Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Euskadiko Elikaduraren Clusterraren etorkizuneko erronkak aztertu ditu

1. argazkia
Idoia Mendia analiza los retos de futuro con el Custer de Alimentación de Euskadi Foto | Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia Euskadiko Elikaduraren Clusterraren instalazioetan izan da gaur. Bertako zuzendariak, Jon Ander Egañak harrera egin dio. Idoiarekin batera Sonia Pérez eta Jon Azkue egon dira, PSE-EEren Politika Ekonomikoko eta Industriako arduradunak, hurrenez hurren. Bilera hori Euskal Sozialistak agintaldiaren hasieratik eragile sozioekonomikoekin egiten ari diren bilera sortaren barrukoa izan da.

Elikaduraren euskal sektorearen egoeraz eta etorkizuneko erronkez aritu dira. Sektore horrek, elikadura-merkataritza eta -turismoa barne harturik, Euskadiko BPGaren % 10,6 osatzen du, eta 96.000 pertsonari baino gehiagori emanten die enplegua (barne hartzen ditu hornitzaileak, eraldaketa, merkaturatzea eta banaketa). Alde biek nabarmendu dute sektorea nazioartekotzearen aldeko apustua garrantzia handikoa dela.