Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Idoia Mendia

Idazkari Nagusia

Bilbon jaion nintzen 1965ean, ezkonduta nago eta bi seme-alaba ditut. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna naiz, eta Amsterdameko Unibertsitatean nazioarteko eta europar harremanen graduatu ondokoa egin nuen.

Bruselan denboraldi batez Europar Batzorderako lan egin ondoren, 1994an Bilbora itzuli nintzen. Bilbon nire abokatu-bulegoa ireki, eta abokatu lanari ekin nion.

27 urte nituela PSE-EEn afiliatu nintzen, eta 37 urterekin, 2002. urtean, politikan hasi nintzen eta Eusko Legebiltzarrean aulki bat izan nuen. Hurrengo urtetik aurrera, lan hori eta Barrikako zinegotzi lana bateratu nituen. 2009era arte egon nintzen Barrikako udalean, urte hartako hauteskundeetan Euskadin aldaketa gertatu zen arte.

Patxi Lopezen gobernuan bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu lanak egin nituen, eta bi hilabetez, Herrizaingo sailburu izan nintzen Rodolfo Aresen ordez.

Sailburu gisa, ondoko helburu nagusiak izan nituen: Justizia modernizatzea, Administrazioa erreformatzea eta gardentasunaren aldeko apustu ausartagoa egitea. Nire agintaldian, Open Data jarri genuen abian (http://opendata.euskadi.net), alegia, Eusko Jaurlaritzaren datu publikoetara sartzeko ataria (berriz erabiltzeko moduko formatuan).

2014ko irailean bizitzako ardurarik nagusiena gain hartu nuen Euskal Sozialisten idazkari nagusi hautatu nindutenean nire Alderdiak egindako lehen hauteskunde primarioetan (botoen % 85,6 lortu nuen).