Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Podemosek benetan nahi duena da Bildurekin, independentismoarekin, ituna egitea»

PSE-EEk Legutianoko Herriaren Etxea inauguratu du

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Podemosi eskatu dio koherentzia politikoa frogatzeko eta hautesleei engainatzen ez saiatzeko, beren benetako asmoak ezkutatzen dituzten itun-eskaintzekin. «Ez daitezela saiatu hautesleak oharkabean hartzen ezkerreko itunen amuekin: Podemosek benetan nahi duena da Bildurekin, independentismoarekin, ituna egitea», adierazi du.

Idoia Mendiak Legutianoko Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldian parte hartu du, eta, bertan EH Bilduri eta Podemosi eskatu die PPrekin egin dituzten ekintzak azaltzeko, zehazki, Araban zerga-orekak hausteko egin dituztenak. Horrez gain, azpimarratu duenez, PSE-EEren koherentziari esker, lurralde horretan gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute oraindik.

 «Sozialistengatik ez balitz, hori ez litzateke horrela. Azalpenak eman ditzala Podemosek, ezkerreko irakaspenak eman eta Bildurekin ez dakit zeri itunak deitzen dizkionak», azaldu du. Horrez gain, gehitu duenez, Podemosi boto bat ematea botoa zakarrontzira botatzea da. «Botoaren bidez politika aurrerakoiak egin nahi dituenak Alderdi Sozialistari bozkatu behar dio, horrek izango du benetako eragina, hori da boto erabilgarria», esan du.

Mendiak ziurtatu duenez, bakarrik Alderdi Sozialistak eskaini ahal die Legutianoko biztanleei beren interesak defendatzea, Udaletik Europara. «Eta hori dena dago jokoan hautetsontzietan datorren igandean. Horregatik, Manuel Velascori, Cristina Gonzálezi, Josep Borrelli eta Eider Gardiazabali bozkatu behar diezue», esan du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, halaber, Juan Manuel Piñuel oroimenera ekarri du. ETAk hil zuen guardia zibil hura, Legutianoko kuartel-etxean bonba bat jarri zuenean. «Herriaren Etxea irekiko dugu duela gutxira arte herri honetan aztarnarik mingarriena goresten zuten lotsagarriak gorabehera. Mina sortu zuten tokian ETAri eskerrak emateko pankartekin. Hemen ondoan. Metro batzuetara. Bizitza zapuztu bat, Juan Manuel Piñuelena, bidegabe hildako zerbitzari publiko batena. Legutianok pertsonen duintasuna aldarrikatzea behar du. Aniztasuna behar du. Eta Herriaren Etxe hau, etxe sozialista guztiak bezala, elkarbizitzarako espazio berri bat da», azpimarratu du.

Bestalde, Cristina González Arabako diputatu nagusiak gogorarazi duenez, Legutianon Herriaren Etxea inauguratuz, sozialistek «aukera izango dute askatasun-espazio batez gozatzeko, sozialista izatea zaila zen toki batean beti izan ez duguna». Horrez gain, inauguratu aurretik egoitzari egin dizkioten pintadak deitoratu du.