Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadiko Lurralde Talde Sozialista

Idoia Mendia: «Euskaldunen interesak defendatuko ditugu sozialistok, esparru denetan»

1. argazkia
Idoia Mendia junto a los senadores vascos Tontxu Rodríguez, Julia Liberal y Txema Oleaga | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak bermatu duenez, Euskal Sozialistek erakundeak erabiliko dituzte beti gizartearen ongizaterako lan egiteko, haiei esker baitaude bertan. Horrez gain, azpimarratu du euskaldunen interesak esparru denetan defendatu behar direla, behar hori dute eta. «Ez dugu lehiaketa bat planteatuko Euskadiren eta Espainiaren artean, kaosari ez dakit zer oasi lehenesteko; euskaldunek esparru denetan jolasten dute, eta sozialistok beren interesak defendatuko ditugu alde bietan, jolasten dituzten partida denetan. Autogobernuak, enpleguak, gizarte-kohesioak, pentsioek, azpiegiturek eta abarrek eskatzen duten maila emango dugu, beti bezala, are gehiago orain, esparru denetan gobernu-erantzukizuna dugunean», azaldu du.

Idoia Mendiak, Tontxu Rodríguez PSOEren Senatuko idazkari nagusiarekin batera, Euskal Sozialisten Lurralde Taldea aurkeztu du. Hura osatzen dute, halaber, Julia Liberal eta Txema Oleaga senatariek, eta PSE-EEri ahotsa emateko nahiarekin sortu da, Euskadiren eremuari dagozkion gaietan. Horien artean, buruzagi sozialistak berariaz aipatu du AHTren obren amaiera, autogobernuan sakontzea eta memoria gordetzea, demokraziaz eta askatasunez osatutako elkarbizitza bermatzeko. 

Mendiak errepikatu duenez, «hautesleekin hartu genituen konpromisoei eman diegu arreta sozialistok». «Edukiez, eginbeharrez, eskubide sozialez, askatasunez eta autogobernuaz, akordioez eta herritarrei kezkatzen dizkieten gaiez hitz egiten dugu guk», azaldu du. 

Horrez gain, azpimarratu duenez, Pedro Sánchezek 300 neurri jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztuko du bihar, inbestidurarako akordioari eta gobernu aurrerakoia osatzeari buruz. «Gai garrantzitsuez aritzen gara, hala nola enplegu duinaz eta pentsioez, desberdintasunaren aurkako borrokaz, klimaren premiaz, erronka zientifiko eta teknologikoez, Espainiak nazioarteko esparruan duen paperaz eta lurraldeen kohesioaz», azaldu du.

«Geure burua aurkeztuko dugu gobernagarritasun-proposamen batekin eta agenda batekin, hortik hasi beharra dago eta. Espainiak gobernu aurrerakoia izan behar du lehenbailehen; hori da gure nahia. Euskadiko Alderdi Sozialistatik, halaber, ahal dugun guztia egingo dugu, gure herrialdeak dituen erronkei behar bezala ekiteko. Blokeoa eragin besterik egiten ez duten jarrerak baztertu behar ditugu, eta lehentasuna eman behar diegu hauteskundeen aurretik nahi genuen egoera eragingo duten akordioei, hautesleek hori erabaki baitzuten, eta herrialde honetako aurrerakoiek itxaropena baikenuen horrengan», adierazi du. 

AHT eta Estatutua

AHTri dagokionez, Mendiak gogora ekarri duenez, obrek aurrerapen handiak izan dituzte Madrilen zein Euskadin gobernu sozialistak egon direnean, bereziki, Iñaki Arriola sailburu izan denean, kudeaketa-aginduaren formula ezarri zenean. Bestalde, Pedro Sánchezen Gobernuak azpiegitura horren alde egin duen apustua azpimarratu du, eta obrak amaitzeko adostasunaren eta akordioaren alde jo du.

Egin behar diren transferentziei buruz, hauxe esan du: «Ezaguna da Pedro Sánchezek Gernikako Estatutuarekin duen konpromiso irmoa, bai eta, Konstituzioaren eta legeriaren barruan, lurralde guztien garapena bultzatzeko elkarrizketaren aldekoa ere». 

Elkarbizitzaren arloan, honako hau defendatu du: «Lan egin behar dugu, euskaldunen errealitatea inork maneiatu ez dezan, ez eta gure artean ETAren historia mingarriak utzi dituen ondorioak ere». «Denbora luzez jasan ditugu irainak eta gezurrak. Arduradun politiko garenez gero, kritika politikoa geure gain har dezakegu, baina terrorismo horren biktimak ere izan garen heinean, ez dugu onartuko pertsona asko erail zituen, beste hainbesteri jazarpena egin zien eta denon askatasunekin amaitzen saiatu zen proiektu baten konplize izatea», adierazi du.

Tontxu Rodríguez

Bestalde, Tontxu Rodríguezek indar politikoei dei egin die , bereziki, Unidas Podemosi, gobernu ezkertiarraren osaera galaraz ez dezaten. PSOEren Senatuko idazkari nagusiak uste duenez, gobernua osatzeak, gainera, euskal autogobernua garatzeko prozesuari lagunduko dio, «itunak eta akordioak egin nahiez eta Estatutua autogobernuaren marko gisa hartuta». «Adostasuna aldarrikatzen jarraituko dugu, elkarbizitza anitza eta demokratikoa indartzeko. Baina gogorarazi behar dizuet Espainian gobernua egon behar dela hori guztia gauzatzeko», azpimarratu du.