Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Zentzura-mozioa

Pedro Sánchez, Espainiako gobernuaren presidente berria

PSOEren idazkari nagusiak Mariano Rajoyren aurka egindako zentzura-mozioak 180 diputaturen babesa lortu du, Gürtel kasuarengatik Auzitegi Nazionalak PP kondenatu eta gero

Idoia Mendiak Pedro Sánchez zoriondu du sare sozialen bidez, eta, esan duenez, ziur dago gobernuko presidente izatearen erronka handiari aurre egiteko gai izango dela. “PSOEren garaia iritsi da, akordiorako eta eskubideak handitzeko; aro berri bat Espainiarentzat eta Euskadirentzat”

1. argazkia
El Grupo parlamentario socialista aplaude a Pedro Sánchez durante el debate de la moción de censura contra Mariano Rajoy | Foto: Socialistas Vascos.

Presidente izendatu berri den , Pedro Sánchezek, esan du badakiela erantzukizun handia bere gain hartzen duela eta une politikoa zaila dela. Horrez gain, aipatu du gogoz eta ausardiaz ekingo diela herrialdearen erronkei eta buru belarri arituko dela, betiere adostasunaren bidetik.
Bere alderdiak aurkeztutako zentzura-mozioa arrakastatsu atera ondoren, Kongresuko korridoreetan Sánchezek ziurtatu du, aurretik dituen erronkak erabat ezagutzeaz gain, herrialdea eraldatu eta modernizatu nahi duela, bere ustez, gobernu sozialistek egin ohi dutenez.
Bigarrenik, arreta emango die "gizartearen premiei”, jende askok, tamalez, bizi duen  "prekarietate eta desberdintasunari".  Hori guztia egingo du “adostasunaren bidetik eta umiltasunez”, esan du Sánchezek, zeinak, halaber, zeinak ziurtatu duen lan egiteko gaitasun handiago izango duela eta buru belarri ibiliko dela presidente-lanetan, “herrialdeak merezi baitu”.