Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Immigraziorako Euskal Estrategia 2020. urteari begira gaurkotzea bultzatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0244]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Immigraziorako Euskal Estrategia 2020. urteari begira gaurkotzea bultzatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11/11/02/01/0244]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Inmigraziorako Euskal Estrategia berri bat egiten, iragan irailaren 6ko Euskadiko herritar etorkinen Integraziorako eta Partehartze Sozialerako Foroaren bileran aurreratu bezala.

Hori dela eta, estrategia berriaren lanketan, kontuan izango da aniztasunaren kudeaketaren alorrean euskal politika publikoen ebaluazioa, kontuan harturik politika horien beharrezko tranbertsalizazioa.

2.- Eusko Legebiltzarrak, inmigraziorako estrategia berri horren baitan, berretsi egiten du beharrezkoa dela egituraketa, artikulazioa eta erakundearteko adostasunak indartzea, hala nola gizarte zibilean inplikatutako eragileen partehartzean sakontzen jarraitzea.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio behin Estrategia landuta Eusko Legebiltzarrari igorri diezaiola.