Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0276]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0276] 

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak salatu egiten du Espainiako Gobernuak sistematikoki errekurritzea Ganbera honek onartutako legeak Konstituzio Auzitegiaren aurrean, posizio birzentralizatzailean, konstituzio-aurkakotasuneko eta eskumen-gatazkako errekurtsoak aurkeztuz eta sistematikoki eskatuz, kasu guztietan, Euskal Erakundeen arau edo jardueren epaitegiz kanpoko suspentsio automatikoa. Izan ere, modu horretan zalantzan jartzen baita Gernikako Estatutuan aitortutako eskumenen ariketa.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Ganbera honetan onartutako legeak defendatzen. Horretarako, alegazioak aurkez diezazkiola Espainiako Gobernuak aurkeztutako Konstituzio-aurkakotasun errekurtsoei. 

3.- Eusko Legebiltzarrak espainiar Estatuko Gobernuari hertsatuki eskatzen dio mekanismoak artikulatu ditzala, ahalbidetuko dutenak Konstituzio Auzitegi plurala eta orekatua osatzea ideologiei eta lurraldeei dagokienez.