Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Idoia Mendia: “Estatutuaren erreforman, nazionalisten irtenbideek pluraltasuna blokeatzen dute”

PSE-EEko idazkari nagusiak Batzorde Nazionalean azpimarratu du Pedro Sánchezek euskal sozialismo osoaren babes berariazkoa duela gobernagarritasunerako akordioak bilatzen

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Estatutuaren erreformarako EAJk proposatzen duen irtenbidea onartzeak abertzaleen aldarrikapenak onartzea eta Euskadiren ezaugarri den pluraltasuna blokeatzea esan nahi duela: “Diagnostikoak partekatzen ditugu, baina ez ditugu partekatzen irtenbide nazionalistak, pluraltasuna blokeatzen dutelako”. PSE-EEren Batzorde Nazionalak Bilbon burutu duen bileran, Mendiak azaldu du berak zuzentzen duen talde politikoa dela, hain zuzen, eskubideak eta pluraltasuna bermatzen dituena. Eta euskal autogobernua erreformatu beharra aldeztu du, gainerako erkidegoek egin duten moduan, baina planteamendu partikularrik ezarri gabe, ordea, horregatik.

Urte oso intentsu bati amaiera ematera goaz, eta 2020koa ere halaxe dator. Euskal Sozialistok prest gaude aurre egiteko agertzen diren erronkei. Nazionalismoaren ezkerreko alternatiba gara. Ezker koherentea gara. 
[10/10] pic.twitter.com/dezz7RIzRq

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) December 16, 2019

“Gure autogobernuak egunean jartzea merezi du, baina sozialistak ez gara abertzaleak. Inork ezin digu onartzea eskatu geureak ez diren postulatuak. Ez dugu horrelakorik egingo, noiz eta gizarte plural batean askatasuna irabazi dugunean. Eraikitako guztia eraitsia izan ez dadin bermatzea, hori bai egingo dugula, eta baita lana ere eraikitzeko geratzen zaigun guztia elkarbizitza hobe, integratuago eta aurreraikoagoaren espazioa izan dadin”, azaldu du. 

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak EAJen eskariek eta erabakitzeko eskubidearen gainean dituen planteamenduek sortzen dituzten trabak nabarmendu ditu, baina baikorra izatea nahi du.  “Adituen batzorde batek nahiko era zabalean partekatua den testu bat utzi digu, eta badago aurrera egiteko aukera bat. EAJk badaki zein den arazoa. Dena dela, baikorra izan nahi dut, guztiak geure aurrekoen parean egongo direla pentsatuta”, adierazi du Ramón Rubial bezalako historikoek Gernikako Estatutua idazteko erakutsi zuten prestutasuna gogoratuz.

Idoia Mendia zoriondu egin da sozialistei erabaki-eremu guztietan aurrerapen eta elkarrizketarako agertzen zaien espazioa sendotzeko duten aukeragatik. “Euskal herritarrek nahi dute euren gobernu guztiak, hasi udaletatik eta Europaraino, aldundi zein Espainia nahiz Euskadiko gobernuetaraino, abian egon daitezela kalitatezko enpleguaz, iraultza digitalaz, larrialdi klimatikoaz, emakumeen erabateko berdintasunaz arduratzen. Gobernu horietan guztietan sozialistak egongo dira, gizarte plural eta askotarikoa kudeatzen, egun arazoak korapilatzen diren tokian irtenbideak bilatzen”, esan du.

Espainiako gobernagarritasunerako negoziazioei buruz, hau esan du Mendiak: “Pedro Sánchezek euskal sozialismoaren babes berariazkoa du, hitz egiten dugun bakoitzean ari natzaio hori esatean, eta babes garbi hori Batzorde Nazional honetan agerian utzi nahi dut”.

PSE-EEko idazkari nagusiak hau gaineratu du: “Konfiantza osoa dugu Gobernu aurreraikoi eta elkarrizketazalea, Espainiaren aniztasuna ulertuko duen eta kudeatzen eta horren buru izaten jakingo duen Gobernu bat lortzeko zabaldu duen prozesu negoziatzailean. Erabateko konfiantza dugu Pedro Sánchezen eta Miquel Icetaren apustuan elkarbizitzarako, Kataluniak utz diezaion inkomunikazioaren eta enfrentamenduaren begiztari. PSE-EEk erabat partekatzen du gure ikazkari nagusia buru delarik guztiok kabituko garen Espainia bat lortzeko PSOEren estrategia”.

Kongresuen arteko zuzendaritza organo gorenaren aurrean egindako hitzaldian, Mendiak 2019ko hauteskundeetan lortutako emaitzak azpimarratu ditu. "Gugan konfiantza izan dutenek badakite garai hegazkor hauetan apustu segurua eta koherentea garela, euren egonkortasunarekin konprometituta gaudela, elkarbizitza arriskuan jartzen duten bide ausartetatik ez garela desbideratzen. Hortaz, bada, uste dugu kanpainan egindako ahaleginak merezi izan duela, baita azken bost urte eta erdian egindako lanak ere", adierazi du.

"Euskadik soseguzko aro bat bizi du, eta euskal gizartea lasaiago sentitzen da, sozialistok bagenekielako, inor ausartzen ez zen garian, zein zen gure erantzukizun historikoa. Ez genuen utzi ez hauteskunde-larrialdiek ez inolako presioek eraman gintzaten. Euskadik espero zuen ezker arduratsu eta erabilgarria garela erakutsi ahal izan dugu berriro ere", nabarmendu du.

Hauteskunde autonomikoak. Idazkari nagusiak azaldu duenez, PSE-EE "modu kontzientziatsuan" ari da prestatzen hauteskunde autonomikoak, eta harro agertu da sozialisten hautagaitzaren buru izan daitekeelako. "Militantzia nigan jartzen ari den konfiantza itzela eskertu nahi dut berriro. Erronka bat da, garai nahasietan alderdia zuzendu ondoren, alderdia etorkizuneko Euskadiren lidergora zuzentzeko aukera neuri eskaintzea", adierazi du.

Eta berdintasuna bezalako arloetan PSE-EEk duen konpromisoa azpimarratu du. “Segurtasun-sarea gara, bakoitza nondik datorren eta bere bizilaguna nola sentitzen den galdetzen ari ez garenontzat; erronka demografikoei, teknologikoei eta ekologikoei nola heltzen diegun, laneko babesgabetasuna nola mugatzen dugun, emakumeek gizartean dagokien lekua hartzea nola lortzen dugun galdetzen dutenentzat. Berdintasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan ezagututako ezkerra gara. Sendotasun horrekin ari gara lantzen etorkizuneko Euskadi horretarako hauteskunde-proposamena", esan du.