Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Espainiako gobernu berria

PSE-EEk ospatu du Isabel Celaák hezkuntzaren bikaintasunaren eta izaera publikoaren alde duen pasioa Ministeriora iristea haren izendapenari esker

Euskal Sozialistek gogora ekarri dituzte gobernuko bozeramaile berriaren lorpenak hezkuntzaren arloan, hala nola hirueletasuna eta teknologia berriak sartzea Euskadiko ikasgeletan

1. argazkia
Isabel Celaá, Ministra de Eduación y Formación Prfoesional y portavoz del Gobierno socialista de Pedro Sánchez | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistok ospatu egin dugu gure kide Isabel Celaá Espainiako gobernuaren Hezkuntza ministro izendatu dutela, eta konfiantza osoa dugu lan hori zein gobernuko bozeramaile-lana beteko dituela arduraz eta ondo, euskal hezkuntzaren alde beti lan egin duen moduan, alegia, bereizten dion pasioaz.

Isabel Celaá Patxi Lópezen gobernuaren pertsona nabarmen bat izan zen, eta Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza sailburua izan zen. Baina bere ibilbidea hezkuntzarekin lotuta zegoen José Ramón Recalde sailburuaren kabineteburu izan zenetik, eta geroago Fernando Buesa sozialistaren sailburuorde izan zenetik.

Hezkuntzaren bikaintasunaren aldeko apustuak zein funtsezko zerbitzu publikoaren kalitatea bermatzearen aldekoak osatzen dute Isabel Celaáren lanaren nortasun-zeinuetako bat. Horrez gain, legebiltzarrean lanak egin zituen, 2009-2012 aldiko legealdia amaitu eta gero Eusko Jaurlaritzatik irten zenean ere bai. Sailburu izan zen garaian, euskal hezkuntza modernizatzeko ardura hartu zuen, eta horretarako, hirueletasuna eta ikasgeletan teknologia berriak sartzea bultzatu zituen. 

Sozialista fidela eta askatasunen babesle irmoa da (ETAk Recalderen eta Buesaren aurka egindako atentatuak bizi izan ziteun), eta bere agintaldian zehar terrorismoaren biktimak aintzat hartzeko programak abian jarri zituen ikastetxeetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren esperientziaren berri izan zezaten.

2015eko eta 2016ko Bizkaiko senaturako hauteskunde-kanpainetan zerrendaburu izan zeneko gogoberotasuna horrekin ere aritu zen PSE-EEren eta PSOEren aholkulari izan zenean hezkuntzaren arloan, zeinetan erreferentea izan den azken urteetan.

Pedro Sánchez gobernuko presidentearen prentsaurrekoa, Espainiako gobernu berriaren osaera iragartzeko.