partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Administrazioaren dokumentazioari eta LGBTI biztanleriaren eskubideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0245]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Administrazioaren dokumentazioari eta LGBTI biztanleriaren eskubideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0245]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, bere eskumenen eremuan, zerbitzu ematen dion herritarrei dagokionez, jarrai dezala neurriak ezartzen, ahalbidetuko dutenak diskriminazio-mota oro ezabatzea: edozein sexu orientazioa, genero identitatea edo familia ereduak, hizkuntza inklusiboaren bitartez, euskal gizartearen aniztasuna islatzea ahalbidetuz.