Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A5erako hautagaiak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak ez gara sekula egongo nazionalista batzuen eta besteen arteko batailetan; aitzitik, XXI. mendeko Euskadi eraikitzen ikusiko gaituzue"

• Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchezek, babesa adierazi dio PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzako hautagaiari #A5erako hauteskundetarako zerrendak aurkezteko ekitaldian
• Euskal buruzagi sozialistak “Espainian eta Euskadin aldaketaren agenda gerarazi nahi duten estremismoez, politikaren aurkakoez eta zarataz” ohartarazi du

1. argazkia
Idoia Mendia y Pedro Sánchez acceden al acto celebrado en Vitoria. | Foto: Socialistas Vascos

Milesker, @sanchezcastejon, Euskal Sozialistek erabakitzen duguna beti babesteagatik. 
Eskerrik asko, Pedro, zure babes eta konplizitateagatik 😉#IdoiaLehendakari pic.twitter.com/WDltbJ2pMR

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 1, 2020

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak esan du inork ez dituela ikusiko Euskal Sozialistak “nazionalista batzuen eta besteen arteko batailetan, ezta ere lubakien politikan, XXI. mendeko Euskadi eraikitzen baizik, aurrera egiten duen eta bizikidetzan sinetsi eta norbait euskaldunago edo espainiarrago denik galdetzen ez duen Euskadin”. Ohartarazi du "Vox datorkigun garai honetan, berriz ere zaldian PPren eskutik, Legebiltzarra bandera eta lubaki bidez erasotzeko, ez dezatela sozialistekin konta jada atzean utzi dugunera itzultzeko”. “Lortu dugulako akabatzea ezberdin pentsatzeagatik hiltzen gintuztenekin, eta lortu dugulako Estatutuari uko egiten ziotenek orain hori onartzea bizikidetzarako tresnarik hoberen moduan”, erantsi du, bizikidetzarako esparru berria azaltzean.

Idoia Mendiak datorren apirilaren 5eko hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak aurkezteko ekitaldian hartu du parte Gasteizen Pedro Sánchez Gobernuko presidentearekin batera. Bere jardunean, “Espainian aldaketaren agenda gerarazi nahi duten eta Euskadin oinarrizko kontsentsuak arriskuan jartzen dituzten politikoaren aurkakoez, zarataz eta estremismoez” ohartarazi du. “Hori da hauteskunde hauetan jokoan dagoena, sozialistok ekartzen jakin izan dugun oreka politikoari eustea”, gaineratu du.

Buruzagi sozialista zoriondu egin da PSE-EEk #A5eko hauteskundetan lehiatzeko izango dituen hautagaiengatik. Zerrendak “eskubideen defentsan, enplegua sortzen, lan-iruzurraren aurkako borrokan eta askatasuna lortzen ibilbide profesionalak dituzten pertsona zailduak” osaturik daudela.

 “Talde honekin, erantsi du, ñabardurarik gabeko politika egiten jarraituko dugu, hori denez gauzak eraldatzeko tresnarik onena”. “Izan ere, inoiz ez dugu dimititu politika egitetik, horregatik mehatxatu egiten gintuzten arrean, lagunak hiltzen zizkiguten arren. ETAk ez zuen lortu gu erakundeetatik botatzea, eta irabazi egin diogun honetan askatasun gehiagorekin gogoratzen eta hitzartzen jarraitu behar dugu, inoiz baino gogo handiagoz, jendearen mesederako”, esan du.

Bere helburu nagusia "Euskadi berdin bat, anitza, eraldatzailea eta kohesionatua” dela adierazi ondoren, hori lortzeko bidea “herritarrekin, euren kezkekin konektatzea” dela esan du, “sozialistak konfiantzarekin eta konponbideekin lot gaitzaten”. “Eta horri emango gara kanpaina honetan, euskal gehiengo sozial horri sinestarazten, aurrerakoia sentitzen den eta goizero euskaldun hobeagoak edo txarragoak al diren galdetzen ez den horri, baizik eta bizitzeko teilaperik, beharrak betetzeko soldatarik, beste batzuen mende egotera behartzen ez dituzten gizarte zerbitzu batzuk dituzten galdetzen dutenei", erantsi du.

“Euko Jaurlaritza berriro bandera kontuetan nahas-mahasean hastea nahi ez duten herritarrak" dira, haren esanetan, eta, gainera, "eskuinek proposatzen duten etsimenduaren begiztatik eta atzerapenetik irteteko Pedro Sánchezengan itxaropena" jarria dutenak. “Herritar guzti horiek jakin behar dute sozialistak garela haien aliaturik onenak, gu garelako ezker arduratsua, fidagarria, euskal ezker koherentea”, esan du.