Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Idoia Mendia: “Transferentzien egutegiak agerian uzten du abertzaleen biktimismoa, eta Estatutua bizirik dagoela eta baliagarria dela berresten du”

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du Alderdia “legea beteko denaren eta Gizarte Segurantza hautsiko ez denaren eta pentsioak arriskuan jarriko ez direnaren bermea” dela.
Fernando Buesa gogoratu du haren erailketaren 20. urtemugan eta azpimarratu du sozialistek “Estatutua defendatu genuela ETAk hiltzen gintuen bitartean”
Batzorde Nazionalak aho batez onartu ditu apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautagaiak

1. argazkia
Idoia Mendia, al inicio del Comité Nacional. | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistak gara Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean transferentzien egutegia beteko denaren bermea:
✅legearekin bat eginez
✅Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra hautsi gabe
✅pentsioak arriskuan jarri gabe#IdoiaTaldea pic.twitter.com/bE6xjTmcdu

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 21, 2020

 

 

 

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu du Gobernu Zentralaren eta Jaurlaritzaren artean Estatutua oso-osorik betetzeko transferentzien gainean adostutako egutegiak agerian uzten duela abertzaleen biktimismoa eta errealitatera itzultzen gaituela. “Estatutua bizirik dagoen eta balio digun errealitate batera; modernizatu egin nahi dugu horregatik sozialistak, baina baliagarria da. Estatutua legea da, eta sozialistok legea betearaziko dugu, legea beteko denaren, Gizarte Segurantza hautsiko ez denaren eta pentsioak arriskuan jarriko ez direnaren bermea gara”, azaldu du.

 Apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautagaiak eta programa berretsi duen PSE-EEren Batzorde Nazionalaren aurrean, Idoia Mendiak adierazi du posible dela Estatutua indarrean izatea, "sozialistek erreskatatu egin dugulako eta baliagarri egin dugulako". “Eta hura defendatzeagatik ETAk hiltzen gintuenean ere defendatu egin genuelako”, erantsi du. Horren harira, Fernando Buesa gogoratu nahi izan du erail zutela 20 urte betetzen diren bezperan, eta baita “Estatutu hau defendatzeagatik eraildako eta jazarritako beste hainbat adiskide” ere, euren oroimena “inoiz baino biziago den unean”.

 Datorren hauteskundeei begira, Euskal Sozialistak apirilaren 5eko hitzordura eramango duten taldearen eta programaren balioa azpimarratu du, eta horien helburua dela “atzerapauso bakar bat ere ez ematea egonkortasunean, bizikidetzan nahiz berdintasunean”. “Hori da euskal herritarrek jokoan dutena. Hauteskunde orokorretan nola, hauteskunde autonomikoetan ere sozialisten indarra bikoiztea lortu behar da. Hori da aurrera egiteko bermea”, erantsi du.

 Idoia Mendiak gogoan izan ditu eta elkartasuna adierazi die Zaldibarko zabortegian lurperaturik diren langileen senideei eta herriko, Eibarko eta Ermuko bizilagun guztiei. Esan du han egongo direla herritarrekin lanean, “orain arte egon diren bezala”, Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Miguel de los Toyos eta Txitxo Abascal alkateak, eta gainerako alderdiei eskatu die ez dezatela erabili tragedia hori kanpaina egiteko. “Guk ez dugu egingo, ez gara jendearen beldurretan zirikatzen hasiko, beste batzuk egiten duten bezala. Guk kanpaina egiten jarraituko dugu, konponbideak proposatuz”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak “Euskadin lasaitasunik handieneko aldia lortu duen alderdi batek eskaintzen duen segurtasuna" azpimarratu du, eta esan du hori dela “aurrera egiten segitzeko bermea”. Horregatik, dei egin die “sozialisten boto-papera hautatu zuten herritarrei”, Euskadin ere gauza bera egin dezaten eta “inor bazterrean utzi gabe eskutik helduta aurrera egiten duen gizon eta emakume aske eta berdinen" proiektu bat babes dezaten.

 Gero, Pedro Sánchezen Gobernu sozialistaren politikekin baina baita “Nazio Batuek aldezten duten agenda unibertsalarekin” ere “lerrokaturik” dagoen programaren edukia nabarmendu du. Hori da guztiok elkar ulertzen dugun hizkuntza, alegia pobrezia desagertzearena, krisialdiko galtzaileak berreskuratzearena, berdintasunaren eta iraultza teknologiko eta teknologikoaren aniztasunarena”, zehaztu du.

Horrez gain, balioan jarri du legegintzaldian “duela lau urte aurkitu zuen baino Euskadi hobeago bat utzi duen” taldeak egindako lana. “Noraezean zihoan Gobernua astindu eta agenda sozialaren bidean jarri dugu", adierazi du, eta Gazteriaren Legea, Biocruces, Eibarko ospitalea edo Etxebizitza Legearen garapena bezalako egitasmoak aipatu ditu.