PSE EUSKADI: Agenda: Omenaldia Gerra Zibileko milizianoei, gudairiei eta emakumeei Atxandako “Aterpe 1936 (La Huella)” monumentuaren aurrean
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

EKA
17

13:00
ARTXANDAKO “LA HUELLA-ATERPE 1936” MONUMENTUA | BILBO

Omenaldia Gerra Zibileko milizianoei, gudairiei eta emakumeei Atxandako “Aterpe 1936 (La Huella)” monumentuaren aurrean

1. argazkia

PSE-EE (PSOE), EAJ-PNV, EAE-ANV, PCE-EPK alderdi politikoek eta ELA-STV, UGT eta CNT sindikutek nahiz Ramón Rubial, Sabino Arana, Eusko Lurra, Manu Robles-Arangiz Institutua, Fundación de Investigaciones Marxistas eta Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo fundazioek antolatutako ekitaldia hilaren 17an, igandean, izango da 13:00etan.

2018KO EKAINAK 17, IGANDEA

13:00etan

ARTXANDAKO “LA HUELLA-ATERPE 1936” MONUMENTUA
(FUNIKULARRAREN IRTEERAN DAGOEN PARKEA)

Igande honetako, hilaren 17ko, 13:00etan izango da urtero Artxandako "Aterpe 1936” eskulturaren aurrean egiten den lore-eskaintza. Eskultura hori “Aztarna” izenarekin ezaguna da, eta eskaintza horren bidez, omenaldia egingo zaie Gerra Zibilean Euskadiren askatasunaren alde, demokraziaren alde eta faszismoaren kontra aritu ziren miliziano, gudari eta emakume guztiei.

Frontean, kartzeletan eta frankismoaren kontzentrazio-esparruetan zein erbestean Euskadiren printzipioen eta askatasunaren alde borrokatu zuten 40.000 miliziano eta gudariak oroituko diren ekitaldi horretan parte hartuko dute familiako kideek, lagunek eta erakundeetako ordezkariek.

Alejandro del Amo (Meabe batalioia) eta Luis Ortiz Alfau (Capitán Caserio de Izquierda Republicana bataloia) milizianoek eta José Moreno gudariak (San Andres batalioia) bertan izango direla adierazi dute.

Omenaldia egiteko testua bi gaztek irakurriko dute.

Ekitaldiaren garapena:

  • 12:45 Recepción de aitites, amamas y autoridades.
  • 12:55 Txalaparta llamando al acto.
  • 13:00 Aurresku de honor a los homenajeados.
  • 13:05 Pieza musical por un grupo de cuerda.
  • Lectura del discurso.
  • Segunda pieza musical.
  • Ofrenda floral amenizada por el coro.

“Aterpe 1936” eskultura, Juanjo Novella portugaletetarraren obra, 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen, Euzkadiko Gobernuaren agintaritzapean, 1936ko gudan eta ondorengo diktadura frankistan zehar euskaldunen zilegizko agintaritzaren, askatasunen eta eskubideen alde borrokatu zuten pertsona gzutiak oroitzeko.

Eskulturak 8.000 kilogramo baino gehiago pisatzen ditu, eta sei metro garai da. Altzairu karbonoz egina dago, plasmarekin moztua eta ertz denak artesanalki eginak ditu.

Abuztua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31