Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskal familiei laguntzeko politiken aldaketari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradoki dio familiei laguntzeko IV. Plana indarrean dagoen behin-behineko epean honako neurri hauek garatzea: 

  1. Gaur egungo laguntzak berbideratzea lan-eszedentziako egoeran dauden langileei eta lan-jardunaldiaren murrizketako egoeran dauden langileei, behar bereziko familien kasuan aitatasuneko edo seme-alabak zaintzeko eszedentziak estaldura ekonomikoa bermatze aldera; horretarako, familia- eta lan-bizitzak bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua aldatuz, gutxika-gutxika haurduna ez den gurasoaren eszedentziaren estaldura ekonomikorako prestazioa sartzeko, 12 asteko eperako, jaiotzaren hurrengo hamabi hileetan eta amatasun-baimenaren aldi ezberdinean, kotizazio-oinarriaren % 100eko zenbatekokoa.
  2. Kargura izandako seme-alaba bakoitzeko aldizkako prestazio ekonomikoak modu mailakatuan hobetzea, seme-alabak dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzei buruzko martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua aldatuz, honako xede honetarako:
    1. Bigarren seme-alabengatiko laguntzak handitzea hirugarren urteko kuotan;
    2. Seme-alabaren kontzeptua handitzea familia-etxebizitzan bizi diren 18 eta 25 urte artekoak gehitzeko, beren gurasoen mendeko badira ekonomikoki;
    3. Adopzio edo tutoretzako kasuetan hasierako eskaerak aurkezteko epearen zenbaketaren hasiera-data aldatzea;
    4. Adopzioari, adopzio-elkarbizitzarako zaintza-eskuordetzeari edo tutoretzari dagokien urteko kuota jaiotze-urteko kuotatzat hartzea, eta egoki diren mantentzeko urteko kuoten abonamendua, 18 urteko mugarekin soilik.
  3. Proiektu pilotuak eta lan- eta familia-bizitzak zein bizitza pertsonala bateratzeko planak sustatzea enpresetan, adibidez, honako jarduketen bidez:
    1. Enpresentzako aholkularitza bateratze-planak ezartzeko.
    2. Enpresetan bateratze-planak finantzatzeko diru-laguntza ildo espezifikoa ezartzea, Emakunde - Emakumearen Euskal Institutuak enpresetan garatzen dituen Berdintasun Planak ezartzeko diru-laguntzen ildoekin koordinatuta.
    3. Aholkularitza teknikoko zerbitzua bateratze-planak ezartzeko;
    4. Bateratze-neurrien sentsibilizazio- eta sustapen-kanpainak onura partekatu gisa;
    5. Concilia web-orria bultzatzea, enpresak bateratzeko esparruan laguntzarako tresna efektibo gisa konfiguratzeko.
  4. Erakundearteko lantalde baten sormena bultzatzea, Zerga Koordinazioko Organoaren markoan, kargura izandako seme-alaba bakoitzeko prestazioak eta oinordekoengatiko kenkariak batera kudeatzeko aukerak aztertzeko.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez