Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia PSE-EEren batasunaren 25. urteurrenean

Egun on guztioi. Egun on alderdikide eta lagun guztiok. Egun on ezkerraren familia handia.

Egun on. Eta ongi etorriak euskal ezkerraren ospakizun honekin bat egin nahi izan duzuen horiek. Horri buruzkoa da gaurko ekitaldia: ezkerrak hartutako erabaki hura gogora ekartzea, Euskadiko politika bideratzen lagundu zuena. Lurralde honetan sustraitzerik handiena duen joera politikoa da ezkerra, eta inork baino denborarik luzeagoan eman dizkie erantzunak euskal herritarrei. Mende batez ahaleginak, konpromisoak eta siglak batu ditu. Eta nahi bakarrarekin egin du hori guztia: herritar guztientzako eskubide gehiago lortzea.

Prozesu hura bizi izan zutenei entzun diegu. Mikel eta Ramónek gogora ekarri dizkigute bizi izan zituzten zailtasunak eta aprobetxatu zituzten aukerak. Haiekin batera, beren oroitzapenetan eta hitzetan, gaur gurekin egon ezin duten ezinbestekoak: Txiki eta Mario. Ezin izan zuten ikusi, baina gurekin daude haiek pentsatu zuten Euskadi hemen dagoelako: mehatxurik gabeko Euskadi, inoiz baino lasaitasun, aurrerapen eta kohesio sozial gehiagorekin. Herrialde honek izan duen eraldaketarik aberasgarriena.

Hauxe da gure Euskadi! Hauxe da eraiki nahi genuen euskal gizartea!

Bai. Hau posible izan da batzuek hartutako erabaki ausartari esker, konfiantzarik ezak eta mesfidantzak alde batera utzi eta auzi erkide baterako indarrak batu zituztenek hartutakoa, alegia. Gizarte honek bizi zuen errealitatea ezagutuz egin zuten. Sentimendu eta nortasun anitzak ezagutzen zituzten. Bai eta kezka berriak zituen gazteriaren bultzada ere, hain zuzen, kide berriak ginen Europaren modernitatea bereganatzeko irrikatzen zegoenarena.

Beren aurrekoek diktaduratik ateratzean lortu zituzten konkista sozial handia gainditzeko asmoak zituzten. Askatasuna behin betiko konkistatu nahi zuten. Ezkerraren eta autonomiaren euskal proiektuaren alde elkarrekin egiteko nahia zuen, herritarren babesa lortzeko eta Euskadi gobernatzeko.

Errealitate hori ikusteko gai izan ziren bateratzeko erabakia hartu zutenak, dagoeneko aipatu ditugun horiek. Horiez gain, ohikoan aipatzen ez ditugun eta Euskadiren ikuspegi berdina zuten beste hainbatek parte hartu zuten: euskadikoek, komunistek, ekologistek, oinarrizko kristauek...

Eta protagonista horien guztien artean, berariaz aipatu nahi dut Victor Urrutia. Auzoetako eta hirietako taupadak oso ongi ezagutzen zituen. Jokabide sozialen joerak oso ondo interpretatzen zituen. Konbentzituta zegoen aniztasuna eta berdintasuna, aurrerapena eta kohesioa zein analisia eta akordioa txertatu behar direla politika publikoetan. Batasunak euskal sozialismoari egindako ekarpen handienetako bat izan zen hori, hari esker.

Elkarrekin mende laurden bat daramagu eta nahitaez begiratu behar diegu batzen jakin ez genuen urte horiei. Eta jadanik nahikoa kontatu dugu paraleloan aritzen ginen garai hartan gertatu zenari buruz. Garrantzitsua da gure ustez elkarketa horretara eraman gintuen arrazoia. Eta Benegasen eta Onaindian pertsonaliza ditzakegu, prozesuaren gainerako eragileen baimenarekin.

Aitortu beharra dago haiek askatasunaren militanteak zirela. Eta biek bat egiten zuten aberri berean: berdinez, gizarte bidezkoago batez eta ezberdinen arteko bizikidetza-proiektu batez osatutako herrialdean. Berdintasuna xedea zela onartu zuten. Elkartasuna bermea zela onartu zuten. Eta aniztasuna onartu zuten xedea kudeatzeko. Hori da ezkerra, eta hori irudikatzen zuten biek, hori zen nahi zuten Euskadi.

Juan Mari Bandrések azaldu zuen bere garaian batasunak euskal sozialisten eta sozialista euskaldunen arteko bateratzea zekarrela. Eta egia da, aurreko hamabost urteetan banandu gintuzten oztopoa, nortasuna, norabide bietan gainditu baitzuen. Eta oztopo hori gainditzea izan zen behin betiko desegiteko lehen pausoa, herritarren definizio nagusia nortasuna izan ez zedin, baizik eta guztiontzako arau berdinak zituen demokrazia onartzea.

