Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa ETB1ean

Idoia Mendiak gobernuen arteko “lankidetzara” deitu du eta "denok norabide berean joateko” eskatu du

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu du euskal eta espainiar gobernuen “lehentasuna” koronabirusaren kontrako borrokan “lankidetzan” aritzea dela, eta zenbaitzuei kritikak alde batera uzteko eskatu du “denok norabide berean joateko”. Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik hilabete bete denean, Idoia Mendiak “gauzak perspektibaz begiratzea” eskatu du ETB1eko Egun On Euskadi programari egindako elkarrizketa batean, denborak erakutsi duelako “positiboa” izan zela Pedro Sánchez presidentearen erabakia, “koronabirusaren kontrako borrokan abiadura hartzea” ahalbidetu baitu.

1. argazkia

Krisi honi aurre egiteko Espainian gobernu aurrerakoi bat izateagatik poza adierazi ondoren, buruzagi sozialistak administrazio ezberdinen arteko “lankidetzaren eta lana batera egitearen” garrantzia azpimarratu du, eta kritikatu egin du sailburu batzuk komunikabide batzuetan solaskide balira bezala agertzea”. Horren ildotik, “155 estali” baten edo “hibernazio ekonomikoaren” adierazpenak edo Pedro Sánchezi Osasun sailburuak berak erabili baino egun batzuk lehenago maskarilla bat erabiltzeagatik egindako kritikak aipatu ditu.

🔴 @IdoiaMendia: "Hurrengo asteetan hartuko diren erabakiak garrantzitsuak izango dira herritarren ongizatea bermatzeko. Ekonomiaren suspertzea lehentasuna izan beharko da behin pandemia egoera atzean uzten dugunean."

📺 https://t.co/SkcsXZYwuh#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/EVWUlplUvZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) April 15, 2020

 

Bere iritziz, mota horretako adierazpenak "ez dira egoeraren araberakoak", erakundeetako buruen artean proposamenak eta iruzkinak igortzeko beste barne foro batzuk daudenean. “Herritarrei mezu garbi bat helarazi behar diegu, gobernuen artean lankidetza dagoela erakutsiz. Denok norabide berean joan behar dugu”, esan du. “Erantzukizunez jokatu behar da, fokua garrantzitsuenean jarriz. Badakit guztien (Sánchez presidentea, Urkullu lehendakaria...) aldetik lankidetza dela lehentasuna. Beste kontu bat da iritziak ematea. Baina ziur nago bi gobernuek hartzen dituzten erabakiak egokienak direla pandemiaren kontra borrokatzeko”, adierazi du.

Ildo beretik, buruzagi sozialistak Pedro Sánchezek bultzatutako Monkloako akordio berriak defendatu ditu eta guztien aldetik erantzukizunez eta eskuzabaltasunez aritzeko deia egin du. “Ez da politikoek euren interesei begiratzeko unea. Eskuzabalak izan beharra dago. Denok geure onena jarri beharrean gara, proposamenak egiteko, eragile ekonomiko eta sozialekin akordioak bilatzeko... Une hauetan ikusten da zer-nolako politikoak ditugun eta zeintzuk erantzuten duten behar den moduan”, erantsi du.