Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #IdoiaSarean

Idoia Mendia: “Nazionalismoen aurrean, Euskadik lankidetza eta lerrokatutako politikak behar ditu; ezin du bakarrik irten krisi honetatik"

• PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du “lankidetzak eta Europako lan komunak” “aukera batean” bihur dezakeela pandemiak sortutako egoera
• Eider Gardiazabalek Pedro Sánchezen Gobernuak eta Europar Batasunak eman duten erantzuna nabarmendu du

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la reunión telemática con la europarlamentaria Eider Gardiazabal. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Covid-19aren pandemiaren aurrean “abertzaleen erantzunaren" arriskuaz ohartarazi du gaur, eta Euskadik krisi honetatik ez duela bakarrik irtengo adierazi du; aitzitik, "lerrokatutako politika batzuen” beharra defendatu du maila guztietako erakundeetan. “Ezin gara aritu batzuk besteak baino hobeagoak garela pentsatzera jolasten, eta bai Europarako bai Espainiarako balio du horrek. Ikusi besterik ez dago zer bide ari den hartzen Estatu Batuetan Donald Trumpen diskurtsoa. Guztien arteko lankidetzaz baino ez dugu aurrera egingo”, adierazi du.

 

❌Ezin gara aritu batzuk besteak baino hobeagoak garela pentsatzera jolasten, eta Europarako nola Espainiarako balio du horrek. 

❌Ikusi besterik ez dago zer bide ari den hartzen Estatu Batuetan Donald Trumpen diskurtsoa. 

✅Guztien arteko lankidetzaz baino ez dugu aurrera egingo.#Idoiaenred pic.twitter.com/ZgXEea0qkk

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 2, 2020

 

Idoia Mendiak hausnarketa horiek egin ditu Eider Gardiazabal europarlamentariarekin burututako bilera telematikoan. Bilera Ramón Rubial Fundazioak antolatu du “Suspertzerako solasaldiak” zikloaren barruan. #IdoiaSarean ekimenaren harira programatutako lehen hitzordua izan da, eta gizarte, ekonomia eta politika arloko solaskideekin hartu-emanei berrekiteko eta Covid-19ak sortutako krisiari konponbideak bilatzeko ekintza sorta bat da.

Buruzagi sozialistak Europako proiektuak duen garrantzia azpimarratu du eta gogora ekarri du Europar Batasunak Ekonomia Berreskuratzeko Planaren bitartez baliabideetan indarrean jarriko duen "mobilizazio izugarria”.  Ildo horretan, poztu egin da Europaren jarrera aldaketaz, bere ustez “aurreko krisian austerizidioarekin zigortu baikintuen”. Balioan jarri du, halaber, Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen eginkizuna, “diru hori urtea amaitu baino lehen Espainiara iristearren lanean" ari delako.

Horrez gain, krisiarentzako konponbideek "hari komun bat eta koherentzia bat" izan behar dutela adierazi du, “inor ez dadin gera atzean”, eta azpimarratu du “proposamen sozialista lankidetzazko politikaren eta lasaitasunaren aldekoa dela”, “zarata ateratzera besterik zuzentzen ez direnen aldean” hori delako "eraginkorrena”. Eta "krisi hau aukera batean bihurtzeko beharra" azpimarratuz amaitu du, haren hitzetan "soilik aliantzekin eta zeharkako proiektu estrategikoak sortuz, guztiok batera lan eginez, Europan batuta, irtengo dugulako indartuta".

Eider Gardiazabalek, Ramón Rubial Fundazioko presidente eta Europako Talde Sozialistaren Aurrekontuen arduradun denak, “hasi Europako Kontseilutik eta udaletaraino, erakunde guztiek koordinaturik lan egitearen” garrantzia azpimarratu du, eta esan du “pandemia honen aurrean inor prestaturik ez egon arren gure Gobernuak erreakzionatzen jakin duela, Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera gisako neurriekin.

Susperraldiari aurre egiteko Europak onartzea erabaki duen neurri "berritzaileak” ere aipatu ditu, “kanpoko enpresentzako zerga berriak sortzea edo erkidegoko zorraren bidezko finantzazioa”, kasu.