Ezkertiarrak bagina ere, urrundu gintuen lubaki hori gainditzea aurrera egitea zen indar aurrerakoientzat. Bultzada handia izan zen gizarte honek behin betiko atzean uzteko terrorismoak sortutako lubaki handi eta mingarria. Eta gainditu genuen, kide gehiegik bizitza galdu bazuten ere. ETA gorabehera, beren bizitzarekin ordaindu arren proiektu horretan lan egin zutenei esker, bakea eta askatasuna lortu ditugu.

Mariok ez zuen hori bizi, baina 2011ko urriaren 20tik dugun egoera beste batzuei zor diegu, adibidez, berari; izan ere, gizartearen zati bat indarkeriatik demokraziara igarotzen jakin izan zuten.

Berak bezala gizartearen kezkak bideratzeko bide politikoa eskaini zutenei, era baketsuan eta ezberdina zenarekin hitzarmenak eginez. Baina bateratze hori zerbait gehiago izan zen. Herrialde-ikuspegi bat izan zen, epe luzerako begirada. Proiektu aurrerakoiaren modernizazioa ekarri zuen, gizarte osoa eraldatzeko. Haren bidez, sozialismo tradizionalak bereak egin zituen gizarte kementsuaren adierazteko modu berriak. Eta gizarte horren profila gaztea zen, prestatua zegoen, eta zorrotza zen bere eskubideak aldarrikatuz, bai eta erakundeekin ere. Gainera, autogobernua babesten zuen.

Jende berria proiektu sozialista historikorako, aukera eman zuena iritsi beharra zuen garai berriari ekiteko. Eta guk horren protagonista izateko aukera izan genuen, herrialdea zuzentzeko. Eta horri esker, krisi ikaragarri eta terrorismo beldurgarriari aurre egiteko gai izan ginen, baldintzak oso zailak baziren ere. Gero eta handiagoa zen desberdintasuna garaitu ahal izan genuen, ETA garaitu genuen.

Eta horrek guztiak garai berria ekarri zuen, ulermenaren, aniztasunaren, egonkortasunaren eta askatasunarena, XXI. mendeko Euskadi diseinatzeko. Euskadiko lehen gobernu sozialistak, alegia, Patxi López lehendakariaren gobernuak, ekarri zuen garai berria, konbergentzian diseinatutako Euskadi abian jarri zuena.

Elkartasun hori arrakastatsua izan zen. Bai. Bertan proposatu ziren printzipio guztiak ezarri direlako. Bertan pentsatu zen herria, gaur hemen dugulako. Eta Euskadi modernizatu genuen. Eta ikuspegia ireki genuen. Ezberdinen arteko gizarte bat eraiki. Eta terroristak garaitu genituen. Hainbeste desiratu genuen askatasuna behingoz lortu genuen. Eta hori guztia, orain dela hogeita bost urte lantzen hasi ginen ametsari esker izan da. Zuei esker izan da.

2018 hau ameslariei zor diegu. Politikari onei. Beren gizartea ulertu zuten gizon-emakumeei, hauteskunde-inkesta batek eskaintzen duenaz haratago begiratuz. 1993ko kongresu horretan siglak baino zerbait gehiago batzen ari zela zekitenei. Euskadi soziala indartzeko aurrerapeneko eta askatasuneko nahiak batzen ari ziren. Guztiontzako Euskadi.

Ondo dakit hori. Une horretan deitu nuen eta alderdi honen atera. Nire ustez, esperientzia, bizipen eta mundu ezberdinetatik gentozen guztiontzako tokia zegoen, eta proiektu berritu horren bidez toki hori partekatzeko aukera genuen.

Milizianoekin, sindikalistekin, auzokideen elkarteekin, mugimendu feministarekin eta ekologistarekin, bakezaleekin eta euskararen aktibistekin. Ate horretara dei egin nuen, eta den-denok tokia genuela ikusi nuen. Protesta guztiak erantzun bihurtzeko tokia zela. Alderdiak ziurtasuna eskaintzea erabaki zuela herritarrek zalantzaren eta segurtasunik ezaren eragina zutenean. Espazio horrek etorkizuna prestatzeko gaitasuna zuela orainaldia kudeatuz eta iragana bizirik mantenduz.

