Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaren hitzaldia Ramón Rubial sarien banaketan

Egun on.

 

Urteko ekitaldi kutunenetako bat da hau. Ramón Rubialen oroitzapen ahaztezina pertsona eta erakunde sozial eta ekonomikoekin lotzen dugu, hain zuzen ere, haren espiritua eta printzipioak islatzen dituztenekin: gure lurrarekiko konpromisoa, solidaritatea, askatasuna, demokrazia, pluraltasuna, berdintasuna.

 

Azken kontzeptu horrekin hasiko naiz. Izan ere, Sozialistok mundu hobeago bat eraikitzeko haien denbora eskaintzen duten euskaldun mordo batekin partekatzen dugun gatazka bat da. Gertuen dagoenetik, haien auzoetatik, munduaren beste puntaraino.

 

Ayuda en Acción-ek egiten du hori, bere helburua bazterketa bere jatorritik desagerraraztea baita. Horretarako, osasun-, hezkuntza-, azpiegitura- eta ekonomia-sareak sortzeko baliabideak eskaintzen ditu, baita herritartasuna sortzeko sareak ere. Ekimen horiek bi milioi pertsonengan jartzen dute arreta lau kontinentetan, beti ere ahaztu gabe hemen, gugandik oso hurbil, pobreziaren ondorioak pairatzen ari diren adingabeak daudela, hezkuntza-bazterketa arriskuan daudenak, bai eta ezberdintasunean betikotzeko arriskuan dauden emakumeak ere.

 

Etxekoez arduratzen dira, baina badakite apur bat urrunago ere pentsatu behar dutela. Errealitate bikoitzarekin amaitu nahi dute: abundantziaz eta aukerez beteriko mundu batean bizi garen bitartean, bazterketa-errealitate bat duen mundu batean ere bizi gara.

 

Zer nolako antza duen lan honek orain dela 138 urte Zugaztietan Sozialistek hasiera eman zioten lan horrekin! Guretzako, Ayuda en Acciónen lana pizgarri bat da oraindik egiteke asko dugula gogorarazteko, norbaitek ahazteko tentazioa baldin badu.

 

Munduari eta gure sorterriari begira dago Alex Mumbrú, kontuan dugun euskaldun berrietako bat. Bilbon hala daukagu, eta bera ere hala sentitzen da hiri honetan, non kirol-espediente ezin hobea gehitu duen. Berak erabaki du bere bizitza profesionalak eta bere nazioarteko arrakasta bikainak geldialdi familiarra izatea hiri honetan, bere seme-alabak jaiotzea nahi zuen lekuan, bere bizitza sortu nahi izan duenean eta bertan beste bat izatea lortu duenean.

 

Mumbrú Miribillan dar-dar egitea lortu duen marea beltz horri ulertzera heldu da, eta bere egin du bilbotarrok sentitzeko dugun modu hori. Alexek saskibaloia utziko du, baina Euskadikoa da jada, eta hemen geratuko da, etorkizunean egiten duena egiten duela.

 

Etorkizun horretan Salto Systems enpresa txiki eta gaztea koka dezakegu. Espiritu ekintzailea duen enpresa da, eta bertakoak, Irungo pisu batetik, negozio- eta berrikuntza-bide bat ikusteko gai dira beren herrian, baita enplegua eta aberastasuna sortzeko bide bat ere. Euskadi liderra izanik ere, horiek ezkutuan dauden txapeldun batzuk dira, eta askotan publikoak ez ditu ezagutzen. Hori da, hain zuzen, gure ekonomiaren gaitasunen adibide bat. Ezjakintasun une hauetan, iragarri behar dugun etorkizuna.

 

Berri onak behar ditugun garai honetan, poz handia da enpresa honek Gipuzkoa eta Euskadiren aldeko apustua egin izana. Hemen inbertitzea, euren instalazioak hobetzea. Saltoren eredua da euskal ekonomiak eta euskal gizarteak jarraitu behar duten bidea, etorkizunean aurrera egin ahal izateko.

 

Euskaditik mundura ere aritu zaigu Juanjo Mena. Hitz egin gabe, batuta batekin, orkestra hobenetako instrumentistei zuzentzen die. Gasteiztar hori gure kontserbatorioetan ibilitakoa da, eta bere prestakuntza itzuli nahi izan zuen bere herrian, Gazte Orkestra sortu zenean. Bertan prestakuntza jasotzen dute hitzik gabeko kontakizun bat sortzea heldu nahi dutenek. Kontakizun horretan, alegia, batzuen artean sortutako soinuak harmonizatu egiten dira gugana soinu bakar batean heltzeko, eta instrumentu bat ezin da beste instrumenturik gabe ulertu.

