Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gaitz larriak dituzten presoen askatasuna galdegiteko. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/00179]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gaitz larriak dituzten presoen askatasuna galdegiteko. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/00179]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikuluan aurreikusitakoa bete dezatela eta, ondorioz, ahalbidetu dezatela gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten gaixo zigortuak hirugarren graduan sailkatzea eta espetxetik ateratzea, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik. 
  1. Eusko Legebiltzarrak uste du gaixotasun larriak dauzkaten pertsona presoen kasuetan, botere publikoek sentsibilitate berezia adierazi behar dutela printzipio humanitarioa eta duintasun pertsonalekoa ezarriz, hori eskatzen baitute espetxe-politika zuzentzen duten printzipioek eta Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikuluak. 
  1. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak zuzentzea eskatzen du bai Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa, bai Barne Ministerioak adierazitako irizpidea, zeinaren arabera bizitzeko bi hilabete geratzen zaizkionean baino ez zaion preso gaixo bati baldintzapeko askatasuna emango, horiek legalitate- eta humanitate-printzipio oinarrizkoenekin talka egiten baitute. 

Eusko Legebiltzarrak espainiar Gobernuari beste behin ere eskatzen dio euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe-politikaren orientazioa.