Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

PSOEren Batzorde Federalak Idoia Mendia berretsi du lehendakari hautagaitzarako

“Programa integratzaile bat partekatzen dugu, Espainia guztiek tokia duten Espainia bat”, adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
Idoia Mendia, durante su intervención ante el Comité Federal del PSOE | Foto: PSOE

PSOEko Batzorde Federalak gaurko bileran berretsi du Idoia Mendia izatea lehendakaritzarako hautagaia, sozialisten batzarren arteko organo gorenak Madrilen burutu duen bileran. Bilera horretan, PSE-EEko idazkari nagusiak eskerrak eman ditu Euskadiko alternatiboa politikoaren buru izateko berarengan jarritako konfiantzagatik, pasa den ekaineko primarioetako prozesuan hautatua izan eta gero.

Nire idazkari nagusiaren agur- eta zorion-hitzak. Egun hunkigarria, @PSOEren Batzorde Federalak lehendakaritzarako nire hautagaitza berretsi duelako. #AhoraAvanzar con @sanchezcastejon pic.twitter.com/YcQ9hTAsOp

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 28, 2019

"Euskadirako prestatzen ari garen proiektuak PSOEko federazio guztien konplizitatea behar du, elkar partekatzen ditugulako herritar guztien onurarako diren gizarte aurrerapen eta kohesiorako politikak, baina, sentimenak sentimen, lurralde guztien programa integratzaile bat ere partekatzen dugu, Espainia guztiek toki duten Espainia bat”, azpimarratu du Mendiak bere izendapena berretsi orduko.

Euskadirako prestatzen ari garen proiektuak @PSOE osoaren konplizitatea behar du. Gizarte aurrerapen eta kohesiorako politikak partekatzen ditugu, baina baita lurralde guztientzako programa integratzaile bat ere, Espainia guztiak kabitzen diren Espainia batena. #AhoraAvanzar pic.twitter.com/keIOOsDmD7

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 28, 2019

Eta defendatu du sozialistak direla “nazionalismo guztien alternatiba; izan ere, euskal, katalan, galiziar edo dena delako nazionalismoei ez zaie erantzuten espainiar nazionalismo uniformizatzaile batez". “Euskal sozialistok topaguneen aitzindari izan nahi dugu. Eta PSOE osoaren konplizitate, laguntza eta babesarekin egin nahi dugu, gaur nire hautagaitzak jasotzen duen moduan, eta eskertzen dizuet”, izan dira bere hitzak.

 

“Euskal sozialistak topaguneen aitzindari izan nahi dugu. Eta @PSOE osoaren konplizitate, laguntza eta babesarekin egin nahi dugu, gaur nire hautagaitzak jasotzen duen moduan. Eskerrik asko. Eskerrik asko bihotz-bihotzetik/❤️ pic.twitter.com/ZKeVbBZlZd

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 28, 2019