Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioari, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira [11\11\03\00\0044]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Mozioari, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira [11\11\03\00\0044]

OSOKO ZUZENKETA: 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio EAEko hezkuntza-zentro guztietara zabal ditzala proiektu eleaniztunak. Proiektu horiek ezaugarri hauek izango dituzte: euskarak hezkuntza- prozesuaren ardatza izan beharko du eta  ingelesezko edo atzerriko beste hizkuntza bateko prestakuntzan hobekuntza eta aurrerapen esanguratsuak sartuko dituzte; halaber, kontuan hartuko dituzte inguru bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa eta familien hizkuntzaren aitortza. Proiektu horien helburua izango da euskaldun herritar eleaniztunak lortzea, hots, derrigorrezko eskolaldia amaitzean ikasle guztiek benetako gaitasuna izan dezatela euskaraz eta gaztelaniaz, bai eta maila nahikoa ere ingelesez edo atzerriko beste hizkuntza batean. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala irakasleen hizkuntza-eguneratzea eta hizkuntzen didaktikaren formakuntza, bereziki, hizkuntzen trataera integratu eta integralari dagokionez. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanpostuen zerrendetan beharrezko aldaketak azter ditzala, lanpostuen hizkuntza eskakizunak pixkanaka ikastetxeen hizkuntza proiektuen araberako beharretara egokitzeko. Helburua da espezialitatekoez gain, ingelesez irakasteko gaitasuna duten irakasleak sartzea.