako deialdi bati.