Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ahed Tamimi adingabe palestinar espetxeratuari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0311]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ahed Tamimi adingabe palestinar espetxeratuari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0311]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak: 

  1. Ahed Tamimi eta egoera berean dauden pertsona guztiak berehala askatzea eskatzen du.
  2. Horrelako gehiegikeriak epaitzeko auzitegi militar israeldarrak berehala desagertzea eskatzen du.
  3. Federica Mogherini Kanpo Gaietarako Batasuneko Goi Ordezkariaren ahaleginak babesten ditu, eskualdean behin betiko bakea bilatuko duen elkarrizketa lortzeko, eta EBren Palestinarentzako 42,5 milioi euroko laguntza berriak babesten ditu, 2018/1/31n onartutakoak.
  4. Berresten du EBren konpromisoaren funtsa bi estaturen konponbidea dela, zeinak Jerusalen izango baituen Israelgo eta Palestinako hiriburu, Osoloko Akordioek eta nazioarteko legeek aurreikusi bezala, bereziki, NBEko Segurtasun Batzordearen ebazpen anitzak.
  5. Gogora dakar NBEko Segurtasun Batzordearen 478. Ebazpena, 1980/8/20koa, urte bereko Israeleko Legea gaitzesten duena, zeinak unilateralki Jerusalem deklaratzen baituen Israelgo Estatuko hiriburu “betierekoa eta zatiezina”. Era berean, gogora dakar baita ere NBEren Batzar Orokorraren Ebazpena, iragan 2017/12/21ekoa, zeinak berresten baituen Jerusalemgo azken estatutua negoziatzaileek adostu behar dutela.