Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

Euskal Autonomia Erkidegoko Familia Elkarguneek ematen duten zerbitzua hobetzeko hartu beharreko neurriak.

Alexia Castelo de Sak, Legebiltzarreko “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldeko legebiltzarkide gisa, indarrean dagoen Ganbarako Erregelamenduaren babespean, Lan eta Justizia sailburu Mª Jesús San Joséri GALDERA HAU AURKEZTEN DIO OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO, Euskal Autonomia Erkidegoko Familia Elkarguneek ematen duten zerbitzua hobetzeko hartu beharreko neurrien inguruan.

JUSTIFIKAZIOA

Ekainaren 8ko ohiko osoko bilkuran, Ganbara honetan Familia Elkarguneen egoerari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruz eztabaidatu zen. 

Legebiltzarreko taldeek eginiko esku-hartzeen ostean, aho batez onartu zen transakzio-zuzenketa bat. Horren bidez, “Lan eta Justizia Sailari eskatzen zaio tartean dauden erakundeekin elkarlanean, elkarguneen egoera aztertzea, eta, berau aztertu ondoren, zuzkidura gehiago behar direla ikusten bada, lurraldean elkargune gehiago martxan jartzeko beharrezkoak diren lanak egitea.” 

Eztabaidan, Legebiltzarreko talde guztiek interes argia erakutsi zuten zerbitzuarekiko eta Lan eta Justizia Sailak horren inguruan eman dituen eta emango dituen urratsekiko. 

Hori dela eta, Familia Elkarguneen egoerari buruzko informazio eguneratua izateko, eta Sailaren lan-planak ezagutu ahal izateko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dugu: 

  • Lan eta Justizia Sailak zer ekintza ditu aurreikusita Familia Elkarguneen zerbitzua hobetzeko?