Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Agenda soziala eta ekonomikoa

Down Sindromearen Fundazioak «eskubide osoko herritarrak garatzeko» egindako lana azpimarratu du Idoia Mendiak

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, ha visitado esta mañana la Fundación Síndrome de Down y Otras Discapacidades Intelectuales del País Vasco (FSDPV), que tiene su sede en Bilbao, acompañada por la Diputada de Empleo, Inclusión Social e Igualdad de la Diputación de Bizkaia, Teresa Laespada, y la portavoz del grupo parlamentario socialista en materia de Empleo y Política Sociales, Gloria Sánchez | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur goizean bisitatu du Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioa (EHDSF), Teresa Laespada Bizkaiko Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatuarekin eta Gloria Sánchez Enplegu eta Politika Sozialak arloko legebiltzar-talde sozialistaren bozeramailearekin batera.

Fundazioak laguntza-programak eskaintzen dizkie adimen-urritasuneko pertsonei beren bizitzako aro denetan: tratamendu orokorra (0 eta 12 urte bitartean), lan-prestakuntza eta helduen bizitza autonomorako prestakuntza. Idoia Mendiak nabarmendu duenez, Fundazioak «asistentzia-ereduaren alde egin beharrean, pertsonei laguntzearen alde jotzen du, beren burua eskubide osoko herritar garatzea lortzeko».

«Desberdintasunen aurka egiteaz aritzen garenean, denontzako herrialde bat eraikitzeaz ari garenean, adimen-urritasuna duten pertsonez ari gara ere bai. Beren bizitza-proiektua garatzen lagundu behar diegu, gaur egungo mundurako prest egon daitezen; ez asistentziaren ikuspegitik, baizik eta laguntza eraginkorra emanez: prestakuntza egokitua emanez, lan-merkaturatuan sartuz, enpresen inplikazioarekin... Eskubide osoz sartuz gizartean, haiek ere haren parte direlako eta asko eman dezaketelako», azaldu du.

Topaketan zehar, zeinetan María Iturriaga Hidalgo EHDSFaren presidenteak eta Oscar Seoane Icaran kudeatzaileak ere parte hartu duten, ordezkari sozialistek Fundazioaren instalazioak ezagutu dituzte: eguneko zentroa (Begoñako Ama), lan-prestakuntzako ikasgelak, nerabeentzako bizitza autonomorako prestakuntzakoak, logopedia, irakurketa eta kalkulukoak zein Arreta Goiztiarreko Zentroa.