Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ENMIENDAS

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote interpelazioaren ondorioz egindako MOZIOARI, Katalunian hurrengo hilabeteetan sortuko den egoera berriari dagokionez gobernuak dituen asmoei buruz. (11\11\03\00\0025)

José Antonio Pastor Garridok, Socialistas Vascos-Eusko Sozialistak taldearen bozeramaileak, OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten dio interpelazioaren ondorioz egindako MOZIOARI, Katalunian hurrengo hilabeteetan sortuko den egoera berriari dagokionez Gobernuak dituen asmoei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da.

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Jaurlaritzak adierazi du:

  1. Kataluniaren eta Espainiako gainerako autonomia erkidegoen arteko harremana 2010. urtetik konponezina bihurtu da, hain zuen ere, Konstituzio Auzitegiak 2006an katalanek bozkatutako Estatut-a aldatu zuenetik. Gainera, PPren ausartegizko jarrera erabakigarria izan zen zentzuzko akordio bat desegiteko.
  2. Kataluniako eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan elkarrizketa serio bat aurrera eramateko, auzi hori bideratze aldera.
  3. Kataluniako Gobernuak eta hari babesa ematen dion gehiengo independentistak aldebakarreko eta legez kanpoko bidea aukeratu dute. Beharrezkoa da gogora ekartzea hemen dagoeneko, eta agindu honen bitartez, urratu direla Parlament-eko Erregelamendua, oposizioaren eskubideak, Kataluniako Estatuta eta Espainiako Konstituzioa.
  4. Aldebakarreko eta legez kanpoko bide hori porrotera dago bideratuta, eta, bestalde, Estatuko botereen jarduketa dakar, legez kanpokotzat jotzen den erreferendum bat egitea ekiditeko. Bide hori honako hauek jotzen duten legez kanpokotzat: Kataluniako Parlamenteko letraduak, Kataluniako Consell de Garanties Estatutàries-ek, Konstituzio Auzitegiak eta Europako Kontseiluaren Veneziako Batzordeak.
  5. Beste batzuk minimizatzen zuten "trenen talkaren" auka gaude. Guk beste bide bat defendatzen jarraitzen dugu: elkarrizketaren bidea, negoziaketarena eta itunena. Planteamendu horri tamalez ez zaio jaramonik egin eta ohartarazitako trenen talka hori iritsi da.
  6. Elkarrizketa politikoa da bide bakarra, kale itsu honetatik ateratzeko lagungarria baita. Alde batetik, Katalunia, autogobernuari eta finantzaketari dagokionez, irabazten ateratzeko, eta, bestetik, Espainia estatu federal bat bihurtzeko. Proposatzen dugun itunak erreforma konstituzional federal batean amaitu beharko luke, herritarrek bozketa bidez erabaki ahalko luketena. Bartzelonako Adierazpenean gure proposamenaren elementu nagusiak biltzen dira, eta positiboki baloratzen dugu Diputatuen Kongresuan sustatutakoa, hau da, Parlamentuko batzorde bat sortzearena, auzi horiei guztiei ekiteko.
  7. Momentu hauetan Kataluniako eta Espainiako Gobernuei eskatzen diegu guztiei zorigaitzera garamatzan eskalada geratzea. Kataluniaren eta Espainiako gainerako autonomia erkidegoen arteko harremanaren arazoa konpontzeko irtenbidea ez da auzitegietatik etorriko, baina legediarekiko errespetuak guztiok behartzen gaitu. Estatuak legez kanpoko erreferendum bat egiteari uko egiten badio, horrek ez ditu mugatu behar inola ere eztabaida politikoa eta Konstituzioan emandako eskubideak.
  8. Horregatik guztiagatik Kataluniako Gobernuari legez kanpokoa den erreferendum bat antolatzeari uko egitea eskatzen diogu, uko egite horren bitartez, elkarrizketa- eta negoziaketa-prozesu azkar bati hasiera eman ahal izateko. Prozesu horietarako indar politiko katalan eta espainiar guztiei dei egingo zaie. Espainiako Gobernuari eskatzen diogu arazo politikoari erantzun politiko bat ematea, arazo politiko horrekiko Estatuaren erantzun bakarra botere judizialak eman dezakeela uste izan gabe. Puigdemont eta Rajoy presidenteek hilabeteetan egin ez dutena egin behar dute, hitz egin, alegia.
  9. Irtenbide demokratiko bat bilatzeko konpromisoa daukagu, planteatutako arazoekin hitzartutakoa, eta erakunde eta alderdi guztiek norabide honetan ekarpen positiboak egitea nahi dugu.
  10. Lasaitasuna eta barealdia eskatzen ditugu. Erakunde demokratikoek egun bizi dugun hasitako gatazkari konponbide bat bilatu behar diote, eta herritarrei ez diete arazoaren irtenbidea helarazi behar. Katalanek haien eskubideak bermatuta dituzte, baita Kataluniak berak bere autonomia ere. Baina aldebakarreko eta legez kanpoko bide batean burugogor izateak arazoak ekar diezazkieke. Kataluniako eta Espainiako gobernuen erantzukizunari deitzen diogu, elkarrizketarekin berehala hasteko; izan ere, berriro diogu, irtenbide bakarra da.