Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena

Idoia Mendia: “Gernikako Estatutuak garai oso zailetan elkarrekin bizitzeko balio izan digu, eta bakoitza nahi duen bezala sentitzea bermatzeko”

PSE-EEk zorion-bideo bat argitaratu du sare sozialetan Estatutua onartu izaneko 40. urteurrenaren harira eta igande honetan ‘Aldaketako Gobernuaren' 10 urteen oroitzapen-ekitaldi bat burutuko du, Estatutua berreskuratu egin baitzuen nazionalistek hiltzat eman ondoren.

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendiak bideo baten gogorarazi du Gernikako Estatutuak –gaur betetzen dira 40 urte hura onartu zela– oso garai zailetan elkarrekin bizitzea ahalbidetu izan duela, ETAren terrorismo garaian, eta bakoitzak nahi duen bezala pentsatu eta sentitzea bermatu izan duela aniztasuna ezaugarri duen hemengoa bezalako gizarte batean.

“Autogobernuak geure baliabideak administratzeko, zerbitzu publikoak bermatzeko eta geure eskubideak egikaritzeko aukera ematen digu. Baina, are garrantzitsuagoa, “Gernikako Estatutuak elkarrekin oso garai zailetan bizitzeko balio izan digu, eta bakoitza nahi duen bezala sentitzea bermatzeko”, azaldu du.

Euskal Sozialistek 1979ko urriaren 25eko data garrantzia oroitzen duten bideo honetan Idoia Mendiak zorionak ematen dizkie Gernikako Estatutua egiten parte hartu zuten guztiei, baina baita frankismoaren diktadura eta errepresioa jasan zutenei eta terrorismoari aurka egin ziotenei ere.

“Hau guztiau, zehazki, orduan eta urteak joan urteak etorri ahalbidetu zutenei, diktadura eta errepresioa jasan zutenei eta ETAren izuaren aurrean erresistentzia erakutsi zutenei zor diegu. Nik, Gernikako Estatutuaren 40. urteurren honetan, akordio horien protagonista izan ziren guztiak gogorarazi nahi ditut. Zorionak Estatutua, Zorionak Euskadi!, adierazi du.

Bideoan jasotzen diren Idoia Mendiaren hitzak Bilboko Hotel Carlton-en aurrean daude grabatuta, hots, lehen Euskal Gobernua izan zenaren egoitzan. Egundo irudiak behinolakoei gehitzen dira, tartean bozketa-eguna, kontaketa eta emaitzen ospakizuna, Ramón Rubial eta Txiki Benegas bezalako euskal buruzagi historikoak bertan agertuz.

Autogobernuari buruzko PSE-EEren ospakizunei igande honetan, urriaren 27an, emango zaie amaiera Ramón Rubial Fundazioak antolatutako ekitaldi batekin, eta Estatutuaren erreferendumeko 40 urteak eta Patxi López lehendakariaren Gobernuak, aldaketaren Gobernuak, indar nazionalistek hiltzat jo zuten arau hau erreskatatu zuteneko 10 urteak oroitzeko.

 

Gaur 40 urte, euskaldunok elkarrekin bizitzeko ados jarri ginen. #Estatutuaren onarpenak egun gozatzen dugun Euskadi sozialaren oinarriak ezarri zituen. 
Autogobernuari esker, euskaldunok lortu dugu politikoki egituratzea eta herri bezala aurrera egitea. #40añosEstatuto pic.twitter.com/oEtRNn66Ac

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 25, 2019