Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gernikako Estatutuaren erreforma

PSE-EEren ustez, "onartezina" da Estatutuaren atariko tituluak "herritarren kategoriak" ezartzea "nortasunaren” arabera

Sozialistok proposamen horren aurka gaude erabat, “onartezina baita herritarren kategoriak ezartzea; izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan `herritartasun administratiboa´ dutenei eskubide zibil eta politiko berdinak aitortu nahi badizkie ere, euskal nazionalitatearen araberako bereizketa aurreikusten du”.

1. argazkia
El portavoz del grupo parlamentario SOcialistas Vascos, José Antonio pastor, en una imagen de archivo en el Parlamento vasco | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldea hitzaurrearen eta atariko tituluaren inguruko oinarrien proposamenaren aurka dago, besteak beste, marko juridikoa gainditzen dutelako, herritarren kategoriak ezartzen dituztelako beren nortasunaren arabera eta gai soziala saihesten dutelako. Azken hori, ondorioz, gure autogobernua eguneratzeko prozesuko eranskin gisa soilik geratzen da.
“Marko juridikoa gainditzen du, indarrean dagoen konstituzioaren ordenamendua jasota ez dagoen harreman mota berri bat ezartzen baitu Estatuko gainerako lurraldeekin, eta 2017ko urtarrilaren 26an Parlamentuaren osoko bilkurak emandako aginduaren arabera, marko hori errespetatu behar da”, azaldu du José Antonio Pastor parlamentuko bozeramaileak.
Euskal Sozialistok uste dugu, eskubide historikoen alde biko interpretazio baten bitartez jatorrizko subiranotasun oso bat aitortzeaz gain, aurrerago edozein aldaketa egiteko aukera ireki nahi dutela herritar gehienen nahiari helduta, eta alde batera uzten dutela hori egiteko ezinbesteko marko legala (Nafarroarekin lotuta eta barrendegiekin ere bai).
Pastorrek azaldu duenez, proposamenak “herritarren kategoriak ezartzea onartezina da sozialistentzat; izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan `herritartasun administratiboa´ dutenei eskubide zibil eta politiko berdinak aitortu nahi badizkie ere, euskal nazionalitatearen araberako bereizketa aurreikusten du”.
“Aniztasuna ezin da bermatu aitorpen-ildo baten bidez, baizik eta eskubideak legearen bidez garatuz”, gehitu du.
Euskal Sozialisten jarrera politikoa “sendoa” da proposamen horrek, Estatutu batek ere ez (Kataluniakoak ere ez) duen bereizketak nahi dituenak, gai soziala saihesten duelako. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldearen helburua da eskubide sozialak sakontzea, eta helburu horrek izan behar du “gure autogobernua eguneratzeko eragilea”.
“Bistakoa da egin dituzten proposamenek nazionalismoaren ikuspegi ezberdinak batu nahi dituztela, ez berriz, euskaldun sentitzeko era ezberdinak eta, sentimendu hori alde batera utzita, eskubide berdinak izateko nahia batu”, azaldu du Pastorrek.
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak ekarpenak egiten jarraituko du lanetan, unera arte kontuan hartu ez badira ere; izan ere, konbentzituta dago Estatutu bat lor dezakegula, zeinetan herritar guztientzako erabilgarria den autogobernua ahalbidetzen den.
José Antonio Pastorrek ohartarazi duenez, Euskal Sozialistok, lehen testu horiek ukatuz, "testu artikulatua idazteko, adituei helaraziko zaien oinarrien azken dokumentua egiten denean, boto partikular bat aurkeztuko diogu gure desadostasunak adierazteko eta lantalde horrek aintzat har ditzan".