Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ramón Rubial Fundazioak eta PSE-EEk ETAren gaineko garaipenari buruzko dokumentazioa eman dute Gogoran

Javier Arteta kazetaria arduratu lan hori bildu eta bere testuinguruan jartzeaz. Lanak terrorismoaren amaierari buruzko memoria zorrotza du xede

1. argazkia
La coordinadora de Programas de la Fundación, Ana Cano; su vicepresidente, Rodolfo Ares, y la Secretaria Ejecutiva de Memoria y Convivencia del PSE-EE, Inés Ibáñez de Maeztu.

Ramón Rubial Fundazioko presidenteordeak, Rodolfo Aresek, eta PSE-EEko Memoria eta Bizikidetzarako idazkari exekutiboak, Inés Ibáñez de Maeztuk, dokumentu multzo bat eman dute gaur Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan, xede argi batekin: memoria zorrotz bat eratzea, terrorismoaren okerra begibistan jartzea eta politika, elkarrizketa eta arauak errespetatzen dituen ezberdinen arteko akordioa Euskadin eraldaketa eta aurrerabide handienerako tresna izan direla erakustea.

Ramón Rubial Fundazioak Javier Arteta kazetariari eskatu zion laguntza dokumentu horiek bildu eta bere testuinguruan kokatzeko. Kazetaria azken lau hamarkada hauetako bizitza politikoaren lekuko izan da, lehen lerroan gainera, Eusko Jaurlaritzatik. Horrez gain, Arteta protagonista aktiboa izan da biktimen aitortzarako, terrorismoaren deslegitimaziorako eta bizikidetza eraikitzeari begira partekatu beharreko zimendu etikoak zehazteko orduan funtsezkoak izan diren proiektuak eta agiriak prestatzeko.

ETAren amaiera lortzeko eta burutzeke dauden erronkei buruz sozialismoak bete duen zereginari buruzko lan hori, izatekotan, bai Fundazioak bai PSE-EEk Gogorako dokumentu-funtsetarako eskaini nahi duten hausnarketa bat da. Izan ere, Gogora institutua bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsa, baita egoerarik okerrenean ere, eraikitzen laguntzeko xedez sortu zen.

Horren ildotik, eta Gogorak jasotzen dituen beste ekarpen batzuen osagarri, Ramón Rubial Fundazioak memoria oso bat eraikitzen laguntzeko asmoarekin jarraitzen du, erabateko bizikidetza sendotzeko oinarriak ezartze aldera. Era horretan, eranskin gisa gaineratu dira ETAren amaieran erakundeetatiko ekintzaren ikuspegitik erabakigarriak izan ziren dokumentu batzuk, inolako kontrapartida politikorik eman gabe erakundearen jarduera kriminalaren amaiera azaltzen dutenak, eta baita horren ondoren mende erdiko terrorismoaren ondorioak kudeatzeko egindako ekarpenak ere.

Ramón Rubial Fundazioa, izatez, Ramón Rubialen irudiak Euskal Sozialisten buru, PSOEko presidente eta, halaber, diktadorea hil ondorengo Euskadiko lehen lehendakari bezala gauzatu zituen balioak zaintzeko eta zabaltzeko helburuarekin sortu zen, gizarte aurrerakoiago, askeago eta guztiz demokratiko bat eraikitzearen alde.

Ezaguna da Ramón Rubialek azaldu zuen jarrera politiko eta etikoa errepresioa, espetxea eta erbestea lehen pertsona bizi izan zituenean. Diktaduraren aurka borrokatu ondoren, demokraziarentzako ateak ireki zirenean, mendekua hartzeari muzin egin eta aukera politiko guztiek lagundu zezaketen eta guztientzat tokia egongo zen herrialde bat eraikitzera zuzendu zuen bere kapital politiko osoa,  ETAko proiektuaren guztiz kontrakoa, horrek bere proiektu politikoa inposatu nahi baitzuen.

Gizarte anitz bateko bizikidetzaren aldeko jarrera horrek balio kalkulaezina du behin erakunde demokratikoek ETAk hiltzeari utz ziezaion lortu zutenean, 2011n, eta 2018an erakunde terrorista behin betirako desagertu zenean, are gehiago egun, 2020. urtean, oraindik ere geratzen denean terrorismoari bere arrazoiak eman nahian dabilenik.

Javier Artetak argi eta garbi laburbiltzen ditu lan horretan ETAren amaiera lortzeko sozialistek egindako ekarpena, eta baita honako oinarri hauetarako ere: giza eskubideen defentsarako, eskubide horien urraketen memoria eta erreparaziorako, aniztasun politikoa onartzeko, gatazkak konpontzeari begira ezberdinen arteko akordiorako eta guztion artean hitzartutako arauak onartzea, horiek izan baitziren, une oro, Alderdi Sozialistako arduradunen gidalerroak.

 ETAko terrorismoarekin amaitzeko egindako bide luze honetan guztian, Alderdi Sozialistari eginkizun oso garrantzitsua betetzea egokitu zaio. Hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, bere pisu politiko nabariagatik: hainbat alditan Gobernuko alderdi, eta, horrela ez bazen, oposizioko lehen alderdi bilakatu zuena. Baina baita hitzarmenerako kultura errotu eta historikoagatik ere, gure berreskurapen demokratikoko gertaera handi guztietan parte-hartzaile aktibo izan delarik. Akordio politikoa ulertzeko era hori berezkoa zaio Estatu sena duen gurea bezalako alderdi bati, oso kontziente dena interes orokorrak norberaren interes alderdikoien gainetik noiz egon behar duten. Horregatik beragatik, dela Gobernuan dela oposizioan, Alderdi Sozialista bizikidetzaren eta askatasun publikoen defentsarako zenbait akordio eta neurri handiren bultzatzailea edo laguntzailea izan da", Javier Artetak dokumentu horretan adierazten duenez.