 

Horixe da, hain zuzen ere, Sozialistok egiten duguna, gure eguneroko lanean: zati desberdinak batu, eta proiektu bakar eta orekatu batean bihurtu.

 

Inor ez dago soberan. Denok parte hartu behar dugu, gizarte honen modernizazio eta ongizatean.

Kontakizunez, pluraltasuna ulertzeaz, hitzez eta isiltasunez asko daki Julia Oterok. Irratian noizbait ibili direnek ez dute sekulan ahazten. Itzuli egiten dira beti. Izan ere, hitzarekin bakarrik, azpikeriarik gabe, laguntzailerik edo filtrorik gabe, egia handienak transmititu daitezke, emozio handienak, konpainia handiena.

 

Julia irratian jaio zen profesionalki, eta irratira itzuli zen. Hori egiten duen arratsalde bakoitzero desafioa egiten digu, politikaren egunerokotasunean desberdintasuna azpimarratzeaz gehiegi arduratzen baikara. Berak, ordea, gure aurkariei entzuteko desafioa egiten digu, haien arrazoiak aintzakotzat hartzeko. Beharrezkoa da hori guretzat. Gure buruari gehiago entzuteko beharra daukagu, soinuak alde batera uztekoa eta argumentuak aintzat hartzekoa.

 

Izan ere, elkarri entzuten badiogu, konturatzen gara elkargune-aukera mordo bat sortzen zaizkigula. Eta topo egiten dugunean, gehitu egiten dugu. Eta gehitzen dugunean, hobeak eta fuerteagoak gara. Euskal Sozialistak zeregin horretan gabiltza buru belarri.

 

Badakigu ezinezkoa dela herrialde bat eraikitzea batzuk beste batzuen aurka egonda. Ez dugu lortu soinua baretzea, baina argi daukagu nazionalisten eta ez-nazionalisten artean elkarlana bultzatzeko erabakiak, betorik eta bazterketarik gabe, Euskadi herrialde askoz hobeago bat bihurtuko duela etorkizunean.

 

Ez baitugu pikutara bidaliko Jesúsek utzi zigun oinordea: herrialde baketsu eta aske bat lehen aldiz gure historian.

 

Aurten, Euskadiko Alderdi Sozialistaren siglek berrogei urte bete dituzten urte honetan, Jesús Eguigurenek inork baino hobeto irudikatzen ditu orain dela lau hamarkada haien helduen esfortzua ulertzen jakin zuten gazteak.

 

Esfortzua eta duintasuna izan zuten diktadura frankistari aurka egin ziotenak, eta hori guztia nahi gogor bat utzi ahal izateko. Nahi hori herritarren artean zabaltzen jakin zuten, eta demokrazian oinarritutako herrialde bat berreraiki zuten, aurrerapena eta giza kohesioa bilatzen zuena.

 

Orain dela 40 urteko gazte horiek “Sozialismoa askatasuna da” leloa asmatu zuten eurentzat, baina ez zekiten beste diktadura-saiakera batek mehatxatzen ziela, ETAren terrorismoak, hain zuzen ere. Haien ahalegin guztiak jarri zituzten horri aurka egiteko, baina, era berean, ez zuten aukerarik galdu haren autogobernua erabiliz aurrera egiten zuen gizarte bat eraikitzen joateko.

 

Ordezkari sozialista instituzional horiek, aberastasuna eta lan-postuak sortzen jarraitzeko ikarari aurre egin zioten kolektibo guztiekin batera, Euskadi aske bat utzi ziguten, aberastasuna eta lan-postuak sortzen, justizia ematen, polizia-zerbitzu ezberdinetatik babesten eta informatzen jarraitzeko.

 

Orain, jarraitzen diegunok gai izan behar gara atzetik datozenei ezjakintasunei eta erronka berriei beldurrik gabe aurre egiten dien Euskadi bat uzteko. Eta Jesús bezalako pertsonei esker, erronka horiei aurre egiten diegu ados ez egotearen beldurrik izan gabe. Akordioak egiteko beldur izan gabe. Zuk eta lagundu zizutenek beldurrak uxatzen erakutsi zeniguten.

 

Horrez gain, ausartu gintezen ere erakutsi zeniguten, ahalik eta gauzarik handiena egiteko: orainaldi baketsu bat eta itxaropenez eta aukerez beteriko etorkizun bat eskaintzea.

 

Beren hitzaldia berdintasuna, solidaritatea eta askatasuna hitzekin osatzen dutenek ezabatu egin nahi dute historiatik José Luis Rodríguez Zapaterok zuzendutako Gobernuak sustatu zuela emakumeei azkar aurrera egitea ahalbidetu zien legea, hau da, guztiok askatasun osoz norekin ezkondu erabakitzeko legearen Gobernuak. Genero-indarkeriaren aurka lehen lege integrala egin zuen harexek.

