Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSOEk "Elkarrekin" eta "Zurekin" kanpainak atera ditu emakumeak eta gizonak genero-indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzeko

Carmen Calvok hitzaldi informatibo batean parte hartu du Idoia Mendiarekin eta Teresa Laespadarekin batera

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, baieztatu du genero-indarkeria desegiteko Legeak, Eusko Jaurlaritzan bere legegintza-egutegian “konprometitu” duenak, gaitz horri aurre egiteko “tresnak” hobetuko dituela eta “sare bat eratuko” duela emakumeak “beldur senti ez daitezen”.

Mendiak parte hartu du ostiral honetako arratsaldean Bilbon egin den jardunaldi informatiboan. “Genero-Indarkeriaren aurkako Itunari” buruzkoa izan da, eta Bizkaiko sozialisten egoitzan egin da. Mendiaz gain, Carmen Calvo PSOEren Berdintasun Saileko idazkariak eta Teresa Laespada Euskal Sozialisten Gizarte-Mugimenduak, Aniztasun-Kudeaketa eta Berdintasun Saileko idazkariak parte hartu dute.

Hitzaldian zehar, Euskal Sozialisten liderra atsekabetuta ageri da gizartean “desberdintasunak indar handia duelako oraindik”, eta ziurtatu du “Euskadin milaka emakumek jasaten dutela. Emakume horiek, beren askatasunaz baliatuz, beren seme-alabak aurrera ateratzen dituzte beren kabuz, inoren laguntzarik gabe. Inor ez da arduratzen beren seme-alabez eta beren zaharrez. Beraz, beren karrera profesionalari uko egin behar diote, eta, ondorioz, lan prekarioak hartzen dituzte edo lan beragatik gizonek baino gutxiago kobratzen dute”.

Gainera, nabarmendu du “emakume asko beren bikotekideen beldur direla”, eta uste du “oso kezkagarria dela” “hainbat gazte ez konturatzea beren komunikazioak, beren janzkera, beren itxura fisikoa eta beren lagunak kontrolatzen uztea oso arriskutsua dela”.

Bere aburuz, “eraso minimizatu mota” bat da hori, eta “gizarteak unera arte izandako askatasun-mailarik handienetan hezitako hainbat gaztek onartzen dute”. “Errotik egin behar diogu kontra; izan ere, adierazpen horiek ez badira aurpegiratzen, ez badira erlatibizatzen, ez badira testuinguruan jartzen, hainbat pertsonaren adimenean indarkeria egongo da, ezkutatuta, baina indarkeria azken batean. Eta pentsatuko dute emakumeei kontrolatu, zelatatu eta emozionalki bahitu ahal zaiela”, esan du.

Idoia Mendiak gogorarazi du PSOEk bultzatu zuen genero-indarkeriaren aurkako Lege osoa “lorpen handia izan zela”, baina “ez duela terrore mota horrekin amaitu. Halere, eraso horien aurrean pertsonek duten jarreraren inertziak eta kontzientziak aldatu zituen”.

“Zeregin bat dago egiteke etxe bakoitzean, hezkuntza-sisteman ere jarraipena izan behar duena, eta azkenik, epaileen eta fiskalengana iritsi behar dena. Horien inguruan prestakuntza eta sentsibilizazioa egin behar dira, jarrera horiek publikoki bazter daitezen; erasoak jaietan, tribunetan, pulpitoetan edo txioetan azal daitezen”, adierazi du. Uste baitu “hitzak ere indarkeriaz eta menderatzeko nahiez beterik daudela, eta batzuetan zorigaitzak eragiten dituela”.

PSE-EEren idazkari nagusiaren iritziz, “emakume askeari egiten zaizkion mehatxu horiei aurre egiteko premiazko neurriak hartu behar dira. Ez dute aita-hitzaldirik edo asmo onen katalogorik behar, proiektu argi eta oso bat behar dute”, non guztiok bat egiten dugun.

“Genero-indarkeria ez dugu hartu behar gizarte-arazo gisa, baizik eta berdintasunik ezan oinarritutako arazo demokratiko bat gisa”, ziurtatu du.

Horren harira, esan du “kondena beharrezkoez, ezinbesteko laguntzez eta biktimentzako babes ukaezinaz gain, indarkeriari aurre egiteko tresnak hobetu behar direla”. "Testuinguru horretan sartzen da Genero-Indarkeriaren aurkako Ituna, eta hor kokatu nahi dugu euskal Lege konprometitua ere bai, emakumeak beldur ez izateko sare bat eratzeko; emakume bat ere ez baita beldur sentitu behar", adierazi du.

Bere iritziz, “erasoak dira gizarteak desegin ezin izan duen horren azken isla, askoz lehenago hasten den kate baten amaiera, gaitz bihur ez dadin guztiok erantzule garen kontua”.

"BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA"

Mendiak nabarmendu duenez, sozialistak “duela 138 urte hasi zen berdintasunaren aldeko borrokaren zuzendariak dira, gaur egun ezinbestekoa izaten jarraitzen duen borrokarenak”. “Emakumea erantzukizun politikoetan, ekonomikoetan edo sozialetan ikusgai egitea defendatu eta gero, bide luze honetan egin beharreko pauso baten gisa”, iradoki du “diskurtso errukitsuekin amaitzea”.

“Jar ditzagun harri berriak ibilbide honetan oinarritik berdintasun osoa lortu arte, erasoekin eta beldurrekin amaitzeko”, esan du.

Bere iritziz, “estatu-gai bat da hori: gizon eta emakume askeen herrialde bat bermatzea”. “Horregatik da hain beharrezkoa Genero-Indarkeriaren aurkako Itun hori. Berebiziko garrantzia du itunak. PPk ere bat egin du harekin, arlo horretan oso atzeratua badago ere”, esan du.

Diskurtsoaren hasieran, PSE-EEren liderrak gogora ekarri ditu “hil dituzten eta beldur diren guztiak”, eta ziurtatu du bere alderdiak “borrokatuko duela” emakumeei “askatasun-lurraldea eskaintzeko Espainian itun horren bidez, eta, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duen Legearen bidez, Euskadin ere bai”.