Alderdi Sozialista, zeinaren buruzagitza zuzentzeko ardura dudan, posible izan da batasuna zuzentzeko argi ibili ziren horiei esker. Ezker erabilgarriaren proiektua, aberrien alde egiten ez duena, baizik eta herritar berdinen alde. Gobernuetatik eragina duen ezkerra, beste garai batzuetan oposiziotik egin zuen moduan.

Elkargune honetan denok sartzen gara. Denok aurki gaitezke. Eta zenbat eta gehiago batu, hainbat eta indartsuagoak izango gara. Zenbat eta handiagoa izan elkargune hau, hainbat eta sendoagoa izango da euskal gizartea. Hainbat eta osasuntsuagoa. Hainbat eta solidarioagoa. Hainbat eta libreagoa.

Hori da gure xedea. Ezkertiar guztiak batu, Euskadi sozial eta progresista eraikitzeko.

Lortzeko hain zailak izan ziren eskubideen jazarpenaren garaian bizi gara. Egiaztatu dugu azken hamarkadako krisiak desberdintasunaren hazkundea baino beste kontu txarrago bat utzi duela. Ongizate-estatuaren zutabe handietako bat desegiteko saiakera argiak ikusi ditugu. Demokraziaren euskarria den oinarrietako bat desegiteko.

Gure aurrekoek, beren eskubideak aldarrikatzeko aspaldi kalera irten behar izan zirenek, pentsioen sistema publikoa desegitea saihesteko gaur berriz atera behar direla nabaria da. Hortaz, berriz ere aitortu nahi dugu belaunaldi horren meritua, beste behin ere orainaldiari begiratu eta atzetik datorrena ahazten ez duenarena. Gure aitorpena eta laguntza. Gaur sozialismoa kaleetan baitago berriz ere, haiekin batera. Eta gaur berriz ere sozialismoak erantzuna ematen die beren eskakizunei. Ez ditugu bakarrik utziko.

Hori ikusten dugunean, ezkerren tirabirak harritzen gaituzte, balio eta printzipio berdinak dituztenenak, erritmo eta metodo ezberdinak izan arren. Gaurko ekitaldi hau baliagarria izan behar zaigu iraganean txarto egin genuen horri buruz hausnartzeko.

Eta txarto egin genuen hori izan zen aurrerapenaren indarrak banantzea, horrek eskuina indartu zuen eta. Bestalde, justizia sozialari, desberdintasunaren aurkako borrokari, elkartasunari eta askatasunari heltzeko sozialdemokraziak beti izan dituela erantzunak ulertu genuen.

Orain erantzun ezberdinak hartu behar ditugu aintzat. Baina indarrak batuz, energiak batuz eta bidea norabide berean egin nahi dugunon nahia batuz. Alderdi honen nahia norabide egokian doa: Euskadi soziala aurrera eramatea, era kohesionatuan, etorkizunari ekiteko mugimendu sozialen eta sindikatuen eskutik.

Espazio partekatu horren diseinua Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren batasunean islatu zen. Aurrerakoi guztiek bat egiteko aukera dugun espazio erkidea. Gero eta indar gehiago batu, orduan eta hobea izango da Euskadiren etorkizuna. Gero eta handiagoa izan ezkertiarren etxe erkidea, orduan eta berme handiagoak izango ditu etorkizun horrek. Eta erronka hori finkatu genion gure buruari udazkenean egindako azken kongresuan.

Kongresu horretan, gogora ekarri nuen Mario Onaindiaren gogoeta bat, hil baino hilabete gutxi batzuk lehenago egin zuen. Ekitaldi honetan adierazi nahi dut ere bai. Mario Onaindiak esan zuen euskal sozialistak direla milaka euskaldunen itxaropena, gertatutako guztiaren arren, Euskadi herri normal bat dela uste dutenena. Espainiaren eta Europaren parte dena. Eta beste herri batzuekin batera mundu baketsua eta askea sortu behar duena. Hori da euskal ezkerren bateratzearen protagonista izan zirenek lortu nahi zuten Euskadi.

Alderdi honek, hogeita bost urte geroago, Euskadi hori lortzeko lan egiten ari da. Eta gure ondorengoek sendotu beharko dute. Progresoaren Euskadi kohesionatua! Eskubide berdinak dituzten eta beren bizitza erabakitzeko gizon-emakume askeez osatutako Euskadi! Eta aukera berdinak eskaintzen dituena denontzat!

Gizarte mestizoa eta anitza! Modernoa eta barneratzailea! Batasunaren bidez pentsatu genuen Euskadi! Eta Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Euskadiko Ezkerrak osatzen dugun euskal ezkerrak pentsatzen dugun Euskadi.

1993an esan ohi genuenez,

Gora Euskadiko Alderdi Sozialista! Gora Euskadiko Ezkerra!