 

Eta gauza bat esan behar dizuet: lekukoa hartu dugunok ez dugu esfortzu hori pikutara bidaliko. Nire kideek une berri honetan alderdia zuzentzeko konfiantza eman didate.

 

Esploratu beharreko une berri baten aurrean baikaude, solidaritatea, berdintasuna, pluraltasuna, demokrazia, herriarekiko konpromisoa eta etorkizunarekiko ikuspegia behar duena. Gaur aitortu nahi izan ditugun balio guztiak.

 

Horrek datozen hauteskunde hauetatik baino haratago begiratzea behar du, kontuan izan gabe hauteskunde horiek noiz izango diren. Hurrengo aurrekontuetatik baino haratago begiratu behar da. Ezin diogu egoeraren araberako kritika bati jarraitu uste badugu gure erabakiek titulu batean kabitzen ez den ibilbide bat dutela. Atzean zer utziko dugun begiratu behar dugu.

 

Hori ulertu ez duten jende mordo bat dago gure inguruan oraindik, kalkulagailu batekin jarraitzen dutenak, ituntzeari beldurra diotenak.

 

Iraindu egiten diete gure heldu borrokalariei, gure milizianoei, Espainia herrialde totalitario bat dela esaten dieten bakoitzean. Baztertu egin nahi gaituzten itunak eskaintzen dituzten bakoitzean, ETAri aurre egin zietenei iraintzen diete.

 

Zer jakingo dute horiek demokraziari eta askatasunari buruz! Ez dute guk hain ondo ulertzen dugun herrialde honetako pluraltasuna ulertzen! Aise ondo dakigu! Izan ere, gure zeregin politiko luzeari esker, daukaten askatasuna baztertzea ere uzten zaie.

 

Gure eskua zabaltzera prest gaude. Akordioak lortzera prest gaude. Euskadiko progresista guztien proposamen eta ideiak gehitzera.

 

Batzuek nahiago dute eskina batean geratzea. Sozialistok, berriz, berdintasuna, solidaritatea eta demokraziaren aldean jarraituko dugu.

 

Ez diogu uko egingo gauzak aldatzeari . Ez diogu uko egingo Euskadi hobetzeari.

 

Eta hori guztia egin nahi dugu, akordioen bitartez. Bazterketarik gabe. Gizarte plural bat garelako, eta ezberdinen artean batu behar garelako aurrera egiteko.

 

Sozialistok badakigu euskal herritarrek haien pluraltasunaren isla utzi zigutela gure erakundeetan, eta, horrenbestez, guztiok politika egin behar dugu errealitate-printzipio horretatik abiatuta. Inork ez du ezer aurrera aterako gainerakoen parte-hartzerik gabe, nahiz eta izandako ideiak onak diren.

 

Euskal politikan betoek ez dute lekurik, nolanahi ere, talde politikoek ez lukete aldendu beharko haiengan jarritako arduratik, haien bizitzak hobetzeko botoa eman zieten herritarrek emandako ardura horretatik.

 

Zeregintzat jarri ditugun aldaketa guztiez arduratu behar dute, guztiei osasuna eta hezkuntza bermatzen jarraitzeko, baita beharrezkoa dutenentzako giza babesa, gazteentzako eta epe luzerako langabetuei aukerak, emakumeentzako berdintasuna eta lan-inbertsiorako eta -sorkuntzarako baldintzak emateko ere.

 

Espainiako gainerako herriekin gure autogobernua solidaritatean indartzeko. Iritzi bereko aitorpenetik, hau da, hemen desberdin pentsatzeagatik hil egin zela adierazten duen aitorpenetik, abiatzen den bizikidetza bat sortzeko. Hori guztia daukagu aurretik, eta hori posible izan dadin, akordioak egingo ditugu egin behar direnekin.

 

Ramón Rubiali, Jesús Eguigureni eta José Luis Rodríguez Zapaterori bazterketaren eta indarkeriaren erdian gu gidatzea egokitu zitzaien, eta gai izan ziren akordio handiak lortzeko eta legatu handiena uzteko: bakea.

 

Nola ez gara ba gai izango itun horiek handitzeko eta Euskadira egoerarik onena ekartzeko? Nahi handia daukagu, bai. Rubialen ametsa honakoa zen: modu ezberdinean euskaldun sentitzen diren herritar ezberdinek bermatuta izatea berdintasunez bizitza-proiektu bidezko bat edukitzeko eskubidea, partekatutako komunitate honen, Euskadiren, edozein lekutan.

 

Hori baino ez. Baina hori guztia.