Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldi politikoa José Luis Ábalosekin

Idoia Mendia: «Guri esker, ekonomiaren aurrerapena eta elkarbizitza kolokan jarri dituen erabakirik ez du hartu Euskadiko Gobernuak»

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, sozialistek Eusko Jaurlaritzan parte hartzeko erabakia hartzeak Euskadiko Gobernuaren ekintza birbideratu du, eta, horri esker, Gobernuak ez du amore eman tentazio subiranisten aurrean. «Euskadiko Gobernua denona izatea lortu dugu, eta, guri esker, halaber, ekonomiaren aurrerapena, zerbitzu publikoak eta elkarbizitza kolokan jarri duen erabakirik ez du hartu», azaldu du.

Idoia Mendia idazkari nagusiak Espainiako Gobernu sozialista nabarmendu du ere bai José Luis Ábalos ministroarekin eta Bilboko zein Bizkaiko hautesgaiekin, Alfonso Gilekin eta Teresa Laespadarekin, hurrenez hurren, egindako ekitaldi batean. «Batzuek ezkutatu nahi badute ere, eta atsegin ez badute ere, Pedro Sánchezek zazpi hiletan Rajoyk zazpi urtetan baino gehiago egin du. Gehiago egin ez ezik, herrialde hobea egiten ari da. Herrialde txukuna, herritarrek merezi dutena. Berreskurapen sozialarena, etsipena atzean utzi eta politika beste era batera egin daitekeenaren itxaropena duena. Posible eta ezinbestekoa da inor atzean ez uztea», adierazi du.

PPk eta Ciudadanosek ultraeskuinarekin Andaluzian eginiko itunari dagokionez, PSE-EEren idazkari nagusiak deitoratu du alderdi biek nahiago izan dutela boterea andaluziarren eskubideak baino. «Autonomiaren gainetik egin dute. Zerbitzu publikoen gainetik. Memoria historikoa eta biktimen duintasuna zapaldu dute. Gizartearen eta familiaren ikuspegi garaikidea eta modernoa baztertu dute. Eta, gainera, berdintasunaren oinarrizko printzipioa zalantzan jartzen hasiak dira. Emakumeok erabat libre izateko eskubidea dugu, kalera beldurrik gabe irtetekoa edo bikotekidea etxera itzultzekoa. Inork ez dezala egia apaindu! Kolokan dago emakume eta gizon libre eta berdinez osatutako etorkizun zuzena! Kolokan daude gure eskubide eta askatasunak!», esan du.