Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarraren etxebizitza arloko akordioak etengabe ez betetzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala alokairu sozialeko etxebizitza publikoaren sustapena berraktibatzen. Helburua da egokitzat jotzen diren eraikuntza berrirako mailak berreskuratzea eta lortzea.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Bizigune eta ASAP –biak Alokabidek kudeatutakoak- programak bultzatzen. Helburua da ahal beste etxebizitza huts biltzea, alokairuko etxebizitza prezio eskuragarrian lortzea behar duten pertsonen esku jarri ahal izateko.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko aldaketak egin ditzala Gaztelagun programan, bere irismena areagotzeko eta ahal beste pertsona gazteri on egiteko. Aldaketa horiek muga ekonomiko berriak ezarriko dituzte (bai goitik, bai behetik), prekarietatera eta programaren onuradunek pairatzen duten diru-sarreren aldagarritasunera egokitzeko; eta gutxieneko adina 23tik 18ra jaitsiko du, egun EAEn indarrean dauden beste udal alokairurako laguntza programa batzuekin bat etorriz.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2020ko lehen hiruhilekoan onar dezala etxebizitza hutsa arautzen duen Dekretua, zeinak neurriak ezarriko baitituen bere funtzio soziala bete dadin, benetako okupazioaren bitartez.
  5. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala epe ertain eta luzean –hori baita eraginkortasuna neurtu ahal izateko denbora-eremua- etxebizitza politika publiko trinkoak eta egituratuak bultzatzen.