Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PISA txostena

Idoia Mendiak gogoratu du Hezkuntza ezinbestekoa dela aukera-berdintasunerako eta denon ahalegina eskatu du Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko

1. argazkia
Idoia Mendia, en una foto de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu du Euskal Sozialisten ardura nagusia hezkuntzaren eremua izan dela, eta berriro, PISA txostenaren emaitza txarrak ezagututa, “elkarrekin ahaleginak egin beharko ditugu gure gizarteak behar den moduan aurrera egin dezala”.

“Orain dela gutxi sinatutako gobernu-akordioan azpimarratzen da, alegia, Hezkuntza funtsezko elementua dela aukera-berdintasuna sustatzeko eta bizikidetza demokratiko, solidario eta arduratsua eraikitzeko. Euskarri sendoak nahi dituen gizartea ahalegindu behar da gazteei hezkuntza onena ematen, horrela, denon balioak sustatzeaz gain, aurrerapen ekonomikoa eta ongizatea sustatu ahal izango baitugu”, azpimarratu du.

Hezkuntzaren Euskal Legea bideratuko duen hezkuntza-itunaren aldekoak dira Sozialistak; epe ertainerako muga izan behar du, eta bikaintasuna izango da ezinbesteko helburua. “Hirueletasuna sustatu nahi dugu gure ikasgeletan, eta horixe izan zen gure lan-ildo nagusietako bat Hezkuntza Saila zuzentzeko ardura izan genuenean. Garai hartako emaitzei esker gaur baino baikorragoak izan gintezkeen”, azaldu du Idoia Mendiak.

“Horrez gain, izenpetutako akordioan ondoko lehentasunezko neurria ezartzen da hezkuntza jasotzeko berdintasuna bermatzeko: hezkuntza-kalitatea eta gizarte-berdintasuna  osatzen duten politikak sustatzea, irakasleei ahali keta egonkortasun eta enplegu-kalitate handiena ematea, eta kalitatea hobetzeko eragile gisa duten funtzioa indartzea, gizarte-kohesioa bultzatuko duten eskolaratzeko irizpide bateratuak aplikatzea, hezkuntza-azpiegiturak handitzea, irakaskuntzaren modernizazio teknologikoa sustatzea edo lanbide heziketaren esparruan profesionalak trebatzeko eta espezializatzeko euskal esparrua garatzea”, azaldu du.