Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Fernando Buesa eta Jorge Díez Elorzaren erailketen XX. urteurrena

Idoia Mendia: “Askatasunaren aldeko bere diskurtso tolesgabeagatik erail zuten Buesa, baina ez zuten helburua lortu"

Senideek, lagunek, erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek hartu dute parte duela 20 urte ETAk hildako Fernando Buesa sozialistaren eta haren eskolta Jorge Díez Elorzaren oroimenezko lore-eskaintzan

1. argazkia
Los Socialistas Vascos en el homenaje a Fernando Buesa y Jorge Díez | Foto: Socialistas Vascos

Fernando Buesa lehendakariorde ohiaren eta Arabako Sozialisten idazkari nagusi zenaren eta Jorge Díaz bere eskoltaren senideek ETAren bi biktimak gogoratu dituzte larunbat honetan Gasteizen, hil zituzteneko 20. urteurrenean. 

Euskal alderdi politiko eta erakundeetako ordezkaritza zabala izan da senideei laguntzen Gasteizen, atentatua izan zen lekuan, kokatuta den monolitoaren aurrean egindako omenaldian.

Sozialisten ordezkaritzan Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia izan da buruan, eta Iñaki Arriola, María Jesús San José eta Sonia Pérez ere izan dira, hots, Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistak. Omenaldian Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak eta Txarli Prieto, Josean Pastor eta Gloria Sánchez legebiltzarkideek ere hartu dute parte.

Idoia Mendiak, Twitter-eko bere kontuan, esan du “Fernando Buesaren erailketarekin ETAk ezberdin pentsatzen zuena akabatzea erabaki zuela, oztopo zelako bere egitasmo totalitarioarentzat, terroristek ezin baitzuten jasan demokraziaren eta askatasunaren alde hark zuen diskurtso tolesgabea”. 

“Bera zelako paradigma, bera zelako une horretan diskurtso propio batekin terrorismoari aurre egiten nabarmentzen zen pertsona, horregatik hil zuten gure laguna; ETAk uste zuen akabatu egin behar zela bere proiektuak aurrera egin zezan", erantsi du.

Mendiak gogoratu duenez, “Fernando Buesa traba zen, traba ziren haren ideiak, traba zen haren ahotsa. Orain, garbi geratu da min haren guztiaren alferrikakotasuna, terroristek ez baitzituzten lortu euren helburuak”. 

“Oso harro gaude Fernandok utzitako ondareaz”, erantsi du.